Segurtasun Saila

Baso-suteetarako Larrialdi Plana

Euskadiko Herri Babeseko Planak, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-LABI izenekoak, III. Idazpuruaren IV. atalburuaren 2. ataletan ezarritakoaren arabera, Plan Berezia egin behar da, besteak beste, Baso-Suteetako Arriskuari aurre egiteko. Plan Berezi hau Baso-Suteetako Arriskuaren aurrean Larrialdietako Babes Zibila antolatzen duen Oinarrizko Jarraibidea kontuan hartuta egin da.

Administrazio Publikoek Baso-Suteetako larrialdiei aurre egiteko prestatzen dituzten jarduera planek bat etorri behar dute, administrazio hauetan mendiak eta natura zaintzeko arloetan eramaten den politikarekin eta Foru Aldundietako jarduerarekin ere.

Sua faktore natural ekologikoa da eta basoko espezieak suari egokitzen saiatu dira, bizirik jarraitu ahal izateko. Euskal Autonomia Erkidegoko zati handi bateko baldintza klimatikoengatik, ez da erraza sute naturalak gertatzea, eta ondorioz, zuhaitz espezieak ez daude suari egokituta. Hala ere, EAEn landare mota batzuek sutea zabaltzen laguntzen dute, baldin eta giro lehorra eta material erregai ugari badaude. Gizakiak berak, nahita edo arduragabekeriaren ondorioz, naturaren aldizkakotasuna apurtzen du eta suteak sarriago sortzen ditu eta bortitzagoak izaten dira.

EAEko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia (PDF, 1 MB) (2016/12/27ko Gobernu Kontseiluak onetsi du)

Eranskinak (PDF, 1 MB)

Desgaitasuna duten pertsonak

2021eko martxoan, Plana aldatu zen desgaitasunen bat duten pertsonentzako eta larrialdien aurrean egoera bereziki ahulean dauden beste kolektibo batzuentzako arreta hobetzeko, babes zibileko plangintzaren oinarrizko gidalerroen eta babes zibileko estatu-planen aldaketari bat etorriz.

EAEko Baso Suteetarako Larrialdi Plan Bereziaren Aldaketak (PDF, 664 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 22ko 8/2021 Ebazpenaren bidez aldatua. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat larrialdi-plan berezien aldaketak baimentzeko akordioa argitaratzea xedatzen da.

Azken aldaketako data: