Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

FAQ Ohiko galderak

  1. Zer dokumentazio mota aurkituko dut Artxibo Nagusian?
  2. Nork kontsultatu ahal du Artxibo Nagusiaren dokumentazioa?
  3. Nola bilatzen dira dokumentuak eta espedienteak inbentarioan?
  4. Badaude ikusgai inbentarioan Artxibo Nagusiak zaindutako dokumentu eta espediente guztiak?
  5. Bilatzen dudana aurkitzen ez badut, nola jarriko naiz harremanetan Artxiboarekin?
  6. Nola eskatu ahal diot Artxibo Nagusiari dokumentazioa kontsultatzea?
  7. Nola jarraituko diet egin ditudan kontsulta eskaerei?
  8. Gasteizera joan behar dut dokumentazioa kontsultatzera?
  9. Zein da Artxibo Nagusiaren ordutegia?
  10. Badago edozein dokumentu erreproduzitzea?
  11. Zer erreprodukzio mota eskatu ahal dut?
  12. Badut argazki kamerak, telefono mugikorrak, bideokamerak, eta abarrak erabiltzea dokumentuak erreproduzitzeko?
  13. Badago Artxibo Nagusiaren deskribapen tresnen kopia eskatzea?
  14. Artxibo Nagusiaren eraikin gordailu robotizatua bisitatu ahal dut?
  15. Zergatik da berezia Artxibo Nagusiaren gordailu robotizatua?
  16. Zer hizkuntzatan antolatzen dira Artxibo Nagusiaren gordailu robotizaturako bisita gidatuak?

  1. Zer dokumentazio mota aurkituko dut Artxibo Nagusian?

Artxibo Nagusiak hiru dokumentu multzo handiak gordetzen ditu:

  • EAEko sektore publikoaren bulego artxiboetatik transferitutako dokumentuak eta espedienteak. Honako erakunde hauek osatzen dute EAEko sektore publikoa: Eusko Jaurlaritzaren sailek, erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek, fundazioek eta partzuergoek.
  • Dokumentu eta espediente historikoak, Euskadiko Artxibo Historikora oraindik transferitu ez direnak.
  • Estatuko Administrazioak eta Foru Administrazioek bidalitako dokumentazioa, EAEri eskumenak eskualdatzearen ondorio bezala.
  1. Nork kontsultatu ahal du Artxibo Nagusiaren dokumentazioa?

Edozer pertsona fisikok edo juridikok kontsultatu ahal du EAEko Sektore Publikoko Artxibo Nagusiaren dokumentazioa, baldin Artxiboaren kontsulta arauei jarraitzen badie eta indarrean dagoen legediak baimentzen badu eskuratzea. Izan ere, kontsulta ondo egin bada baina emaitzarik eman ez badu, bilatzen den dokumentazioa ez da eskuratze librekoa.

  1. Nola bilatzen dira dokumentuak eta espedienteak inbentarioan?

Kontsulta egiteko bi bide eskaintzen dizu Artxiboak: sailkapen koadroa kontsultatzea edo inbentarioa aurreratuta kontsultatzea

- Sailkapen-koadroa kontsultatzea. Sailkapen koadroa irudikapen hierarkizatu eta logikoa da, Artxibo Nagusian zer dokumentazio dagoen eta nola antolatuta dagoen jakiteko aukera ematen duena, baita dokumentu segidetara sartzekoa ere. Segidak (edo serieak) dokumentu multzoak dira, funtzio edo jarduera berari erantzuten diotenak. Segida bakoitza EAEko sektore publikoko erakundeek garatzen duten funtzioetako bati dagokio, gutxi gorabehera. Sektore publikoa honako hauek osotzen dute: Eusko Jaurlaritzako sailak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazioak eta partzuergoak. Segida barruan dokumentazio kontsultagarria agertzen da. Koadroaren beste mailak hobeto ezagutzeko (funtsa, sekzioa, etab.), ikusi hemen.

- Inbentariora kontsulta aurreratua egitea. Iragazki hauetako baten bidez egiten da, edo batzuk konbinatuta:

  • Sailkapen koadroa: iragazki honekin aukeratzen dugu zer funts, sekzio edo segidatan bilatzea.
  • Data tartea: dokumentazioaren hasiera eta amaiera datak. Data jakin bateko informazioa aurkitu nahi baduzu, "noiztik" zein "noiz arte" eremuetan sartu behar duzu datua. Egutegia erabili ahal duzu bi iragazkiotako laguntzaile bezala.
  • Espediente zenbakia: espedientea aurkitzeko modurik onena.
  • Unitate ekoizlea: dokumentazioa sortu edo metatu duena. Iragazkiak laguntzailea du egitura organikoaren elementu bat hautatzeko, non bilaketa egingo den.
  • Lekuak: espedientearekin zerikusia duten udalerriak. Iragazkiak laguntzailea du.
  1. Badaude ikusgai inbentarioan Artxibo Nagusiak zaindutako dokumentu eta espediente guztiak?

Ez. Lineako kontsultak ez ditu Artxibo Orokorrean gordetako dokumentu eta espediente guztiak erakusten. Indarrean dagoen araudia aplikatzen zaiolako, mugatuta dago datu pertsonalak edo informazio babestua duen dokumentaziora zuzenki eskuratzea.

Dena den, sailkapen koadroaren segidak libreki kontsulta ditzakezu. Dokumentu multzoa da segida, funtzio edo jarduera berari dagozkiona. Kasu honetan, EAEko sektore publikoak garatzen dituzten funtzioetako bati dagokio segida bakoitza, gutxi gorabehera. Honako erakunde hauek osatzen dute EAEko sektore publikoa: Eusko Jaurlaritzaren sailak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazioak eta partzuergoak.

  1. Bilatzen dudana aurkitzen ez badut, nola jarriko naiz harremanetan Artxiboarekin?

Haren posta elektronikoaren bidez kontaktatu ahal duzu Artxibo Nagusia: : ejgvartxibo@euskadi.eus.

  1. Nola eskatu ahal diot Artxibo Nagusiari dokumentazioa kontsultatzea?

Artxibo Nagusiak zaindutako edozein dokumentu edo espediente kontsultatzea eskatzeko, kontsulta-prozedura hasi behar duzu, gure webgunetik.

Eskabidea elektronikoki edo aurrez aurre sor dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi hemen.

Eskaera elektronikoki egiteko ziurtagiri digitala behar duzu. Ziurtagiri digitalei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi hemen.

  1. Nola jarraituko diet egin ditudan kontsulta eskaerei?

Eskaeren jarraipena egitekosartu zure karpeta elektronikoan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikotik (Nire Karpetaedo gure webgunetik.

  1. Gasteizerajoan behar dut dokumentazioa kontsultatzera?

Baldin euskarri analogikozko dokumentuak (normaleanpapereaneskatu badituzuorduan baiArtxibo Nagusiko irakurketa gelara joan behar duzu (Donostia kalea 1, Lakua, Vitoria-Gasteiz).

Aldiz, dokumentazioa elektronikoa kontsultatzeko ez duzu inora joan behar; zuzenean ikusiko duzu ordenagailuan edo beste gailuren batean.

  1. Zein da Artxibo Nagusiaren ordutegia?

Urritik maiatzera:

  • Astelehenetik ostegunera: 8:00etatik 15:00etara
  • Ostiraletan8:00etatik 14:00etara

Ekainetik irailera:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 14:00etara 
  1. Badago edozein dokumentu erreproduzitzea?

Bai, dokumentuak erreproduzitu ahal dirabaldin kontserbazio egoera onean badaude eta indarrean dagoen araudiaren arabera sarbide mugatuko daturik ez baduteArtxibo Nagusiak kopia emango dizueskura dituen eta dokumentaziorako egokienak iruditzen zaizkion baliabide teknikoekin egingo duena..

  1. Zer erreprodukzio mota eskatu ahal dut?

Artxibo Nagusiak dokumentuak erreproduzitzeko aukera eskaintzen dizu, zenbait euskarri eta formatutan: fotokopia, argazkia eta irudi digitala (pdf edo jpg formatuan). Zein erabiliko den Artxiboaren teknikariek zehazten dute, dokumentuen kontserbazio egoeraren arabera.

  1. Badut argazki kamerak, telefono mugikorrak, bideokamerak, eta abarrak erabiltzea dokumentuak erreproduzitzeko?

Bai. Dokumentazioaren kopia sinpleak gailu pribatuen bidez lor daitezke: argazki kamerak, telefono mugikorrak, tabletak, etab., edo etorkizunean ager daitezkeen beste batzuk. Dena den, baimendutako gailuek ez dute dokumentazioa zuzenki kontaktatuko. Beraz, debekatuta dago eskaner eramangarriak, esku fotokopiagailuak eta antzekoak erabiltzea. Ezin da flashik erabili, ezta Artxiboko irakurgelan dokumentuak kontsultatzeko puntuetan ohikoa ez den beste argiztapen iturririk ere.

  1. Badago Artxibo Nagusiaren deskribapen tresnen kopia eskatzea?

Ez. Artxibo Orokorrak ez du dokumentuak deskribatzeko bere tresnen kopiarik ematen (sailkapen koadroa eta inbentarioa); hala ere, libreki kontsulta ditzakezu.

  1. Artxibo Nagusiaren eraikin gordailu robotizatua bisitatu ahal dut?

Bai. Ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Artxibo Nagusiak ate irekien jardunaldi berezia antolatzen du, gordetako dokumentazio gehiena gordetzen duen eraikina ezagutzeko.

  1. Zergatik da berezia Artxibo Nagusiaren gordailu robotizatua?

Ohiko Artxibo gordailuek apalategiak edo armairu gurpildunak dituzte. Artxibo Nagusiaren eraikina (2010ean inauguratua), ostera, logistika zentro handia da, non zerbitzu guztia automatizatuta dagoen. Beren 11 korridoreetatik (15 metroko altuerakoak) bi robot mugitzen da; programa informatiko batek gidatzen ditu, ibilbideak optimizatzeko eta dokumentazio kutxak dauzkaten metalezko erretiluak kokatzeko.

  1. Zer hizkuntzatan antolatzen dira Artxibo Nagusiaren gordailu robotizaturako bisita gidatuak??

Bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz antolatzen dira; 45 minutu diraute. Interesdunek Artxibo Nagusira jo behar dute, ejgvartxibo@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez; eskaeran adieraziko dute azalpena zein hizkuntzatan jaso nahi duten.

Azken aldaketako data: