Informazio orokorra
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Nagusiak (EAE-SPAN), Herri Administrazioan eskumena duen sailari atxikiak, honako eginkizun hauek ditu:
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Sistemaren buru gisa jardutea.
-
Sektore publiko osoko bulegoko artxiboek (Eusko Jaurlaritzako sailak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, fundazioak eta partzuergoak) bidalitako dokumentazioa jasotzea eta kudeatzea, artxibo horietan egoteko epea amaitu ondoren.
-
Era berean, Estatuko Administrazioak edo Foru-administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoari eskumenak eskualdatzeagatik bidalitako dokumentazioa jasotzea eta kudeatzea baita ere.
Harremanetarako informazioa
Azken aldaketako data:
