Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Ezagutu Artxibo Nagusia

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusiak (EAE-HAAN) funtzio bikoitza dauzka:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren toki nagusiaren funtzioa betetzea.

Administrazio Instituzionaleko artxibo nagusiek eta kudeaketa- eta bulego-artxiboek igorritako dokumentazioa jasotzea eta kudeatzea, behin artxibo horietan egoteko epea amaituta, bai eta Estatuko Administrazioak edo Foru Administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako eskuduntzei jarraituz igorritako dokumentazioa jasotzea ere.

Zer dokumentazio mota kontsulta dezaket?

Artxibo Nagusian hiru dokumentu mota handi gordetzen dira: dokumentu eta espediente historikoak; EAEko Administrazio Orokorrak sortutako eta Administrazio Instituzionaleko artxibo nagusiek eta kudeaketa-artxiboek igorritako dokumentuak eta espedienteak; eta Estatuko Administrazioak edo foru-administrazioek bidalitako dokumentazioa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aldeko eskumen-transferentzia dela-eta.

Nork kontsulta ditzake Artxibo Nagusian gordetako funtsak?

Edozer pertsona fisikok edo juridikok kontsulta ditzake Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusian (EAE-HAAN) gordailutako funtsak, betiere indarrean den legezkotasunaren arabera eta Artxiboak ezarritako protokoloa jarraituz.

Gehien kontsultatuko funtsak

Erlazionatutako webguneak

‎@artxibo-tik tweet-ak