Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Bilaketa-zerbitzu espezifikoak

Orientazio zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen die Artxibo Orokorrak herritarrei, zaintzen dituen dokumentu funtsak ezagutzeko eta hauen kontsulta eskatzeko moduari buruzkoa.

Erabili baino lehenago, ohiko galderetan bilatzea gomendatzen dizugu. Baliteke han azkar eta errazki aurkitzea erantzun egokia zure arazoari.

Baldin argi baduzu zer kontsultatu nahi duzun, baina inbentarioan ez baduzu aurkitzen, egin zure eskaera, non argi eta zehatz azalduko duzun kontsultaren arrazoia, eta gure teknikariek bilaketa egokiak egingo dizkizu. Behar duzun dokumentazioa lortuko duzu, betiere indarrean dagoen legeriak eskuratzeko aukera ematen badizu.

Zure beharretara aholkularitza askoz egokitutagoa lortzeko, jar zaitez harremanetan Artxibo Orokorrarekin; horretarako, erabili posta elektronikoa (ejgvartxibo@euskadi.eus) edo komunikazio kanal gaituak.

Azken aldaketako data: