Eskaerak egin
Edozein pertsona fisikok edo juridikok kontsultatu ahal du EAEko Sektore Publikoko Artxibo Nagusiaren dokumentazioa, baldin Artxiboaren kontsulta arauei jarraitzen badie eta indarrean dagoen legediak eskuratzea baimentzen badu.
Administrazioarekin harremanetarako, aurrez aurre edo elektronikoki egiteko eskubidea dute herritarrek. Edozein kasutan, eskaera inprimakia bete behar duzu; eskuratzeko, esteka honetatik sartu.
Artxiboarekiko harreman osoa elektronikoa izatea nahi baldin baduzu, eskaera holako bidetik izapidetuko dizugu. Orduan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura bideetariko bat erabili beharko duzu:
- Kontsultaren zergatia adieraztea ez da nahitaezkoa. Hala ere, eskaera arrazoitzea gomendatzen dizugu, bereziki dokumentazioak sarbide murrizketaren bat duenean.
- Espediente jakin bat kontsultatu nahi baduzu, saia zaitez identifikazio ahalik eta zehatzagoa adierazten: espediente zenbakia, espedientearen titularra, etab.
- Euskarri fisikoko edozein funts (papera da ohikoena) Artxibo Nagusiaren bulegoetan kontsultatzen da (Donostia kalea 1, Lakua, Vitoria Gasteiz).
Azken aldaketako data: