Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Inbentarioa konsultatzea

Artxibo Nagusiak herritarren eskura jartzen du bertan gordetako funtsen inbentarioa online kontsultatzeko aukera. Hala ere, kontsultak ez du dokumentu eta espediente guztietarako sarbiderik ematen. Mugatuta dago zuzenean sartzea dokumentaziora baldin datu pertsonalak edo babestutako informazioa baditu, indarrean dagoen araudia aplikatzearen ondorioz.

Lineako kontsulta egin daiteke honako bi bide hauetako edozeinetatik: sailkapen-koadroa kontsultatzea edo inbentarioa aurreratuta kontsultatzea:

  • Sailkapen koadroa kontsultatzea. Sailkapen koadroa irudikapena da, zeinak Artxibo Nagusian gordetako dokumentazioa nola antolatuta dagoen jakiteko, haren egitura funtzionala ulertzeko eta dokumentu segidetara sartzeko aukera ematen duen. Segidak (edo serieak) dokumentu-multzoak dira, funtzio edo jarduera berari erantzuten diotenak. Segida bakoitza EAEko sektore publikoko erakundeek garatzen duten funtzioetako bati dagokio, gutxi gorabehera. Sektore publikoa honako hauek osotzen dute: Eusko Jaurlaritzako sailek, erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek, fundazioek eta partzuergoek. Segida barruan dokumentazio kontsultagarria agertzen da.
  • Inbentariora kontsulta aurreratua egitea. Iragazki hauetako baten bidez egiten da, edo batzuk konbinatuta:
    • Sailkapen-koadroa: iragazki honekin aukeratzen dugu zer funts, sekzio edo segidatan bilatzea.
    • Data-tartea: dokumentazioaren hasiera eta amaiera-datak. Data jakin bateko informazioa aurkitu nahi baduzu, "noiztik" zein "noiz arte" eremuetan sartu behar duzu datua. Egutegia erabili ahal duzu bi iragazkiotako laguntzaile bezala.
    • Espediente zenbakia: espedientea aurkitzeko modurik onena.
    • Unitate ekoizlea: dokumentazioa sortu edo metatu duena. Iragazkiak laguntzailea du egitura organikoaren elementu bat hautatzeko, non bilaketa egingo den.
    • Lekuak. espedientearekin zerikusia duten udalerriak. Iragazkiak laguntzailea du.

Bilatzen ari zaren dokumentazioa aurkitzen ez baduzu, Artxibo Nagusia kontakta dezakezu bere helbide elektronikoaren bidez: ejgvartxibo@euskadi.eus.

Euskarri analogikozko dokumentuak (normalean, paperean) Artxibo Nagusiko irakurgelan kontsultatu behar dira (Donostia kalea 1, Lakua, Vitoria-Gasteiz).

Azken aldaketako data: