Bisitaldi gidatuak
Ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Artxibo Nagusiak ate irekien jardunaldi berezia antolatzen du, gordetako dokumentazio gehiena gordetzen duen eraikina ezagutzeko.
Logistika zentro handia da, 2010ean inauguratua, non zerbitzu guztia automatizatuta dagoen. Beren 11 korridoreetatik (15 metroko altuerakoak) bi robot mugitzen da; programa informatiko batek gidatzen ditu, ibilbideak optimizatzeko eta dokumentazio kutxak dauzkaten metalezko erretiluak kokatzeko.
Bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz antolatzen dira; 45 minutu diraute. Interesdunek Artxibo Nagusira jo behar dute, ejgvartxibo@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez; eskaeran adieraziko dute azalpena zein hizkuntzatan jaso nahi duten.