Identifikazio elektronikoa erabiltzeko gidaliburua
Xehetasunak
Zerbitzuetarako eta/edo prozedura elektronikoetarako sarbidea izateko, Eusko Jaurlaritzak identifikazio elektronikoko zenbait sistema eskaintzen ditu (Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan daude argitaratuta identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak).
Herritarrei (pertsona fisikoei) eta enpresa nahiz entitateei (pertsona juridikoei) eskainiriko identifikazio sistema elektronikoak honako hauek dira:
- BakQ: NAN, pasahitza eta koordenatuak: Sistema honek ez du inolako softwarerik instalatzeko eskatzen, ezta inolako hardwarerik zure gailu elektronikoan ere.
- Ziurtagiri digitalak (eNAN, herritarren ziurtagiria, etab.): Sistema honek zure gailu elektronikoan softwarea eta hardwarea instalatzeko eskatzen du.
OHARRA: Entitate publikoaren profesionala ziurtagiria Herri Administrazioen edo Entitate publikoen kargudun publiko eta langile publikoei zuzenduta dago.
Lehenengo aukera hautatuko dugu:
- BakQ: NAN/AIZ, pasahitza eta koordenatuak
OHARRA: Egiazta ezazu zure nabigatzaileak (Internet Explorer, Chrome, Firefox, Safari, etabar) EZ dituela leiho berriak blokeatzen.
Identifikazio-modu honek hiru atal ditu:
- Erabiltzailea: Zure NAN-zenbakia, kontrol-letra barne.
- Pasahitza: Zuk zeuk bakarrik ezagutzen duzun 8 karaktere alfanumerikoen multzoa.
- Koordenatuak: Koordenatu-sistema (0tik 9rako zenbaki bat ezartzen dio Atik Rrako hizki bakoitzari) egitura honekin (oharra, adibide bat baino ez da):
ABDE FGHI JKLM NOPR
2236 2053 8467 8538
Sarrerako pantailak honako datuak eskatzen ditu:
- NAN/AIZ: NAN/AIZ zenbakiak sartu behar dituzu, kontrol-letra barne (Adibidez, 12345678B)
- Pasahitza: Zure pasahitzaren 8 karaktereak sartu behar dituzu (Adibidez, 123456Po)
Sartu datuak eta aukeratu “Sartu” botoia.
OHARRA: pasahitza gogoratzen ez baduzu, hautatu “Pasahitza ahaztu al zaizu?” aukera.
Ondoren, zure banakako koordenatu-sistemako datuak eskatuko dizkizu:
ABDE FGHI JKLM NOPR
2236 2053 8467 8538
Pantailako teklatua erabilita, eskatzen dizkiguten 3 koordenatuak sartu behar ditugu (Adibidez, 245 koordenatuak aukeratuko genituzke, BKOletrei dagozkienak).
“Jarraitu” botoia aukeratu.
Azkenik, modu elektronikoan identifikatu ondoren, nahi dugun zerbitzura/prozedurara joango gara.
Orain, bigarren aukera hautatuko dugu:
- Ziurtagiri digitalak
OHARRA: Egiaztatu ezazu zure gailu elektronikoak Izenperen sinadura-errementiraren, Id@zkiDesktop -en, azken bertsioa darabilela.
Ziurtagiri digital horiek txartel batean oinarrituta daude (eNAN, herritarren ziurtagiria, entitatearen ordezkari ziurtagiria, etabar)
OHARRA: Ez ahaztu zure txartela dagokion irakurgailuan sartzeaz identifikazio elektronikora sartu aurretik.
Gure ziurtagiri elektronikoa txartel-irakurgailuan sartu ondoren, ziurtagiriarekin lotutako PIN-zenbakia sartzeko eskatuko digu sistemak.
Ondoren, ziurtagiriari loturiko PIN-zenbakia gehitzeko eskatuko digu.
Sar itzazu PIN kodeak eta “Onartu” botoia aukeratu.
Azkenik, modu elektronikoan identifikatu ondoren, nahi dugun zerbitzura/prozedurara joango gara.