Segurtasun Saila

Hilabete bat... aholku bat

Beste aholku batzuk

 

2019ko aholkuak

2019ko otsaila - 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik

Otsailaren 11an 112 Europako Eguna ospatzen da: 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik.

Nola deitu 112 zenbakira (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

Jaitsi 112 SOS DEIAK applikazioa! App honekin zuzenean komunikatu ahal izango zara Euskadiko Larrialdi-Koordinazio zentruekin (112 SOS Deiak), 112-ra telefono-deiaren bitartez GPS posizioa sartuko du, aukera hau posiblea ez bazaizu, ahots gabeko sarbidearen bitartez 4 taldetan sailkatutako larrialdiko mota aukeratu beharko duzu: istripua, larrialdi medikoa, sua eta lapurreta-erasoa. Ondorengo txatak larrialdia hobeto zehaztatzea baimenduko dizu.

112 SOS DEIAK APPa jaits ezazu eta Larrialdietako kit onena eraman ezazu aldean (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

 

2019ko urtarrila - Meteorologiako fenomeno ezegokien abisuak

Ezagutu nahi duzu Euskalmeteko kolore-semaforoaren esanahia? Noiz erabiltzen dugu abisu horia, alerta laranja edo alarma gorria meteorologian?

Meteoalerta-sistema Euskalmet (bideoa)

 

 

 

 

 

2018ko aholkuak

2018ko abendua - Gabonetako jai seguruak

Abendua oso hilabete berezia da: jaiak, Gabonak, erosketak, desfileak... Hona doaz aholku batzuk urteko azken hilabete segurua izateko.

Gabonetako jai seguruak (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

Olentzero eta Errege desfileak (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

Kotiloi eta festa jendetsuak (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

2018ko azaroa - Larrialdi kimikoetarako hots seinaleak

Enpresa kimiko batzuek hots seinaleak dituzte alerta iragartzeko. Baina, badakigu zer egin horiek entzutean?

Larrialdi kimikoaren arriskua: sirenak entzun ditzagun

 

 

 

 

 

 

2018ko urria - 112 SOS DEIAK APP

Mendian, segurtasuna!

Planifikatu ondo irteera, eguraldi-iragarpena begiratu, behar bezala jantzi eta ez ahaztu zure larrialdietako kita!

112 SOS DEIAK APPa jaits ezazu eta Larrialdietako kit onena eraman ezazu aldean (bideoa)

 

 

 

 

2018ko uda - 112 SOS DEIAK APP

Eskura ezazu gure 112ren APPa eta jaietan edozein larrialdiren aurrean prest egon. #jaiak2018

112 SOS DEIAK APPa jaits ezazu eta Larrialdietako kit onena eraman ezazu aldean (bideoa)

 

 

 

 

 

2018ko uztaila - Hondartza, igerileku eta urtegiak

Hondartza, igerileku eta urtegietan haurrak beti zainduta eduki behar ditugu, ez utzi bakarrik.

Eskumuturrekoak oso erabilgarriak dira haurra, galduta egonez gero, zein den jakiteko.

Zuhur jokatu hondartza, urtegi eta ibaietan (bideoa)

 

 

 

 

2018ko ekaina - Bainu-denboraldia

Hilabete honetan bainu-denboraldia hasiko da. Gomendatzen zaitugu aholku jauek jarraitzea geure hondartza, urtegi eta ibaiez goxatu baino lehen.

Zuhur jokatu hondartza, urtegi eta ibaietan (bideoa)

 

 

 

 

2018ko maiatza - 112 SOS DEIAK aplikazio berria

Jaitsi doako 112 SOS DEIAK aplikazio berria!

Aplikazio honekin zuzenean komunikatu ahal izango zara Euskadiko Larrialdi-Koordinazio zentruekin (112 SOS Deiak), 112-ra telefono-deiaren bitartez GPS posizioa sartuko du, aukera hau posiblea ez bazaizu, ahots gabeko sarbidearen bitartez 4 taldetan sailkatutako larrialdiko mota aukeratu beharko duzu: istripua, larrialdi medikoa, sua eta lapurreta-erasoa. Ondorengo txatak larrialdia hobeto zehaztatzea baimenduko dizu.

     

     

     

    2018ko martxoa eta apirila - Mendi irteerak

    Badator udaberria! egunak luzeagoak dira eta kaleko bizitza gehiago egiten dugu.

    • Planifikatu ondo irteera eta eguraldi-iragarpena begiratu ezustekorik ez izateko.
    • Gogoratu behar bezala janztea.
    • Mugikorra eraman, Alpify-Safe365 eta GPS aktibatu eta, noski, telefonoaren bateria ondo kargatua etxetik irten.

     

     

     

     

     

    2018ko otsaila - 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik

    Gogoratu! Larrialdietan, deitu 112 zenbakira. 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik.

    • 112: larrialdietarako zenbaki bakarra Europa osoan.
    • Etengabea: eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarria.
    • Integrala: edozein larrialdi-deia erantzuten da, baina larrialdietakoak bakar-bakarrik.
    • Doakoa: erabiltzailearentzat.

    Nola deitu 112 zenbakira (bideoa)

     

     

     

    2018ko urtarrila - Meteorologiako fenomeno ezegokien abisuak

    Ezagutu nahi duzu Euskalmeteko kolore-semaforoaren esanahia? Noiz erabiltzen dugu abisu horia, alerta laranja edo alarma gorria meteorologian?

    Meteoalerta-sistema Euskalmet (bideoa)

    Meteorologia-fenomeno kaltegarriak iragartzeko, segimendua egiteko eta esku-hartzeko protokoloa

    Aurkako meteorologiaren arriskuen aurreko herritarrentzako gomendioak

      

     

    2017ko aholkuak

    2017ko abendua - Gabonetako jai seguruak

    Abendua oso hilabete berezia da: jaiak, Gabonak, erosketak, desfileak... Hona doaz aholku batzuk urteko azken hilabete segurua izateko.

    Autobabes aholkuak: Gabonetako jai seguruak (bideoa)

     

     

     

     

     

    2017ko azaroa - Larrialdi kimikoetarako hots seinaleak

    Enpresa kimiko batzuek hots seinaleak dituzte alerta iragartzeko. Baina, badakigu zer egin horiek entzutean?

    Zer egin larrialdietako hots seinaleak entzutean (bideoa)

     

     

     

     

     

    2017ko urria - Autobabesa ikastetxeetan

    Simulakroak ohituraz egitea ikastetxeetan egin behar den Autobabeserako Planaren aurreikuspen bat da.

    Hona hemen adibide on bat.

    Sute simulazioa Bilboko Helduen Hezkuntzako Ikastetxean (HHI) (bideoa)

     

     

     

     

    2017ko iraila - Perretxiko garaia

    Perretxiko garaia hasi zaigu. Aholku batzuk ematen ditugu nola jokatu ezbeharrik ez izateko.

    Perretxikoen garaiko prebentzioa (bideoa)

     

     

     

     

     

    2017ko uztaila eta abuztua - Autobabesa igerilekuetan

    Uda honetan bainua segurua izan dadin gure aholkuekin babes zaitez eta babes itzazu.

    Autobabesa igerilekuetan (bideoa)

     

     

     

     

    2017ko ekaina - Bainu-denboraldia

    Hilabete honetan bainu-denboraldia hasiko da. Gomendatzen zaitugu aholku jauek jarraitzea geure hondartza, urtegi eta ibaiez goxatu baino lehen.

    Zuhur jokatu hondartza, urtegi eta ibaietan (bideoa)

     

    2017ko maiatza - Badakizu nola erabili 112?

    Oso garrantzitsua da haurrek eta gazteek 112 telefonoa nola funtzionatzen den, nola erabili eta noiz deitu behar den ezagutzea.

    Autobabesa ikastetxeetan atalean Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak tresna didaktiko batzuk jartzen ditu esku eskola-adineko gazteetzat, eta baita bere gurasoentzat eta irakasleentzat ere, prebentzio eta autobabesaren kulturako garapenera lagundu nahian adin goiztiarretan hasita.

    2017ko apirila - Jai egunak

    Laster jai egunak gozatuko ditugu; bidaiak eta kaleko bizitza gehiago egiten ditugu.

    • Errepidez joaten bazara, kontsultatu Trafikoa web gunea, twitter edo deitu 011 telefonora.
    • Mendira joaten bazara, gogoratu!: mugikorra eraman, Alpify eta GPS aktibatu eta, noski, telefonoaren bateria ondo kargatua etxetik irten.
    • Kontuz jendetzeekin, batez ere, umeekin.

    2017ko martxoa - Meteorologiako fenomeno ezegokien abisuak

    IrudiaEzagutu nahi duzu Euskalmeteko kolore-semaforoaren esanahia? Noiz erabiltzen dugu abisu horia, alerta laranja edo alarma gorria meteorologian?

    Meteorologia-fenomeno ezegokiak iragartzeko eta segimendua egiteko protokoloa

    Aurkako meteorologiaren arriskuen aurreko herritarrentzako gomendioak

    2017ko otsaila - 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik

    IrudiaGogoratu! Larrialdietan, deitu 112 zenbakira. 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik.

    • 112: larrialdietarako zenbaki bakarra Europa osoan.
    • Etengabea: eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarria.
    • Integrala: edozein larrialdi-deia erantzuten da, baina larrialdietakoak bakar-bakarrik.
    • Doakoa: erabiltzailearentzat.

    Nola deitu 112 zenbakira (bideoa)

    2017ko urtarrila - Sare sozialak

    Larrialdietan sare sozialak informazio-iturri onak dira. Gogoratu arduraz erabiltzea.

    Jarraiguzu Twitterren! @112_SOSDeiak @Euskalmet

     

    igo

    2016ko aholkuak

    2016ko abendua - Gabonetako jai seguruak

    Abendua oso hilabete berezia da: jaiak, Gabonak, erosketak, desfileak... Hona doaz aholku batzuk urteko azken hilabete segurua izateko.

     

    Autobabes aholkuak Gabonetako jai seguruak (bideoa)

     

     

     

     

      

     

    2016ko azaroa - Mendi irteerak udazkenean

    IrudiaUdazkena izan daiteke urtaroetarik politena mendiaz gozatzeko baina ezin da galdu arreta!

    • Planifikatu ondo irteera eta eguraldi-iragarpena begiratu ezustekorik ez izateko.
    • Ez ahaztu egunak laburragoak direla eta argi orduak guk pentsatu baino arinago murrizten direla.
    • Gogoratu behar bezala janztea.
    • Mugikorra eraman, Alpify eta GPS aktibatu eta, noski, telefonoaren bateria ondo kargatua etxetik irten.

    Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

    2016ko iraila eta urria - Perretxiko garaia

    IrudiaPerretxiko garaia hasi zaigu. Etxetik atera aurretik begiratu zer eguraldi egingo duen. Ez joan bakarrik, baina hala eginez gero, esan familiako bati edo lagunei norantz joango zaren eta zer ordutan bueltatu nahi duzun. Eraman telefonoa eta gogoratu hau: 112 da larrialdi guztietarako telefonoa.

    2016ko uztaila eta abuztua - Bainu segurua

    Bainu seguruaEguraldi ona dagoenean bainu bat hartzea plazerrezko gauza da. Baina arriskutsua izan daitezke ez badugu arretaz egiten:

    • Bainatu aurretik erreparatu seinaleei, eta sorosleek esana egin.
    • Ez egon luzaro eguzki-galdatan. Erabili babesgarriak.
    • Uretan ezari-ezarian sartu. Digestioa egiteko behar diren orduak errespetatu.
    • Ez zaitez itsas barrenera sartu koltxoneta edo flotagailuarekin.
    • Kontuz ur zurrunbilo, putzu eta korronteekin. Uretan ez egin jolas edo artazi arriskutsurik.

    Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.

    Zuhur jokatu hondartza, urtegi eta ibaietan (bideoa)

    2016ko ekaina - Hondartzen denboraldia

    IrudiaHondartzen denboraldia hasi da. Gogoratu! Haurrak beti zainduta eduki behar ditugu, ez utzi bakarrik.

    Eskumuturrekoak oso erabilgarriak dira haurra, galduta egonez gero, zein den jakiteko.

     

    2016ko maiatza - Lehen laguntzak

    IrudiaLehen laguntzak kontuan hartzeko larrialdi kasu batzuetan.

    Lehen laguntzak (PDF, 1 MB)

     

    2016ko apirila - Mendian segurtasunez jokatu!

    By Gorkaazk - Own work, CC BY 3.0Mendian segurtasunez jokatu! Mendiko segurtasunaren oinarriak heziketa eta informazioa dira.

    Gogoratu! Zure gaitasunari eta esperientziari balio handiegia ematea oso arriskutsua da.

     

    2016ko martxoa - Mendi irteerak eta Alpify

    IrudiaLaster jai egunak gozatuko ditugu; bidaiak eta kaleko bizitza gehiago egiten ditugu.

    Mendira joaten bazara, gogoratu!: mugikorra eraman, Alpify eta GPS aktibatu eta, noski, telefonoaren bateria ondo kargatua etxetik irten.

     

    Alpify, bilaketa eta erreskateetako doako aplikazioa (bideoa)

    2016ko urtarrila eta otsaila - 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik

    IrudiaGogoratu! Larrialdietan, deitu 112 zenbakira. 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik.

    • 112: larrialdietarako zenbaki bakarra Europa osoan.
    • Etengabea: eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarria.
    • Integrala: edozein larrialdi-deia erantzuten da, baina larrialdietakoak bakar-bakarrik.
    • Doakoa: erabiltzailearentzat.

    Nola deitu 112 zenbakira (bideoa)

    igo

    2015eko aholkuak

    2015ko azaroa eta abendua - Berogailuak

    Irudia

    Laster izango dugu hotza gure etxeetan eta berogailuak piztuko ditugu.

    Gogoratu: oso garrantzitsua da erabili aurretik ikuskapena egitea. Gertakariak prebenitzen laguntzen du.

    Tximiniak eta berogailuak ondo erabiltzeko aholkuak (bideoa)

    Tximiniak eta berogailuak ondo erabiltzeko aholkuak

    2015eko iraila eta urria - Perretxiko garaia

    Irudia

    Perretxiko garaia hasi zaigu. Etxetik atera aurretik begiratu zer eguraldi egingo duen. Ez joan bakarrik, baina hala eginez gero, esan familiako bati edo lagunei norantz joango zaren eta zer ordutan bueltatu nahi duzun. Eraman telefonoa eta gogoratu hau: 112 da larrialdi guztietarako telefonoa.

     

     2015eko abuztua

    IrudiaEguraldi ona dagoenean bainu bat hartzea plazerrezko gauza da. Baina arriskutsua izan daitezke ez badugu arretaz egiten.

    Zuhur jokatu hondartza, urtegi eta ibaietan (bideoa)

    2015eko uztaila - Hondartza, igerileku eta urtegiak

    IrudiaHondartza, igerileku eta urtegietan haurrak beti zainduta eduki behar ditugu, ez utzi bakarrik.

    Eskumuturrekoak oso erabilgarriak dira haurra, galduta egonez gero, zein den jakiteko.

     

    2015eko ekaina - Badakizu nola erabili 112?

    IrudiaOso garrantzitsua da haurrek eta gazteek 112 telefonoa nola funtzionatzen den, nola erabili eta noiz deitu behar den ezagutzea.

    Gazteweb atalean Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak tresna didaktiko batzuk jartzen ditu esku eskola-adineko gazteetzat, eta baita bere gurasoentzat eta irakasleentzat ere, prebentzio eta autobabesaren kulturako garapenera lagundu nahian adin goiztiarretan hasita.

     

    2015eko maiatza - Mendian segurtasunez jokatu!

    IrudiaMendian segurtasunez jokatu!. Mendiko segurtasunaren oinarriak heziketa eta informazioa dira.

    Gogoratu! Zure gaitasunari eta esperientziari balio handiegia ematea oso arriskutsua da.

     

    2015eko apirila - Mendi irteerak eta Alpify

    IrudiaLaster jai egunak gozatuko ditugu; bidaiak eta kaleko bizitza gehiago egiten ditugu.

    Mendira joaten bazara, gogoratu!: mugikorra eraman, Alpify eta GPS aktibatu eta, noski, telefonoaren bateria ondo kargatua etxetik irten.

     

    Alpify, bilaketa eta erreskateetako doako aplikazioa (bideoa)

     2015eko martxoa - Abisu sistema berria

    IrudiaLarrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak kostaldeko kalteengatik abisu sistema berri bat sartu du meteorologia-fenomeno kaltegarriengatik protokoloan.

    Kostaldeko kalteengatik itsasertzeko fenomeno larrien abisu sistema berria (PDF, 4 MB)

     

    2015eko otsaila - 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik

    IrudiaGogoratu! Larrialdietan, deitu 112 zenbakira. 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik.

    • 112: larrialdietarako zenbaki bakarra Europa osoan.
    • Etengabea: eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarria.
    • Integrala: edozein larrialdi-deia erantzuten da, baina larrialdietakoak bakar-bakarrik.
    • Doakoa: erabiltzailearentzat.

    Nola deitu 112 zenbakira (bideoa)

    2015eko urtarrila - Meteorologiako fenomeno ezegokien abisuak

    IrudiaEzagutu nahi duzu Euskalmeteko kolore-semaforoaren esanahia? Noiz erabiltzen dugu abisu horia, alerta laranja edo alarma gorria meteorologian?

    Meteorologia-fenomeno ezegokiak iragartzeko eta segimendua egiteko protokoloa

    Aurkako meteorologiaren arriskuen aurreko herritarrentzako gomendioak

    igo

    2014ko aholkuak 

    2014ko abendua - Jai egunak

    IrudiaAbenduan jai egun asko daude. Bidaiak eta kaleko bizitza gehiago egiten ditugu. Horregatik, beharrezkoa da arretaz jokatzea eta gure jarduerak egiten hasi aurretik Euskalmeten iragarpenak begiratzea, bere webgunean edota Twitterrean.

    Eta, noski, larrialdi egoeran 112 larrialdietako telefonora deituko dugu. Europan, larrialdietako telefonora.

    Olentzeroren desfilea (bideoa)

    Kotiloi eta festa jendetsuak (bideoa)

    Gabonetako jai seguruak (bideoa)

    2014ko azaroa - Berogailuak

    Berogailuak

    Laster izango dugu hotza gure etxeetan eta berogailuak piztuko ditugu.

    Gogoratu: oso garrantzitsua da erabili aurretik ikuskapena egitea. Gertakariak prebenitzen laguntzen du.

     

    Tximiniak eta berogailuak ondo erabiltzeko aholkuak (bideoa)

    Tximiniak eta berogailuak ondo erabiltzeko aholkuak

    2014ko iraila eta urria - Perretxiko garaia

    Perretxiko garaiaPerretxiko garaia hasi zaigu. Etxetik atera aurretik begiratu zer eguraldi egingo duen. Ez joan bakarrik, baina hala eginez gero, esan familiako bati edo lagunei norantz joango zaren eta zer ordutan bueltatu nahi duzun. Eraman telefonoa eta gogoratu hau: 112 da larrialdi guztietarako telefonoa.

    Perretxikoen garaiko prebentzioa (bideoa)

    2014ko uztaila eta abuztua - Bainu segurua

    Bainu seguruaHondartza, ibai eta urtegietara joaten garenean askotan ausartegiak izan ohi gara bainatzerakoan. Aholku batzuk kontuan izanez gero zenbait arriskutatik ihes egitea badago.

    Igerian ez badakizu ez sartu ur handietan, ikasi igerian ahalik eta lasterren; ez urrundu etxekoak edota lagunak dauden tokitik; baten bat estu eta larri ikusten bada azkar mugitu behar da, alarma-deia egin eta ahal den guztian lagundu.

    • Bainatu aurretik erreparatu seinaleei, eta sorosleek esana egin.
    • Ez egon luzaro eguzki-galdatan. Erabili babesgarriak.
    • Uretan ezari-ezarian sartu. Digestioa egiteko behar diren orduak errespetatu.
    • Ez zaitez itsas barrenera sartu koltxoneta edo flotagailuarekin.
    • Kontuz ur zurrunbilo, putzu eta korronteekin. Uretan ez egin jolas edo artazi arriskutsurik.

    Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.

    Zuhur jokatu hondartza, urtegi eta ibaietan (bideoa)

    2014ko ekaina - Mendia eta teknologia berriak

    Mendia eta teknologia berriakEgungo garapen teknologikoarekin herritarrok telefono smartphonetan geure kokapen geografikoa ematen duen aplikazioak jaitsi ditzakegu. Aplikazio haien artean Alpify dago, SOS Deiak Larrialdiak Koordinaziorako Zentroetan ezarrita dago.

    Mendira joaten bazara, mugikorra eraman, Alpify eta GPS aktibatu eta, noski, telefonoaren bateria ondo kargatua etxetik irten.

    Alpify, bilaketa eta erreskateetako doako aplikazioa (bideoa)

    2014ko maiatza - 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik

    112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrikGogoratu! Larrialdietan, deitu 112 zenbakira. 112, larrialdietarako telefono bakarra baina larrialdietarako bakar-bakarrik.

    • 112:Larrialdietarako zenbaki bakarra Europa osoan.
    • Etengabea, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarria.
    • Integrala: edozein larrialdi-deia erantzuten da, baina larrialdietakoak bakar-bakarrik.
    • Doakoa: erabiltzailearentzat. 

    2014ko apirila - Euskalmeten tablet eta mugikorretarako aplikazio berria

    Euskalmeten tablet eta mugikorretarako aplikazio berriaHorren bidez Euskadiko meteorologiari buruzko informazioa eskuragarri izango duzu: egungo egoera, 7 eguneko iragarpena eta eguraldiaren eboluzioa EAEko udalerrietan datozen 72 orduetarako, hurrengo hiru egunetarako abisu meteorologikoak eta horien arrisku maila, radarreko informazioa (prezipitazioen mapa, irismen handikoa eta erreflektibitate handienarekin). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean, Euskalmeteko informazio-sistemen bidez, informazio guztia unean-unean eguneratzen da. Gainera, erabiltzailearen intereseko informazioa lortzeko zenbait esteka eta larrialdietako telefono ofizialetarako sarbide azkarrak ere eskaintzen dira.

    Aplikazioa zeharo doakoa da eta Android, iPhone eta BlackBerry sistemetarako balio du.

    2014ko martxoa - Berokuntza sistemak

    Berokuntza sistemakOrain hasiko zaigu negu gorria eta berokuntza sistemak indartu beharko ditugu. Halere, kontuz! gaizki erretzeagatik askatu daitekeen karbono dioxidoarekin.

    Ikusten baduzu norbait zorabiatzen ari dela, edo buruko mina duela, edota konorterik gabe gelditzen dela, eta inguruan tximinia, su-ontzi, edo estufa bat dituela? horrek gaizki erretzen ari dela pentsa dezakezu eta ireki du ateak eta leihoak. Aireztatu gela. 112 telefonora deitu eta egoera azaldu, zenbat eta zehatzago hobe.

    Tximiniak eta berogailuak ondo erabiltzeko aholkuak (bideoa)

    2014ko otsaila - Itsasoko denboraleak

    IrudiaItsasoko denboraleek uhin oso biziak eta zakarrak eragiten dituzte, eta batzuetan uhin horiek gure kostaldera indar izugarriarekin iristen dira, arriskua eta larrialdi-egoerak sortzen.

    Uhin horiek eragin ditzaketen ondorioak gutxitzeko, aholku batzuk jarraituko ditugu:

    • Aholku garrantzitsuena zuhurtzi jokatzea da. Agintariek esandakoa egitea beharrezkoa da.
    • Olatuak lehertzen diren lekuetatik urrunduko gara: haitz, kai-mutur, moila? eta ez gara itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara hurbilduko. Uraren indar handiak eraman egin gaitezke.
    • Kostaldeko eremuetan ez sartzeko zintak edo hesiak jarrita badaude, errespetatu behar ditugu. Kalteak handiagoak ez izateko jarri dira eta.
    • Itsasoko lanak edo itsas kirolak beste baterako utziko ditugu. Ontzirik ondo lotuta dauden ere begiratuko dugu.

     Dena den, behin eta berriz esango dugu kalteak eragiteko arduraz jokatzea dela egin dezakegun garrantzitsuena. Eta, noski gogoratu larrialdietako telefonoa 112 dela.

    2014ko urtarrila - Alpify

    IrudiaEgun, oso normala da GPS-a daukaten Smartphone-telefonoak erabiltzea. Doako aplikazioak jaitsi ditzakegu, besteak beste Alpify. Aplikazio horiek oso lagungarriak izan daitezke erreskate-taldeek arriskuan edo galduta dauden pertsonak bilatu behar dituztenean; aplikazio horiekin oso zehatz mugatu baitaiteke pertsona horien kokapena.

    Alpify nola eralibi, gazteleraz (pdf, 876 KB) 

    igo

    Aurreko aholkuak 

    Aurreko aholkuak ikusi

    igo