Segurtasun Saila

SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrorako bisitak

 

SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari larrialdiko deien arreta-zerbitzua dagokio, 112 telefono-zenbakiaren bidez. Horren gainean, edonolako zerbitzuei lan teknologiko eta logistikoak  ematen dizkie edozein larrialdietan koordinatzeko.

Zure ikastetxe, elkarte, organismo edo erakundeak, publiko edo pribatuak, gure instalazioak bisitatu nahi baditu honako formularioa (leiho berri batean irekitzen da) bete beharko du kontuan hartuta:

  • Bisitak asteartero goizean egiten dira, jaiegunetan izan ezik, eta ordu bat ingurukoak dira.
  • Eskaeran proposatu behar dira eguna eta txanda. Data horretan ezin bada egin, SOS-Deiak-ek beste data bat proposatuko du.
  • Eskola-bisitetan, 10 urteko gutxieneko adina gomendatzen da. Talde bakoitzerako irakasleak beharko dira. 

SOS-Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa

Ornilla Doktore Kalea, 1-A (Txurdinaga)

48004 Bilbao

Tel: 94.406.33.01

Nola heldu (leiho berri batean irekitzen da)

Metro Bilbao, L1 Santuxu

Metro Bilbao, L3 Txurdinaga

Parking Karmelo, Karmelo 14, 48004 Bilbao

Sarrera