Segurtasun Saila

Autobabesa ikastetxeetan

Badikuzu nola eralibi 112?

Oso garrantzitsua da haurrek eta gazteek 112 telefonoa nola funtzionatzen den, nola erabili eta noiz deitu behar den ezagutzea.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak honako tresna didaktiko hau jartzen du esku eskola-adineko gazteetzat, eta baita bere gurasoentzat eta irakasleentzat ere, prebentzio eta autobabesaren kulturako garapenera lagundu nahian adin goiztiarretan hasita.

Badikuzu nola eralibi 112? (PDF, 1021 KB)

Era erreza umeei 112 zenbakia jakinarazteko (bideoa)


TxikiDYA kluba

DYAren lehen laguntzak ikasgeletara eramateko hezkuntza-proiektuak, Eusko Jaurlaritzaren laguntza duena, lehen urratsak eman ditu. Proiektu hau lehen hezkuntzako seigarren mailako umeei zuzenduta dago. Gutxi gorabehera bi ordu eta erdi irauten du. Hitzaldi teorikoa eta heziketa praktikoa osatzen ditu programak, noski, esparru ludikoan. Gainera, prestatzaileak elebidunak dira, umeen irakaskuntzako komunikazio-hizkuntza bermatzeko.

Programa erabat doanekoa da. Datorren 2015-2016 ikasturtean eskoletako haur-taldeak bisitan etortzeko interesik izanez gero, DYAri deitu (944101010) edo mezu elektronikoa bidali (prensadya@dya.biz).

Prentsa-oharra DYA (PDF, 705 KB) Gaztelaniazko edukia


Biziak salbatzen ikasi... abesten!

DYA Lehen Hezkuntzako ikasleei BBSa erakusten ari zaie, 6 eta 12 urte bitartekoei.

Eta ikaskuntza are eta gehiago errazteko, aurten primizia bat aurkeztu nahi du: haurrentzako bideoklipa, jarraitu beharreko jokabidea oroitzen lagunduko duena, azken finean, bizitzak salbatzeko.

Hezitzailea bazara, edo zure seme-alabek eskolan bizitza bat salbatzen doan ikastea nahi baduzu 943464622ra hots egin edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi eta bere ikasgelera joan ahal izango gara era errez, dibertigarri eta arinean BBSa ikasteko, beren adinari egokitutako metodologia erabiliz... eta oraingoan musikarekin!

"ESKU BIZIAK" - Una canción que salva vidas (Bideoklipa)


Autobabesari buruzko prestakuntza-jardunaldiak ikastetxeetan

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuak elkarrekin prestakuntza-jardunaldiak antolatu dituzte, autobabesari buruz ikastetxeetan hitz egiteko.

Kanpainara joan

Informazio gehiago Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuaren web orrian


Autobabesarako Euskal Araua ikastetxeetan

Euskal Autobabeserako Araua Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ere indarrean dago.

Euskal Auto-Babeserako Araua ikastetxeetan (bideoa) Gaztelaniaz

Ikastetxeetan egin autobabesaren kanpaina amaitzeko, Zarautzko instituto batean kanporatze simulazio bat egin zen.

Simulazioa Zarautzko institutoan (bideoa) Gaztelaniaz 


igo

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Mari Sol Estebanek eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburuorde Raúl Fernández de Arroiabek azaldu dute nola zabalduko den ikastetxeetan autobabeseko euskal arau berria. Arautegi berri hori sartzeko, Gobernuak ''administrazioek eta herritarrek lankidetzan jarduteko konpromiso sendoa'' ezarriko du, segurtasuna are gehiago indartzeko, ''eskoletako funtsezko'' helburua baita.

Prozesua Arabako ikastetxe guztietako zuzendariekin abiatu da; guztira, ehun zuzendarik baino gehiagok. Arau berria ikastetxeetan aplikatzeko behar duten prestakuntza jaso dute irakasleek, gero bertako langileei azaltzeko. Era berean, zuzendariek "Autobabesa eguneroko bizitzan" hezkuntza-materiala ezagutu dute. Material horren 1.000 ale baino gehiago inprimatu da eta bertsio digitalean, berriz, 15.000 ale baino gehiago sortu da, euskal ikasleek erabil dezaten.

Irakasleak prestatu eta gero, prentsaurrekoa izan da, eta bertan, Marisol Estebanek azpimarratu du Hezkuntza Sailak beti jarraitu duela "politika aktiboa" arriskuei aurre egiteko. "Noiz edo noiz ikastetxea erabiltzen duten talde guztiak biltzen dituen politika" hain zuzen ere. Haren iritziz, gaur arte egindako lanaren adierazgarri argia dira ikastetxe guztiek ezarrita dituzten larrialdi-planak, ikastetxeetan azaltzen diren seinaleak (20.000 baino gehiago) edo euskal irakasleek (17.000 baino gehiagok) dagoeneko jaso dituzten prestakuntza-planak.

Raúl Fernández de Arroiabek, bere aldetik, azaldu duenez, "arriskuak aurreikusteko gaietan benetako helburuak lortzeko, ezinbestekoa da motibazioa eta herritar guztiek nork bere burua babesteko konpromisoa hartzea". Aurkeztu den hezkuntza-material berri horrek ikasleak gai horretan prestatu nahi ditu. "Izan ere, biztanleen artean eurek dira babesgabeenak baina hain zuzen ere eurek dute autobabeseko oinarrizko kontzeptuak bereganatzeko ahalmenik handiena", azpimarratu du Herrizaingoko sailburuordeak.

Irailaren 15etik eta urtarrilaren 12arte, prestakuntza hori Euskadiko berritzeguneetan emango zaie zuzendariei, herri-ikastetxeetan guztira dauden 688 zuzendariek jaso artean. Guztira, 17 saio emango dira lau hilabetean. Lehenengo etapa hau amaitu eta gero, nozio horiek modu piramidalean zabalduko dira, zuzendariek irakasleei zabalduko dizkiete, eta horiek ikasleei; nozio horiek ikastetxeetako gainerako langileei ere zabalduko zaizkie.

itzuli