Segurtasun Saila

Babes Zibileko Boluntariotzako izapideak

Babes Zibileko boluntariotzako erakunde laguntzaileen erregistroan inskribatzeko, datuak aldatzako edo baja emateko eskaera

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroak babes zibilari buruko boluntario-elkarteen eta boluntarioen erregistratzea helburu du.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko gaietan partehartze-, sustapen-, prestakuntza- eta jarduera-bideetara iristeko, beharrezko baldintza da erregistroan inskribatzea.

Erregistroan inskribatzeko eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.

Eskabidea bide telematikoz aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

Prozeduran sartu (leiho berri batean irekitzen da)

Prebentzio-baliabide operatiboa (AAB) duten ekitaldien jakinarazpena

Herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko 24/2010 dekretuaren arabera, babes zibileko boluntarioen toki-erakundeek, besteak beste, prebentzio-baliabide operatiboetan (AAB) parte hartzen dute. Baliabide horiek jakinazi behar dira Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrori.

 AAB duten ekitaldien jakinarazpenak (XLSX, 56 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Helbide honetara bidali: drp@seg.euskadi.eus

 

 

Azken aldaketako data: