Segurtasun Saila

Arautegia

Europako babes zibileko arautegia

Gaztelaniazko edukia

 

Orokorra

Babes zibila
Abiazio zibilaren istripuak

Europako eCall eta 112 zerbitzuari buruzko legeria

112
eCall

Arrisku Naturalak

Uholde arriskua

Arrisku Teknologikoak

Arrisku kimikoa
Arrisku erradiologikoa eta nuklearra

igo

Estatuko babes zibileko arautegia

Gaztelaniazko edukia

Orokorra

Babes zibila
Abiazio zibilaren istripuetan biktimei laguntza
Trenbibe istripuetan biktimei laguntza

Autobabesa

Estatuko 112 zerbitzuari buruzko legeria

Arrisku Naturalak

Baso-suteak
Uholde arriskua
Arrisku sismikoa

Arrisku Teknologikoak

Piroteknia
Arrisku kimikoa

(*) Indargabetu egiten da uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua (Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas). Era berean, indarrik gabe geratzen da errege dekretu honetan ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko xedapen oro.

Hala ere, errege dekretua indarrean sartzen den unera arte dauden establezimenduak direla eta, mantendu egiten dira errege dekretua indarrean sartu baino lehen autonomia-erkidegoko eskumeneko organora bidalitako dokumentazioa eta larrialdi planak baldin eta uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuan eskatutakoa betetzen badute indargabetutako araudian ezarritako iraungitze epea bete arte.

Arrisku erradiologikoa
Arrisku nuklearra
Salgai arriskutsuen garraio

igo

Euskadiko babes zibileko arautegia

Orokorra

Autobabesa

Auto-Babesarako Euskal Araua
Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak

Larrialdietarako planak

Larrialdiei aurregiteko bidea-LABI deritzan Euskadiko Herri Babeseko Plana
Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia
Baso-suteetarako Larrialdi Plana
Arrisku Sismikorako Larrialdi Plana
Arrisku Erradiologikorako Larrialdi-plan Berezia
Errepideez eta trenbideez salerosgai arriskutsuak garraiatzeak dakarren arriskua dela-eta sor daitezkeen larrialdiei aurre egiteko Plan Berezia

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistema

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal sistemaren taktika operatiboak
Larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak
Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordea

Babes zibileko boluntarioak

Herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzea
Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzea

igo

Tasa legea: Bilaketa, salbamendu edo erreskate zerbitzuengatiko tasa

Tasa eta prezio publikoei buruzko legearen arabera (indarrean dagoen testu eguneratua) *:

* abenduaren 22ko EAEko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzekoa den 5/2011 Legearen 23. artikuluak erantsitako kapitulua -abenduaren 28ko EHAA, 245. zk.; hutsen zuzenketa (2012ko otsailaren 21eko EHAA, 37. zk.), ondoriekin 2011ko abenduaren 29tik aurrera. 

Honako hauek tasaren eraginpean egongo dira

Arrisku-kirolak

Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak pertsonentzat arriskutsu diren jolas- edo kirol-jarduerak egitearen ondorio direnean.

Gogoratu behar da mendizaletasuna edota perretxikotan joatea, esaterako, ez daudela arrisku-kirol edo -jarduera gisa katalogatuta; horrenbestez, kasu horietan ez da tasarik kobratuko, ezpada eguraldi txarra dagoenean egin direla (betiere Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja edo gorria aktibatu badu euriagatik, haizeagatik, elurragatik, olatu altuengatik, etab.).

Eusko Jaurlaritzak honako hauek katalogatu ditu arrisku-kirol gisa

Urpekaritza, igeriketa-zeharkaldiak, windsurfa, flysurfa, uretako eskia, wakeboarda, wakesurfa, skurferra, uretako motoak, bodyboarda, surfa, raftinga, hydrospeeda, piraguismoa, arraunketa, arroilen eta troken jaitsiera, zubi-saltoa, goma-saltoa, kite buggya, quadak, eskalada, kirol-espeleologia edo «espeleismoa», mendiko bizikleta babes-kaskorik gabe, moto-krosa, mendiko motordun ibilgailuak, raid eta trec diziplinetako hipika, zaldizko turismo eta ibilaldiak, eskia, snowboarda, elurretako motoak, paraskia, snowbikea, mushinga, skibikea, aerostazioa, parakaidismoa, base-jauzia, hegaldiak ultrarinetan, hegaldiak motordun aparatuetan, parapentea, delta hegala eta parasailinga.

Gune arriskutsuak edo sarbide mugatua dutenak

Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta edo debekatuta dutenetan egiten direnean ordaindu egin beharko da.

Eguraldi txarra

Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak aurkako fenomeno meteorologikoen ondoriozko alerta laranja edo gorria dagoela egiten direnean, jarduera batzuk arriskutsuago bihur ditzakeen aurkako meteorologia egoeretan ere ordaindu egin beharko da. Mendizaletasuna edo perretxikotan joatea ez dira arrisku-jarduerak. Hala ere, alerta laranja edo gorria izanik erreskate-lanak egin behar izanez gero, tasa ordaindu beharko da.

Arriskua dagoela simulatzea

Zerbitzua objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe eskatzen denean edo arriskua dagoelako itxurak egiten direnean ordaindu egin beharko da. 

Honako hauek ez dira tasaren eraginpean egongo

1. Katastrofe edo hondamendi publikoko egoeretan

Ez da pertsonen bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasarik ordaindu behar izango katastrofe edo hondamendi publikoko egoeretan, edota zerbitzu horiek interes orokorreko arrazoiengatik, eta ez partikularren edo ondasun jakinen mesedetan, ematen direnean.

2. Itsasontziak edo itsasoa

Ez da tasa ordaindu beharrik izango itsasoan pertsonak salbatzeagatik edo itsasontziak erreskatatzeagatik, legedi espezifikoan eta nazioarteko hitzarmenetan aurrez ikusita dauden kasuetan.

3. Boluntarioak

Inolaz ere ez da bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasarik ordaindu behar izango lanok boluntarioak egin badituzte. Tasa aplikatuko da soilik zerbitzu profesionalak erabili behar izan direnean.

4. Urritasunak eta hildakoak

Ordaindu behar izatetik salbuetsita egongo dira edozein motatako anomalia, urritasun edo nahasmendu psikikoa duten pertsonak, 16 urtetik beherakoak eta erreskatean, horren aurreko fasean edo ondorengo fasean hildako pertsonak, betiere heriotza gertatu bada bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak mugiarazi dituen kausen ondorio gisa.

Hausnarketa

Tasa berriaren xedea ez da dirua biltzea; aitzitik, arriskuak eta erreskatea eragin ditzaketen kirolak egiten dituzten pertsonak prebenitu egin nahi ditu neurriak, baita jokabide zuhurtziagabeak edo gaiztoak ekidin ere.

Asmoa, hortaz, ez da meteorologiako alerta laranjan edo gorrian erreskatatutakoari "kobratzea", baizik eta alerta egoeran pertsona horrek jarduera hori ez egitea lortzea.

Halaber, bereziki nabarmendu behar da pertsona batzuen jokabide axolagabeek haiek erreskatatzera doazen pertsonen bizitza ere arriskuan jartzen dutela. Erreskate-lanetako langile profesionalak egoteak ez du esan nahi sinistu behar dugunik "edozer gauza egin dezakegula, doan erreskatatuko gaituztelako".

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren ustetan, gaur egun Larrialdiei Aurre egiteko Euskal Sistematik kudeatzen diren erreskate eta bilaketen kopurua ezin da onartu, eta ezin du gora egiten jarraitu: bi egunik behin erreskate- eta bilaketa-lan bat egin behar da, eta lan horietan parte hartu duten pertsonek bizia galdu dute horietako batzuetan. Horregatik, zenbait kirol egiteak dakarren arriskuari buruzko kontzientzia indartu behar da.

Bidenabar, arrisku-kirolak egiten dituzten pertsonak federatzea gomendatzen da. Hala, balizko erreskate baten gastuak aseguruak ordaintzeaz gain, elkarte espezializatu batean egoteak (alegia, federazioan) informazioa eta prestakuntza jasotzea errazten du, baita egingo den arrisku-jarduerako ekipamenduak jasotzea ere.

igo

Meteorologia

igo

Azken aldaketako data: