Segurtasun Saila

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak

Herrizaingo sailburuaren 2001eko abuztuaren 1eko Aginduari jarraituz, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboa onartu zen, eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortu zen. Agindu hura 2007an, 2012an eta 2016an aldatu da.

Azken urteotako esperientzia kontuan hartuta, taktika operatibo jakin batzuk berrikusi egin dira, gaur egungo errealitatera moldatzeko eta erantzunaren eraginkortasuna areagotzeko.

Taktika operatiboak berregitean, zerikusia duten erakundeen eta entitate publikoen eta pribatuen lankidetza izan dugu, betiere Larrialdiak Kudeatzeko Legean ezarritakoa betez. Era berean, taktika operatibo berriek Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko irizpena jaso zuten, 2018ko urriaren 10ean.  

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) Agindua, 2018ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortzen duen agindua laugarren aldiz aldatzekoa (EHAA 233 zenbakia, 2018/12/04).

Azken aldaketako data: