Segurtasun Saila

Nola deitu 112 telefonora

 

 

 

Larrialdietarako Europako telefono bakarra: 112

SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko guneak edozein larrialdi egoeretan laguntza azkarra eta eraginkorra ematen du herritarrei 112 telefonoaren bidez.

Beraz, 112 hauxe da:

  • Larrialdietarako zenbaki bakarra, baina larrialdietarako bakar-bakarrik.
  • Etengabea, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarria.
  • Integrala: edozein larrialdi-deia erantzuten da, baina larrialdietakoak bakar-bakarrik.
  • Doakoa: erabiltzailearentzat.

igo

Nola eta noiz deitu 112ra

112 telefonora edozein pertsonak deitu dezake, larrialdi batean edo berehalako larrialdi arriskuan badago. Doako zenbakia da.

Operadorearekin harremanetan jarri garenean, garrantzizko informazio gehiena eman behar diogu eta denbora laburrean. Horretarako, lasaitasunez, honako urratsak jarraitu behar ditugu:

  • Esan izena, telefono-zenbakia eta non gauden.
  • Esan zer eta non gertatu den.
  • Zenbat pertsona dauden zaurituak edo gaixorik, eta eman beren egoera.
  • Non eta nola gertatu den.
  • Operadoreak egiten dizkigun galderak erantzun eta ematen dizkigun jarraibideak segitu. Operadore horren helburu nagusia jasotako deiak erantzutea, sailkatzea eta banatzea da.

Hizketaldia bukatu ondoren, komeni da abisua eman den unetik telefonoa libre uztea, deitu duenari informazio gehiago edo autobabeseko gomendioak ematea beharrezkoa izanez gero.

Nola deitu 112 zenbakira (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Non gertatu da? kokepena nola eman

Egun, oso normala da GPS-a daukaten mugikorrak erabiltzea. 112 SOS DEIAK aplikazioarekin komunikatu ahal izango zara SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzako zentroarekin (112) geolokalizazio zehatz emanez edo, ezin bada, ahots gabeko sarbidearen bitartez (chat).

Gomendio erabilgarriak

  • GPS bidez kokatzeak aktibazioa behar du. Halere, horretarako beharrezkoa da aire zabalean dagoen leku batean egotea, leku itxietan eraginkortasuna galtzen du eta. Mendira joan eta desorientatu egiten bagara, adibidez, 112 telefonora deitu baino lehen, GPS sistema aktibatzea komeni da. Horrela, deitzen dugun bitartean, GPS sistemari martxan jartzeko denbora ematen diogu.
  • GPS-a eta WhatsApp aplikazioa funtzionatzeko beharrezkoa da seinalea izatea. Eremu batzuetan gure operadorearen seinalea ez da heltzen.
  • Etxetik ateratzen garenean, komeni da gure Smartphoneko bateria 100% betea eramatea, eta baita behar ez ditugun osagaiak desaktibatzea ere. Telefonoa gorputzetik gertu eramateak laguntzen du bateriak egoera onean mantentzen: hotzarekin baterien etekina gutxitu egiten da; beraz hobe da barneko poltsikoetan eramatea zorro edo kanpoko poltsikoetan baino.

Nola erabili WhatsApp aplikazioa kokopena emateko

  • Larrialdietan deitu beti 112 telefonora. Ezinbestekoa da 112 telefonora deitzea behar diren larrialdietarako taldeekin harremanetan jartzeko. 112 telefonoko langileak SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko kudeatzaile bati pasako dio deia, eta horrek erabakiko du zer egin behar den.
  • SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko zentrotik laguntza eskatzen duenarekin harremanetan jarriko dira, eta berari galdetuta jakingo dute: Smartphone-rik baduen, WhatsApp aplikazioa instalatuta duen eta GPS-a aktibatuta duen.
  • Hori guztia baieztatuz gero, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko langileak mezu bat bidaliko dio WhatsApp bidez laguntza behar duen pertsonari, eta horrek kokapena erantsiko du bidali behar duen erantzuteko mezuan. Hori egiteko arazorik izango balu, koordinatzeko zentrotik laguntza emango liokete.

Safe365 (Alpify) APP baduzu:

  • Larrialdi botoia: Safe365 aplikazioak larrialdi botoi gorri bat du premia larria dagoen kasuetan sakatzeko. Aplikazioa larrialdi-zerbitzuekin harremanetan jarriko da berehala kokapen zehatza emanez denbora errealean zu erreskatatzeko.
  • Internet gabe funtzionatzen du: nahiz eta internet gabe larrialdi-egoeran geratu, app-ak SMS bidez bidaliko du zure kokapen zehatza.

SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa harremanetan jarriko da laguntza eskatzen duenarekin.

igo

Entzumen edo mintzamen zailtasunak  

112 SOS DEIAK APP irisgarriari esker entzumen edo mintzamen zailtasunak dituzten pertsonak 112rekin komunikatu ahal izango dira grafikoen bidez eta 112 SOS DEIAK operazio-pantailan zuzenean ikusi ahal izango den txat baten bidez, erabiltzaileek gertaerari buruz egoki irizten duten informazioa eman ahal izan dezaten.

igo

eCall gailua

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko 112 SOS Deiak koordinazio-zentroa prest dago eCall gailu elektronikoaren bidez larrialdietako alertak jasotzeko. Horrek esan nahi du istripua izan duten ibilgailuetatik egindako deiak jaso ditzaketela eta berehala jardun dezaketela, era horretara, biktimak artatzeko denbora murriztuz.

eCall dispositiboa, teknologiak bizitzak salbatzen ditu eta (bideoa) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Azken aldaketako data: