Segurtasun Saila

Teknologia berriak larrialdietan

Egun, oso normala da GPS-a daukaten Smartphone-telefonoak erabiltzea. APP 112 SOS DEIAK doako aplikazioa jaitsi dezakegu, edo beste aplikazio batzuk, hala nola, WhatsApp edo Alpify-Safe365. Aplikazio horiek oso lagungarriak izan daitezke erreskate-taldeek arriskuan edo galduta dauden pertsonak bilatu behar dituztenean; aplikazio horiekin oso zehatz mugatu baitaiteke pertsona horien kokapena.

Gainera, 2018ko apirilaren 1etik aurrera Europar Batasunean fabrikatutako ibilgailu guztiek eCall larrialdi-dei sistema dute. Sistema horrek 112ra dei automatikoa egitea ahalbidetzen du ibilgailuaren sentsoreek larrialdirik detektatzen dutenean eta kokapena transmititzen du.

112 SOS DEIAK app

Aplikazio honekin zuzenean komunikatu ahal izango zara Euskadiko Larrialdi-Koordinazio zentruekin (112 SOS Deiak), 112-ra telefono-deiaren bitartez GPS posizioa sartuko du, aukera hau posiblea ez bazaizu, ahots gabeko sarbidearen bitartez 4 taldetan sailkatutako larrialdiko mota aukeratu beharko duzu: istripua, larrialdi medikoa, sua eta lapurreta-erasoa. Ondorengo txatak larrialdia hobeto zehaztatzea baimenduko dizu.

112 SOS DEIAK APPa jaits ezazu eta Larrialdietako kit onena eraman ezazu aldean (bideoa)

Badakizu larrialdi bat 112 SOS DEIAK APPa pertsonalizatzen? Hemen pausoak ikus ditzakezu (bideoa)

SOS Deiak larrialdietako APPa: erabilera eskuliburua (bideoa)

SOS Deiak larrialdietako APPa: erabilera eskuliburua (PDF, 2 MB)

Libubruxka APP 112 SOS DEIAK (PDF, 2 MB)

Eskura ezazu:

Google Play orrira esteka

App Store orrira esteka

igo

 

Beste aplikazio batzuk

Whatsapp

Nola erabili WhatsApp aplikazioa bilaketetan

  • Larrialdietan deitu beti 112 telefonora. Ezinbestekoa da 112 telefonora deitzea behar diren larrialdietarako taldeekin harremanetan jartzeko. 112 telefonoko langileak SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroetako kudeatzaile bati pasako dio deia, eta horrek erabakiko du zer egin behar den.
  • SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko zentrotik laguntza eskatzen duenarekin harremanetan jarriko dira, eta berari galdetuta jakingo dute: Smartphone-rik baduen, WhatsApp aplikazioa instalatuta duen eta GPS-a aktibatuta duen.
  • Hori guztia baieztatuz gero, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko langileak mezu bat bidaliko dio WhatsApp bidez laguntza behar duen pertsonari, eta horrek kokapena erantsiko du bidali behar duen erantzuteko mezuan. Hori egiteko arazorik izango balu, koordinatzeko zentrotik laguntza emango liokete

Gomendio erabilgarriak

  • Oso gomendagarria da aurretik jakitea nola erabiltzen diren GPS-a (nola aktibatzen den) eta WhatsApp aplikazioa (kokapena bidaltzeko). Erraza da, baina hobe da aurretik praktikatzea.

GPS bidez kokatzeak aktibazioa behar du. Halere, horretarako beharrezkoa da aire zabalean dagoen leku batean egotea, leku itxietan eraginkortasuna galtzen du eta. Mendira joan eta desorientatu egiten bagara, adibidez, 112 telefonora deitu baino lehen, GPS sistema aktibatzea komeni da. Horrela, deitzen dugun bitartean, GPS sistemari martxan jartzeko denbora ematen diogu.

  • GPS-a eta WhatsApp aplikazioa funtzionatzeko beharrezkoa da 3G seinalea izatea. Eremu batzuetan gure operadorearen seinalea ez da heltzen.
  • Etxetik ateratzen garenean, komeni da gure Smartphoneko bateria 100% betea eramatea, eta baita behar ez ditugun osagaiak desaktibatzea ere. Telefonoa gorputzetik gertu eramateak laguntzen du bateriak egoera onean mantentzen: hotzarekin baterien etekina gutxitu egiten da; beraz hobe da barneko poltsikoetan eramatea zorro edo kanpoko poltsikoetan baino.

Alpify-Safe365

Alpify erabiltzaileko geolokalizazioan oinarritzen den erantzun teknologiko osoa da, aire zabaleko jardueretan segurtasuna hobetzeko batez ere, mendizaletasuna gustukoak dituztenentzat.

Tresna hau Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariek -mendiarekin, boluntariotzarekin eta babes zibilarekin loturiko hainbat talderekin batera- proban jarri dute haren eraginkortasuna. Eskuragarri dago nahi duten herritar guztientzat.

GPS, 3G/Gprs eta GSM teknologian oinarrituta, Alpify aplikazioak erabiltzaileei ahalbidetzen die kokalekua eta une horretara arte egindako ibilbidea erakustea eta balizko erreskate baterako denborak murriztuko ditu. Gainera, arrisku larriko egoeran egonez gero, SOS Deiaki alarma-seinale bat bidali ahalko zaio.

Tresnak emandako datuak SOS Deiakeko langileek kudeatuko dituzte kontrol-panel baten bitartez.

Bestalde, sistema honek ere aukera ematen du eremu geografiko zabaletan bilaketa- eta erreskate-lanetan diharduten giza baliabideen hedapena txekeatu eta optimizatzeko; zeren, daraman geolokalizazio-sistemaren bidez, arakatutako aldeak berehala zehaztuko baitira. Internetera sartzerik ez badago, erabiltzaileak bere kokalekua zehaztuko duen SMS bat bidali edo zuzenean 112 telefonora deitu ahalko du.

Larrialdia gertatzen denean, pertsonak aurkitu, bilatzaile bidez kokatu eta egin duen ibilbidea jakiteaz gain, tresna honek ere ahalbidetzen du SOS Deiaken kontrol-eremuaren barruan dauden pertsona guztiei segurtasunarekin loturiko mezuak bidaltzea (hizkuntza askotan).

Halaber, sistemari esker aurreko orduetan eremuan egon diren pertsonen ibilbidea eta kokalekua jakin ahalko dira eta; bestetik, alerta batean inplikatuta dauden pertsonei buruzko datu interesgarriak emango ditu, hala nola izen-abizenak, hizkuntza, larrialdia gertatuz gero harremanetarako eskuordetutako pertsona, haren telefono-zenbakia eta GPS lokalizazioa, latitudea, longitudea, altitudea eta gorabehera gertatu den ordua.

Alpify-Safe365 nola erabili

Cómo utilizar Alpify, gazteleraz (pdf, 876 KB)

Alpify, bilaketa eta erreskateetako doako aplikazioa (bideoa)

eCall

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko 112 SOS Deiak koordinazio-zentroak prest daude eCall gailu elektronikoaren bidez larrialdietako alertak jasotzeko. Horrek esan nahi du istripua izan duten ibilgailuetatik egindako deiak jaso ditzaketela eta berehala jardun dezaketela, era horretara, biktimak artatzeko denbora murriztuz.

eCall dispositiboa, teknologiak bizitzak salbatzen ditu eta (bideoa)

igo

Azken aldaketako data: