Segurtasun Saila

Unitate didaktikoak

Aurkezten ditugun Autobabeserako Unitate Dikaktikoak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean dagoen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren ekimenez sortu dira. Erakunde hori arduratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan sor daitezkeen era guztietako larrialdiei erantzun integrala emateaz.

Unitate hauek aurretik paperez argitaratuta dauden Autobabesa mendian eta Autobabesa eguneroko bizitzan liburuen bertsio digitalak dira.

Unitate hauen helburua ikasleen prestakuntza errazteko eta gidatzeko tresna bat izatea da, nork bere burua babesten jakin dezan zenbait gertalekutan: mendian, etxean, kalean, etab. Hori dena ikastetxeen laguntzarekin, gizartearen funtsezko elementua baita herritarrak hezteko.

Beraz, material hauen bidez, prebentzioa landu nahi dugu, eta horrela banakako nahiz taldeko segurtasunaren benetako oinarria den autobabesa hobetzea lortu.

Adeitasunez,

Pedro Anitua Aldekoa

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria

 

Argitaratutako unitate didaktikoak

Autobabesa mendian (Lehen Hezkuntza)

Autobabesa mendian DVD-a deskargatu (pdf, 7.39 MB)

 

 

 

 


Autobabesa eguneroko bizitzan (Lehen Hezkuntza) 

Autobabesa eguneroko bizitzan DVD-a deskargatu (pdf, 6.33 MB)

 

 

 

 


Lanak non eskuratu eta non dauden salgai

Argitalpenen zerbitzu nagusia (Tel: 945016866)