Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Enpresentzako laguntzak

AHOLKULARITZA ENPRESA BAT KONTRATATZEKO ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZA-LERROA, DIAGNOSTIKOA ETA KONTZILIAZIO-PLANA EGITEKO

Uztailaren 7an argitaratu zen EHAAn Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren Agindua, zeinaren bidez onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduren bat duten entitate edo pertsona autonomoei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak, eta 2025erako deialdia egiten baita.

XEDEA:

Erakundeei (enpresak, elkarteak, fundazioak...) eta autonomoei zuzendutako laguntza ekonomikoa, baldin eta EAEn lantokiren bat badute eta kontziliazio-plan bat eta diagnostikoa egin nahi badute. 

AURREKONTUA:

420.000 €

ZENBATEKOA:

Dirulaguntzaren zenbatekoa diagnostikoa eta kontziliazio-plana egiteko aholkularitza-zerbitzuen kostuaren (BEZik gabe) % 70 izango da. Erakunde eskatzailea BEZa aitortzetik salbuetsita badago eta jasanarazi ezin badu, diruz lagundu beharreko zenbatekoa kostuaren gainean kalkulatuko da, BEZa barne. Gainera, gehieneko mugak ezartzen dira diruz lagun daitezkeen proiektuen zenbatekoari dagokionez, plantillako langile kopuruaren arabera.

Langileen kopurua Proiektuaren gehieneko kostua (BEZik gabe) Laguntzaren zenbatekoa (% 70)
20 pertsona arte 7.000 € 4.900 €
21-50 pertsona artean 8.000 € 5.600 €
51-100 pertsona artean 10.000 € 7.000 €
100 pertsona baino gehiago 15.000 € 10.500 €

Bi unetan ordaintzea: lehen ordainketa (aurreratua), laguntzaren % 50ekoa, ebazpenaren unean, eta % 50ekoa, lanak behar bezala justifikatu direla egiaztatu ondoren.

DEIALDI HONEN EZAUGARRIAK:

Deialdi honek zenbait berrikuntza ditu aurrekoarekin alderatuta:

  • Aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontratatzeko dirulaguntzak ematen dira.
  • Ez da dirulaguntzarik emango lehenengoa ez den kontziliazio-diagnostiko eta -planik egiteko, ez eta planean ezar daitezkeen neurriak inplementatzeko ere.
  • EAEn egoitza edo establezimenduak dituzten edozein tamainatako erakundeei irekita dago.
  • Diruz lagundu daitezkeen gehieneko mugak ezartzen ditu, erakundeko plantilla osatzen duten pertsonen kopurua dagokionez.
  • Fakturek eta ordainketek 2026ko ekainaren 30a baino lehenagokoa izan behar dute.
  • Ebazpen-proposamenaren jakinarazpena jaso ondoren, laguntza ONARTU behar da 10 eguneko epean. Laguntza ez onartzea uko-egitetzat hartuko da.
  • Izapidetzeko modua: elektronikoa.

ESKAERA EGITEKO EPEA:

2025eko irailaren 30era arte.

PROIEKTUAREN AMAIERA-DATA:

2026eko maiatzaren 31 arte.

JUSTIFIKAZIOA:

2026ko ekainaren 30era arte.

ESKAERA TELEMATIKOA ETA INFORMAZIO GEHIAGO


SEME-ALABAK, MENDEKO SENIDEAK EDO OSASUN-EGOERA OSO LARRIAN DAUDEN SENITARTEKOAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA HARTU EDO LANALDIA MURRIZTU DUEN LANGILE BAT ORDEZKATZEN DUTEN ENPRESENTZAKO LAGUNTZA-LERROA

Diru-laguntza lerro hori Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan jasota dago. Dekretu horrek bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko zenbait laguntza-ildo arautzen ditu.

Eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dagoen langilea ordezkatzen duen kontratatutako langilea Gizarte Segurantzan kotizatzean datza laguntza.

Kudeatzailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Laguntza hau eskuratzeko baldintzak esteka honetan sartu:

https://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2020/lanbide_bateragarri/