Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zaintzaileak diren pertsonak Espainian, gaur egungo testuingurua eta etorkizunerako ikuspegia. Alzheimerraren zainketak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Txostenak, “Zaintzaileak diren pertsonak Espainian. Gaur egungo testuingurua eta etorkizunerako ikuspegiaEsku-hartze proposamenak”  Alzheimer gaixotasunaren abordai berritzaile bat planteatzen du, beti ere zaintzailea den pertsonaren ikuspegitik. 

Txostena egiteko, lankidetzan aritu dira  CEAFA eta Sanitas Fundazioa. Dokumentuak Espainian zaintzailea den pertsona aztertu egiten du eta abordai integrala hobetzeko  eta pertsona zaintzailea. Alzheimerra duen pertsona binomioaren bizi kalitatea hobetzeko proposamenak identifikatzen ditu.

Edukien ardatzak

  • Atala: Alzheimer gaixotasuna familian. Dependentzia duten pertsonaren zainketan, familia da agenterik garrantzitsuena eta familiarengan dago ardura nagusia. Espainian, zaintzaile lanak egiten duen pertsonak (familiako beste kideak bezala), esfortzu (bai denbora zein intentsitate aldetik)  handiagoa egingo du bere bizitza pertsonala zaintzaile lanarekin uztartzeko. 
  • Atala: Zaintzailea familiakoa denean, bere pertzepzioa. Atal honetan, zaintzailearen figura aztertzen da, batez ere gaixorik dagoen pertsona zaintzeak nolako eragina duen bere osasunean. Ondorioz, zaintzailearen babes politiketan, gai honi arreta berezia jarriko zaio. Politika hauek ezinbestean existituko dira, Alzheimer gaixotasunaren  arazo sozio sanitarioa modu integralean abordatzeko. Espainian, pertsona zaintzaileren eta gaixotasuna duen pertsonaren perfil sozio-demografiakoa aurkeztuz gain, txostenak ondorengoak abordatzen ditu: Alzheimer gaixotasuna eta zaintzailearen arteko interrelazioa , zainketek zaintzailea den pertsonarengan duen inpaktua eta zaintzailea eta zaindua den pertsonen bizi kalitatean duen eragina.
  • Atala: Alzheimer gaixotasunak duen kostua eta familia eta zaintzaileengan duen inpaktua. Guztiz beharrezkoa ikusten da gaixotasunaren kudeaketa egokia egitea. Batez ere gaixotasunaren ondorioak, hainbat esparrutan, hala nola ekonomikoak, familiakoak, emozionalak, legezkoak eta abar 

Kudeaketa honi begira, esku-hartzeen planifikazioak (informazioa eta kontzientziazioa)  aurre hartu beharko lioke diagnostikoari.

Etorkizunerako proposamenak

Txostenean, Alzheimer gaixotasunaren abordai integrala, zaintzailea den pertsonaren ikuspegitik,   egiten diren proposamenak , hiru  eduki ardatz nagusitan banatuta daude:

Familia eremurako proposatzen dena:

  1. Familiako zaintzailea den pertsonarentzako errekonozimendu publikoa lortzea.
  2. Zainketak dirauen bitartean, beharrezkoa diren baliabideak eman.
  3. Zainketa epea bukatu ondoren, beharrezkoak diren baliabideak eman.

Pertsonarengan zentratutako arreta eta zerbitzuen prestaziori begira, Alzheimer gaixotasunaren abordaia integralean inplikatuta daudenei begira esku-hartzea planteatzen da.

  1. Alzheimerra duen pertsonaren familiak
  2. Alzheimerra duten pertsonen Familien Elkarteak.
  3. Zerbitzu (profezionak sozio sanitarioak ez dira sartzen) hornitzaileak diren zentro publiko eta pribatuak.

 Zaintzailea den pertsonaren normalkuntza, zaintzaile eta familian zaintzaileak diren pertsonei dagokionez, ondorengo ekintzak proposatzen dira:

  1. Prestakuntza
  2. - Sentsibilizazioa
  3. Hezkuntza arlokoak

Metodologia

Txosten hau egiteko CEAFA-ko Idazkaritza Teknikoak izaera zabaleko eta erantzun anitzeko galdetegi bat diseinatu zuen. Helburua:  Espainian Alzheimer gaixotasuna duen  pertsonaren zainketa lanak egiten dituen pertsona gehiago ezagutzea, bere oinarrizko perfil sozio-demografiakoari dagokionez eta gaixotasunaren inpaktuak zer nolako eragina duen zaintzailea den pertsonarengan zainketei dagokionez.

Txostenak zaintzailean diren 377 pertsonen iritziak jasotzen ditu eta zaintzaileak diren pertsonen perfilak aztertzen dira Autonomia Erkidego guztietan (2 eta 3 eranskina).

Informazio gehiago nahi izanez gero eta Euskal Herrian Alzheimer gaixotasuna duen pertsona bat zaintzen duenaren perfila ezagutu nahi baduzu, kontsultatu: “Gaur egungo testuingurua eta etorkizunerako ikuspegia. Esku- hartze proposamenak” txostena.