Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Gizarte.eus izeneko erakundeen arteko datu-basearen gaineko informazioa

Gizarte+ Eusko Jaurlaritzak Gizarte.eus-en ordez udal-administrazioen esku jartzen duen tresna berria da. Tresna hau ezartzeko beharrezkoa da informazioa trukatzeko mekanismoak moldatzea, aplikazioaren datu-eredu berrira eta fitxa sozialaren egiturara egokitzeko.

Egokitzapen horrek egungo bidalketa-sistemaren helburu eta printzipioak bere horretan mantentzen ditu, ondorioz, egin beharreko aldaketak ez dira esanguratsuak, eta batez ere, trukatutako formatu eta edukien egokitzapenean oinarritzen dira. Eredu berriak pertsona informazio-unitate nagusitzat hartzen du, eta integrazioaren alderdi jakin batzuk sinplifikatzen ditu, dagoeneko beharrezkoak ez diren Gizarte.eus baldintza espezifikoak ezabatzeko.

2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, GLLen eta gizarte fitxen transmisioa bidalketa-metodo berri honen bidez egin beharko da (2026 ekitaldiko laugarren hiruhilekoko GLLen azken bidalketa aurreko metodoaren bidez egin ahal izango da).

Informazioa bidaltzea funtsezkoa da oraindik Gizarte Zerbitzuen arloan indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzeko.

Ondoren, bidaltzeko prozedura eta formatu berriak deskribatzen dituzten dokumentu teknikoak daude, hauek orain arte erabilitakoak ordezkatzen dituzte.

Gizarte Fitxaren transmisioa

Gizarte larrialdietarako laguntzen transmisioa (GLL)

Tramitazio telematikoari buruzko legedia (doc, 29,5 KB)

Gizarte fitxaren transmisioa

Gizarte larrialdietarako laguntzen transmisioa (GLL)

Gizarte.eus erakunde-arteko datu-baseari buruzko informazioa

2013ko arauketaren aurreko gizarte fitxari dagokion agiria mantendu da, transmisio-kodeak bere horretan utzi direlako

Azken aldaketako data: