Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpenak

EUSKADIko 55 URTEKO ETA GEHIAGOKO PERTSONEN BIZI-BALDINTZEI BURUZKO IKERKETA (PDF, 11 MB)
(Gizartea hobetuz /Documentos de bienestar social bilduma nº78)

EAEko ADINEKO PERTSONENGANAKO TRATU TXAR FISIKO ETA (PREBENITU ETA HAUTEMATEKO PROZEDURA (PDF, 689 KB)

ZAHARTZE AKTIBOA ETA OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA (PDF, 1 MB)


PERTSONENGAN OINARRITUTAKO ARRETA-EREDUA (Koaderno praktikoak)

1.zk. Pertsonarengan oinarritutako arreta. Zertan datza arreta-eredu hau? (PDF, 5 MB)

2.zk. Pertsonarengan oinarritutako arreta. Nola gauzatu? (PDF, 8 MB)

3.zk. Nola eta non nahi dut ni zaintzea? Pertsonarengan oinarritutako arreta, arreta-eredu berria (PDF, 7 MB)

4.zk. Profesionalak. Eginkizun berriak eta arreta-taldeak (PDF, 7 MB)

5. zk. Zentroetako erreferentziazko profesionala (PDF, 6 MB)

6.zk. Laguntza behar duten pertsonentzako bizikidetza-unitateak (PDF, 4 MB)

7.zk. Pertsona ezagutzea eta haren autodeterminazioa babestea. Arreta eta bizitza plana (PDF, 9 MB)

8.zk. Pertsona ezagutzea eta haren autodeterminazioa babestea. Babes- eta adostasun-taldea (PDF, 5 MB)

9.zk. Eguneroko bizitza. Jarduerak egitea (PDF, 7 MB)

10.zk. Eguneroko bizitza. Gainerakoekiko harremanak (PDF, 5 MB)

11.zk. Eguneroko bizitza. Zainketa pertsonalak (PDF, 6 MB)


ZERBITZUAN aldizkaria

Zerbitzuan gizarte-ongizateko politiken eta zerbitzuen azterketan espezializatutako aldizkari bat da. Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzak sustatzen du, eta Eguia Careaga Fundazioko SIIS, Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak egiten du. Zerbitzuan 1986an hasi zen argitaratzen, eta Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile-kolektiboentzat, elkarteetako kideentzat eta profesionalentzat eztabaidarako plataforma izatea du helburu.

Aldizkaria sortu zenetik hona igaro diren 24 urteetan 46 ale argitaratu dira guztira, eta horiekin batera ehunka artikulu, gizarte-ongizaterako eta oro har gizarte-kohesiorako gizarte-zerbitzuen eta gizarte-politiken errealitatea jaso dutenak, aldi horretan gertatu diren aldaketa handien erakusgarri. Zerbitzuan sei hilean behin argitaratzen da, eta askotariko gai, metodologia eta ikuspegiak ukitzen ditu, gaien azterketa lasaia eskatzen duten artikulu mamitsuen bitartez.

Zerbitzuan

 

GIZARTE ONGIZATEKO DOKUMENTUAK-Gizartea Hobetuz bilduma

Bilduma honek ere ibilbide luzea egin du, guztira 75 ale argitaratu baitira dagoeneko, 1987ko uztailean lehen lana argitaratu zenez geroztik. Lehen ale horietako kontraportadak zioenez, herritarren bizi-kalitatea indartzeko helburu eta programak berriz planteatzeko, ?sakoneko hausnarketa egin behar da inplikatutako agente guztien artean: herritarrak, administrazioa, elkarteak eta erakundeak. Horregatik, Bildumak argitaratuko dituen materialak baliagarri izango dira Gizarte Ongizateko politiken orientazio berrien adierazgarri diren gaiak erakusteko eta horiei buruzko gogoeta egiteko?.

Filosofia horrek gaur egun arte iraun du, baina esan beharra dago bilduma berritu dela azken urteotan, argitaratzen diren lanen diseinuari (portada koloretan) zein tratamendu elebidunari (euskaraz eta gaztelaniaz) dagokienez.

76.zk.: Pertsonarengan oinarritutako arreta gerontologikoa (pdf, 791KB )

75.zk.: Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterlana (pdf, 5,58Mb)

74.zk.: Euskal Autonomia Erkidegoko 60 urtetiko gorakoen bizi-baldintzei buruzko azterlana (pdf, 4,84MB)


Gizarte-zerbitzuen giden bilduma

Gizarte-zerbitzuen gidak 2008ko ekainean hasi ziren argitaratzen, eta orduz geroztik gai jakin batzuei heldu diete formatu eta tratamendu guztiz praktikoak erabiliz. Erabilera erraza eta eduki xume eta irakurterrazak uztartu nahi dituzte gidek. Ikuspegi horretatik, gidek balio handiko laguntza eskaintzen diete erabiltzaileei planteamendu bakun eta adibide praktikoen bitartez, axola zaien gaia ulertzeko mesedegarri.

Orain artean hiru gida argitaratu dira, eta bereziki familia- eta komunitate-arretaren eremua izan dute jomugan. Hala, lehen gidak erakusten digu 0-3 urteko gure seme-alabak nola zaindu behar ditugun, eta beste biak, berriz, zaintzaile informalentzako gidak dira, hain zuzen ere etxean mendeko senitartekoak zaintzen buru-belarri aritzen direnentzako gidak.

1. gida: 0-3 urteko seme-alabei arreta egokia emateko gidaliburua (pdf, 1,11MB)

2. gida: Etxean zainduz: familia zaintzeko gida (pdf, 1,64MB)

3. gida: Etxean zainduz, nire sentimenduak ulertzeko gida: zergatik sentitzen naiz gaizki? (pdf, 929KB)


GIZARTERATUZ buletina

Gizarteratuz gizarte-zerbitzuei eta esku-hartze sozialari buruzko dokumentu-buletina da, 2010eko urtarriletik SIISek argitaratzen duena Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin. Bi hilean behin argitaratzen den buletinaren bitartez, gizarte-zerbitzuen eremuan sortzen den informazio, ikerketa eta dokumentazio guztiari buruzko informazioa helarazi nahi zaie sektoreko profesionalei.

Lehen Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak eta Gizarteratzeko Zuzendaritzak argitaratzen zituzten Gizarte.doc eta Eguneratuz dokumentu-buletinen bat-egitearen ondorioz sortu da Gizarteratuz. Bat-egiteak ahalbidetu du buletin zabalago bat egitea, ikuspegi osoagoa eta bateratuagoa eskaintzen duena esku-hartze sozialaren eta gizarte-zerbitzuen eremuko gai guztien inguruan.

Gizarteratuz

Azken aldaketako data: 2015/11/02