Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Erregistroak

GIZARTE ZERBITZUEN ERREGISTROAK

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen III. tituluaren azken kapituluan gizarte-zerbitzuen erregistro motak definitzen dira, eta haien nondik norakoa eta eginkizunak ezartzen; horretaz gain, erregistroko inskripzioaren ondorioak zehazten dira. Aipatutako legea garatzeko, uztailaren 24ko 155/2012 dekretua, Gizarte-zerbitzuen Erregistroei buruzkoa, eman zen.

  1. XEDEA. Gizarte-zerbitzuetako erregistroen egitura, antolaketa eta erregistro-prozedura arautzea.

  2. MOTAK. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan honako gizarte-zerbitzuen erregistro hauek egongo dira:

    • GIZARTE ZERBITZUEN ERREGISTRO OROKORRA, autonomia-eremukoa, gizarte-zerbitzuen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Sailari atxikia. Erregistro horretan Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzari lotutako erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak inskribatuko dira. Erregistro horretan, gainera, foru-erregistroek egiten dituzten inskripzioak idatzi eta erantsiko dira, informazioa emateko, eta Foru Aldundiek gizarte-zerbitzuen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Sailera igorri beharko dituzte.
    • GIZARTE ZERBITZUEN FORU ERREGISTROAK Foru Aldundiek sortuko dituzte dagozkien lurralde historikoetan, eta haien titulartasuneko erakunde, zerbitzu eta zentro guztiak ez ezik eskumeneko lurralde-eremuan jarduten duten titulartasun publikoko edo pribatuko beste batzuk ere inskribatuko dira erregistro horietan. Tresna informatikoak aplikatuz, bermatuko da datuak berehala iraultzea Erregistro Orokorrera, aipatutako erregistroak aldi berean eguneratzeko.
  3. NONDIK NORAKOA ETA EGINKIZUNAK

    Erregistroak izaera publikoko tresnak dira gizarte-zerbitzuak (erakundeak, zerbitzuak eta zentroak) iragartzeko eta horien berri izateko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan jarduten dute.

    Gizarte-zerbitzuetako erregistroetan inskribatutako erakundeek urtero eguneratu behar dituzte beren datuak eta beren titulartasuneko zerbitzuei eta zentroei buruzkoak, eta, hala badagokio, bereziki aipatu behar dituzte Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan bildutako zerbitzuak emateko EAEko herri-administrazioekin ezarritako itunak, kontratuak eta hitzarmenak, betiere erregistroa etengabe eguneratuta egongo dela eta, horren ondorioz, Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Informazio Sisteman biltzen diren datuak eguneratuta egongo direla bermatzeko.

Eskabide orria (PDF, 75 KB)

Azken aldaketako data: 2015/10/08