Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra

Deskribapena

Boluntariotzako Erakundeen Errolda orokorrean erakunde hauek inskribatu ahal izango dira: batetik, boluntariotzako erakunde deitzen direnak (gehien bat boluntarioz osatuta egonik, beren egitasmo eta proiektu gehienak boluntario horien bitartez betetzen dituztenak, 17/1998 legearen 8.2 artikuluaren arabera), eta, bestetik, izaera hori eduki ez arren, beren jardueren barruan boluntarioek parte hartzen duten programak dituztenak.
Erroldan inskribatzeko erakundeek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Legez eratuta egotea eta berezko nortasun juridikoa izatea.
  • Irabazi-asmorik ez izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko elkarte edo fundazio elkarteen erregistroetan inskribatuta egotea.
  • Interes orokorreko ekintzen barruan programak edo egitasmoak egitea (gizartearen edo pertsonaren onerako lan egiteko konpromisoa dutenak, esparrua edozein dela ere: gizartea, komunitatea, hiria, kultura, garapena, ingurugiroaren babesa edo antzekoa).

Boluntariotzako erroldaren inskribapena

Eskabidearekin batera aurkeztuko den dokumentazioa

  • Erroldan izena emateko eskaera, erakundeko presidenteak edo legezko ordezkaritza eduki dezakeen beste pertsonak sinatuta.
  • Eskaera sinatu duen pertsona elkarteko presidentea edo legezko ordezkaritza eduki dezakeen pertsona dela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Dagokion erroldan inskribatuta egotea (Errolda horretan inskribatuta egotearen ziurtagiria).
  • Boluntariotzaren barne-araudiaren kopia, gutxienez hauek jasoko dituena:
    • Onartzeko irizpideak
    • Baztertzeko irizpideak
    • Boluntarioen eskubideak
    • Boluntarioen eginkizunak (Ikusi II. Eranskin).
  • Bi arrisku mota estaltzen dituen aseguru-poliza (k):
    • Eragindako kalteak eta galerak
    • Erantzukizun zibila (> = 300.506,05 €)
    • Boluntarioek izan dezaketen estaldura, istripu, heriotza, gaixotasun edo ezgaitasun egoerengatik.

Garrantzitsua: Polizak ez ezik, hauek ere bidali behar dira:

- Urteko aseguru biak ordaindu izanaren ziurtagiria.
- Aseguratuen zerrenda.

  • Elkartearen estatutuen kopia.
  • Bere proiektuetan adingabeekin ohiko lana egiten duten profesional eta/edo boluntario guztiek sexu-deliturik egin ez dutela egiaztatzen duen adierazpena.

Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoa betez (26/2015 Legeak eta boluntariotzari buruzko 45/2015 Legeak aldatu dutena), adingabeekin ohiko harremanetan lan egiten duten profesional eta/edo boluntario guztiek ezinbestean aurkeztu behar dute, lan egiten edo laguntzen duten entitateetan bertan, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiria, sexu-deliturik egin ez dutela egiaztatzen duena. Beraz, erroldan izena eman nahi duten entitate guztiek, aurreko dokumentu horietaz gain, presidenteak edo legezko ordezkariak sinatutako adierazpen bat aurkeztu beharko du, erakundeak dagozkion ziurtagiriak dituela adierazten duena.

Datuak eguneratzea Boluntariotzako erroldan

Datuak eguneratzeko eskaerarekin batera aurkeztuko den dokumentazioa:

Inskripzio-eskabidean jakinarazitako daturen bat aldatu bada, datu horien dokumentazio eguneratua aurkeztu beharko da.

Inskripzioa ezeztatzea Boluntariotzaren erroldan

Inskripzioa ezeztatzeko eskabidearekin batera aurkeztuko den dokumentazioa:

Inskripzioa ezerezteko erabakiaren ziurtagiria edo egiaztagiria.

Nori dago zuzenduta

Erakunde horiek EAEaren eskumeneko elkarte edo fundazio elkarteen erregistroetan egon behar dute inskribatuta, edo, beren eraketa, egoitza edo helbide sozialagatik hala badagokie, antzeko erregistroetan.

Boluntariotzako erakunde deitzen direnei (gehien bat boluntarioz osatuta egonik, beren egitasmo eta proiektu gehienak boluntario horien bitartez betetzen dituztenak, 17/1998 Legearen 8.2 artikuluaren arabera), eta, bestetik, izaera hori eduki ez arren, beren jardueren barruan boluntarioek parte hartzen duten programak dituztenei.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Telefonoak:

  • 945 016 408

Emaila: voluntariado@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Boluntariotzako erroldaren inskribapena : 0606702
  • Datuak eguneratzea Boluntariotzako erroldan: 0606703
  • Inskripzioa ezeztatzea Boluntariotzaren erroldan: 0606701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk