Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren zentro eta zerbitzuetako profesionalen gaikuntza

Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemako zentro eta zerbitzuen egiaztapen- eta kalitate-irizpide komunei buruzko akordio berria

 Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzaren 2022ko uztailaren 28ko Ebazpenak (2022ko abuztuaren 11ko BOE, 192. zk.), zeinaren bidez argitaratzen baita Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren akordioa, Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemako zentro eta zerbitzuen egiaztapen- eta kalitate-irizpide komunei buruzkoa, lanbide-kualifikazioa, gaikuntza eta konpetentziak arautzen ditu II. tituluaren zortzigarren atalean.

EZOHIKO GAIKUNTZA

2022ko abuztuaren 11n hiru urteko esperientzia duten eta azken 12 urteetan gutxienez 2.000 orduz dagokien kategoria profesionalean lan egiten duten profesionalek (zaintzaileak, gerokultoreak, etxez etxeko laguntzaileak eta laguntzaile pertsonalak) eskatu ahal izango dute.

Aurreko paragrafoan eskatutako gutxieneko esperientzia eskuratu ez dutenek, baina azken 12 urteetan  eskumen profesionalekin lotutako prestakuntzan 300 ordu izan eta lan aritu direnek ere eskatu ahalko dute.

Eskatzaileek beren azken zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan eman behar izan dituzte.

Baldintza horiek 2010eko abuztuaren 11tik 2022ko abuztuaren 11ra bitarteko 12 urteetan bete behar dira.

BEHIN-BEHINEKO GAIKUNTZA

Esperientzia profesionalen bat daukaten profesionalek (zaintzaileak, gerokultoreak, etxez etxeko laguntzaileak eta laguntzaile pertsonalak) eskatu dezakete, baldin eta esperientzia hori ez bada ezohiko gaikuntza eskatzeko behar bestekoa. Eta konpromisoa hartzen badute, erantzukizunpeko adierazpen bidez, ekintza hauetakoren bat egiteko:

  •  2022ko abenduaren 31 baino lehen hasita lan-esperientzia ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuetan parte hartzea, estatu-mailan nahiz erkidego-mailan.
  • 2022ko abenduaren 31 baino lehen (data hori atzeraezina da) hasi diren prestakuntza profesionaleko tituluei edo profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza egitea.

 Aipatu esperientzia ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuetan parte hartu ezean, edo ezarritako epean prestakuntza egin ezean, behin-behineko gaikuntzak ondoreak izateari utziko dio (soilik esperientzia ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuetan parte hartuz edo beharrezko prestakuntza eginez izango da behin-behineko gaikuntza baliozkoa, horiek amaitu arte).

 

 

  • Eskabideari buruzko edozein zalantza izanez gero, 945 01 93 95 telefonora dei dezakezu 9:00etatik 15:00etara, edo, bestela, ss-gz@euskadi.eus helbide elektronikora idatz dezakezu, gaian "Gaikuntzak" adieraziz.