Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Autonomiarako eta menpekotasunaren arretarako sistemaren zentro eta zerbitzuetako profesionalen gaikuntza

Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Estatuko Idazkaritzaren 2017ko abenduaren 11ko Ebazpena (317. zenbakiko BOE, 2017ko abenduaren 30ekoa –larunbata-) , zeinaren bitartez autonomiarako eta menpekotasunaren arretarako sistemaren eta gizarte-zerbitzuen lurralde-kontseiluaren 2008ko azaroaren 27ko akordioa zati batean aldatzen baita. Hain zuzen ere, akordio hori autonomiarako eta menpekotasunaren arretarako sistemako zentroen eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko egiaztapen-irizpide komunei buruzkoa da, eta 2015eko urriaren 7ko akordioaren bitartez aldatu zen. Bertan ezartzen da ez dela aurreikusten 2017ko abenduaren 31 baino lehen menpekotasun arloan lan egiten duten profesionaletako %100en kualifikazioa lortu ahal izango denik, eta, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko, zenbait neurri hartu direla, besteak beste, egiaztatutako esperientzia duten pertsonen ezohiko gaikuntza, bai eta, lan egin izan duten arren, esperientziaren baldintza betetzen ez duten pertsonen behin-behineko gaikuntza ere, baldin eta autonomiaren edo Estatuaren esparrutik antolatzen diren ebaluazio eta egiaztapen prozesuetan parte hartzeko konpromisoa hartzen badute, edo dagozkien profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide heziketako tituluei lotutako prestakuntza egiteko konpromisoa hartzen badute, eskatutako egiaztapenik ez duten profesionalen kualifikazio-beharrizanei erantzun ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak autonomiarako eta menpekotasunaren arretarako sistemaren zentro eta zerbitzuetako profesionalen ezohiko gaikuntza eta behin-behineko gaikuntza prozesuak antolatzen ditu.

-Dagokion kategorian ezohiko gaikuntza aukeratzeko baldintzak:

  • Zaintzaileek/gerokultoreek, etxez etxeko laguntzaileek eta laguntzaile pertsonalek.
  • 2017ko abenduaren 31n gutxienez 3 urteko esperientzia egiaztatzen duten eta azken 12 urteotan dagokion kategoria profesionalean gutxienez 2000 orduz lan egin dutenek.
  • Edo, eskatutako esperientziaren gutxienekora heldu ez arren, epe berean, gutxienez, egiaztatu nahi diren gaitasun profesionalekin erlazionatutako 300 orduko prestakuntza dutenek eta lan egin dutenek.

-Dagokion kategorian behin-behineko gaikuntza aukeratzeko baldintzak.

  • Zaintzaileek/gerokultoreek, etxez etxeko laguntzaileek eta laguntzaile pertsonalek.
  • 2017ko abenduaren 31 baino lehen lan egin izana.
  • Ezohiko gaikuntzarako baldintzak ez betetzea.
  • Erantzukizun-adierazpen bidez, lan-esperientziari dagokionez Estatu edo Autonomia mailan egiten diren ebaluazio eta egiaztapen prozesuetan parte hartzeko konpromisoa hartzea edo profesionaltasun-ziurtagiriei edo lanbide heziketako tituluei lotutako prestakuntzan aritzeko konpromisoa hartzea, Akordio hau argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita eta 2022ko abenduaren 31ra arte.
  • Behin-behineko gaikuntza eskatu ahal izango diote azkenekoz lan egin duten enpresa kokatuta dagoen Autonomia Erkidegoari.

 

Araudia

 

 

     

Azken aldaketako data: