Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Funtzioak

Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzari:

  1. Gizarte-zerbitzuen arloko analisiak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen erregelamendu bidezko garapenerako araudi-proposamenak eta, oro har, gizarte-zerbitzuei buruzko araudia lantzea.
  2. Gizarte zerbitzuen arloan, prestazioak eta zerbitzuak kudeatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezarritako baldintzen arabera. Horrez gain, gizarte-larrialdietarako laguntzen funtsak kudeatzea eta gizarte-zerbitzuaren arloko beste erakundeekin eta eragileekin solaskidetzan eta koordinazioan jardutea, gizarte-politikari dagokionez.
  3. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa proposatzea.
  4. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra kudeatzea eta mantentzea.
  5. Gizarte-zerbitzuen planifikazioa eta ebaluazio orokorra egitea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, abenduaren 5eko  12/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera.
  6. Elkarlanean jardutea zeharkako politiken garapenean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen eremuko jarduerak garatzen laguntzea.
  7. Gizarte-zerbitzuetako profesionalen prestakuntza eta gaikuntza bultzatzea eta sustatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera.
  8. Gizarte-zerbitzuen arloko irabazi asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko erakunde deklaratzeko prozedurak bideratzea, eta horiei buruzko ebazpen-proposamenak egitea.
  9. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari eta Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari laguntza eta babesa ematea.
  10. Fundazioak gobernatzea, ordezkatzea eta administratzea, baldin eta Eusko Jaularitza, gizarte-politiken arloan eskumena duen Sailaren bitartez, fundazio horien patronatuko kide bada.
  11. Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia zuzentzea eta bultzatzea.
  12. Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono Bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko dirulaguntzak eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dien profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa integratua.
Azken aldaketako data: 2015/02/11