Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeentzako Zerbitzu Espezializatua

 

Eskuratu kartela (PDF, 1 MB)

SATEVI. 900 840 111
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko diru-laguntza
Errekurtso eta zerbitzuen kudeaketa integratua
Argitalpenak

SATEVI. 900 840 111

Genero indarkeriaren biktimei laguntzeko telefono bidezko zerbitzu espezializtura (S.A.TE.VI.) 24 ordutan

Emakumeek zerbitzu honetara jo dezakete baldin eta:

  • Informazioa behar badute zerbitzuei eta baliabideei buruz (bereziki, lanorduetatik kanpo eta/edo jaiegunetan), bai maila sozialean, bai osasun-arloan, judizialean, polizialean, etab.
  • Blokeatuta edo beldurtuta badaude.
  • Zalantzak badituzte, lotsatuta edo ikaratuta badaude, edo seguru sentitzen ez badira.
  • Norbaitek haiei entzutea nahi badute, isiltasuna haustea behar dutelako.
  • Beste erabaki batzuk hartu nahi badituzte.
  •  Haien egungo egoera dela eta, haien premietara ondoen egokitzen den aurrez aurreko baliabidera bideratu zaitzaten nahi dutelako.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eskuragarri jartzen die telefono-zerbitzu espezializatu hau, bai emakume biktimei bai emakume horien ingurukoak eta informazioa edo aholkua eskatzen duten profesionalei.

Zerbitzu honen ezaugarriak hauek dira:

  • Berehalakoa da, anonimoa, konfidentziala eta doakoa, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.
  • Eguneko 24 orduetan erabil daiteke, urteko 365 egunetan.
  • Espezializatutako profesionalek atendituko zaituzte.
  • 51 hizkuntzatan erantzuten du; entzumen- eta/edo mintzamen-urritasunen bat dutenei, Telesor tresnaren bidez erantzuten die.
  • Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeez gain, emakume hauek ere artatzen ditu: familia barruko genero-indarkeriaren biktimak, sexu-jazarpenaren eta/edo sexuan oinarritutako jazarpenaren biktimak, sexu-erasoen biktimak, behartutako prostituzioaren biktimak eta sexu-esplotaziorako gizaki-salerosketaren biktimak.
  • Emakume biktimak ez ezik, emakume horien ingurukoak eta informazioa edo aholkua eskatzen duten profesionalak ere atenditzen ditu.
  • Edozein emakume atenditzen du, edozein dela eta emakumearen administrazio-egoera.

Igo

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko diru-laguntza:

Diru-laguntza hau genero-indarkeriaren (bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeria) biktima diren emakumeei zuzendua dago, EAEko erroldan gutxienez 6 hileko aintzinatasuna badute, betiere errenta-maila jakin batean kokatzen baldin badira, eta zailtasun bereziak baldin badituzte lana aurkitzeko.

Diru-laguntza horren onuradun izan daitezke emakumeak, adin nagusikoak zein adingabe emantzipatuak, diru-laguntza eskatzen duten egunean honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. Lehendik ere laguntza honen onuradun ez izatea, ez Euskal Autonomia Erkidegoan ez Esta¬tuko beste ezein erkidegotan.
  2. Erasotzailearekin ez bizitzea, eta harekin bikote-harremanik ez izatea.
  3. Laguntza erabiltzea diru-sarrerarik ez izatearen egoera behin-behinean arintzeko, erasotzai¬learengandik independizatu eta bere egoera egonkortzeko balioko dioten bizirauteko gutxieneko baliabideak lortuz.
  4. Genero-indarkeriaren egoeraren egiaztagiria indarrean aurkeztea, babesteko neurriak indarrean sartzen direnetik laguntza-eskabidea aurkezten den egunera bitar¬tean ez da urtebete baino gehiagoko tartea izango.
  5. Enplegurik ez izatea.
  6. Eskabidea egin baino 6 hilabete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta ego¬tea.
  7. Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea (hilabeteko zenbaketan), bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan izan gabe, betiere aginduaren 5. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
  8.  Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-lagun¬tza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.
  9. Egunean egotea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzetik.

Laguntza honetan interesa dutenak jar daitezke harremanetan euren udaleko gizarte langilearekin edo euren lurralde historikoko Biktimari Laguntzeko Zerbitzuarekin (BLZ). Zerbitzu horiek Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Barakaldoko justizia-jauregietan daude kokatuta. Zuzenean egin dezakete eskaerak Zuzenean zerbitzuan eskatuta, edo gure web orritik deskargatuta. Eskaera egin daiteke aurrez aurre (paperean) edo telematikoki.

Igo

Errekurtso eta zerbitzuen kudeaketa integratua

  1. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  2. Segurtasun Sailia
  3. Herri Administrazio eta Justizia Saila
  4. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  5. Osasun Saila
  6. Emakunde


 1. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

  • Gizarte-politiken arloan
  • Enplegu-arloan (Lanbide)
  • Etxebizitza-arloan

Gizarte-politiken arloan

  • Ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa, genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzat:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat da, betiere baldintza hauek betetzen badituzte: erasotzailearekin zuten harremana amaituta izatea, genero-indarkeriaren biktima izatearen egiaztagiria indarrean izatea (gutxienez urtebete lehenagotik), EAEko erroldaren batean gutxienez 6 hil lehenago egotea, diru-sarrera jakin batzuk ez gainditzea eta enplegagarriak ez izatea (ez dute lanik egiten, eta genero-indarkeriagatik ez dute jasotzen edo ez dute jaso Laneratzeko Errenta Aktiboa, GEA).

  • Telefonoz arreta emateko 24 orduko zerbitzua genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat:

Zerbitzu honetan dauden profesionalek aholkularitza eta informazioa ematen dute, eta kasuak bideratzen dituzte; genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, biktima horien gertukoek eta biktima horiek artatzen dituzten profesionalek jo dezakete zerbitzura.

Doako zerbitzua da, anonimoa eta konfidentziala, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.

Zerbitzuak 51 hizkuntzatan erantzuten du, baita entzumen-urritasuna eta/edo mintzamen-urritasuna dutenei ere.

  • Genero-indarkeriaren arloko baliabideen kudeaketa integratua, Jaurlaritzari dagokionez:

Zerbitzu honetan, genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei arreta ematen dieten profesionalei aholkularitza eta informazioa ematen zaie, eta Jaurlaritzako beste sail batzuekin batera jarduten da (koordinatuta), biktima horientzat dauden ekintza positiboko neurriei buruz.

Enplegu-arloan (Lanbide):

  • Lanbideko bulego bakoitzean profesional bat genero-indarkeriaren tutore izango da.
  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko laguntza ekonomikoei buruzko informazio eta aholkularitza indibidual eta pertsonalizatua, lan-orientazioa eta ibilbide pertsonalizatuak.
  • Hala badagokio, beste zerbitzu batzuetara (oinarrizko gizarte-zerbitzuak edo bestelakoak) bideratzea.
  • Udalerrietako gizarte-langileekiko koordinazio teknikoa ekintzak bikoiztea saihesteko, esku-hartzearen eraginkortasunaren mesedetan.
  • Genero-indarkeriaren biktimen lan-aktibaziorako ibilbide pertsonalizatuak; autoestimua eta motibazioa, bereziki, landuko dira eta genero-indarkeriaren biktima den emakumeari lehentasuna emango zaio sartzeko aukera duen enplegu-programetan eta prestakuntza-programetan sartzeko.
  • Biktimen datuen tratamendu konfidentziala, hala eskatuz gero.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitza-gastuetarako Prestazio Osagarria (EPO) prestazio ekonomikoetan:
    • Erroldan eta egiazko bizilekuan urtebeteko antzinatasuna; gainerako biztanleek 3 urtekoa bete behar dute.
    • 18 urte; gainerakoei 23 urte izatea eskatzen zaie.
    • Bizikidetza Unitate bereizitzat hartzea, diru-sarrerei dagokienez eta urtebetez (2 urtera berritzeko aukera), baldin eta biktimak (eta/edo haren kargura daudenek) ohiko bizilekutik kanpo atera behar izan badu tratu txarren ondorioz eta senitartekoen etxean bizi bada.
    • DBEa jasotzeko garaian, ez dira diru-sarreratzat hartuko genero-indarkeriaren biktima izateagatik jaso ahal izan dituen bestelako prestazioak (genero-indarkeriagatiko Gizarteratzeko Errenta Aktiboa eta ordainketa bakarreko laguntza).
    • Premiazko izapidetzea (hilabete 1), baldin eta emakumeak bizikidetza-unitate berri baten titulartzat alta hartu behar badu, erasotzailearengandik bereizita, DBEaren eskaera egiteko.
    • Salbuespen kasuetan, bikotekide ohiari mantenu-pentsioa ez erreklamatzea onartuko da, baldin eta oinarrizko gizarte-zerbitzuek txosten bat egiten badute eta ez erreklamatzea komeni dela esaten badute, biktimari kalte eragin diezaiokeelako.
    • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute Bizikidetza Unitatea osatu beharrik izango, eskaera aurkezten duten eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
    • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak aldi baterako harrera-baliabideetan hartuta baldin badaude, eta gainerako eskakizunak ere betetzen baldin badituzte, DBEa jasotzeko eskubidea izango dute nahiz eta euren oinarrizko mantenua harrera-baliabideetan betetzen duten.
    • Genero-indarkeriaren biktima den emakumeak ezin badu DBEaren eskaera egin, titular moduan, eskakizunak ez dituelako betetzen baina erasotzailearekin bizi zenean jasotzen bazuen (erasotzailea titular zelako), horrelako kasu larrietan, eta betiere aurrekoa etenda egonez gero, hartzaile-aldaketa eskatu ahal izango du baina titularra aldatu gabe, oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenean aldaketa hori egitea komeni dela adierazten bada.
    • Hain zuzen ere eraso-arriskuagatik euren jabetzako etxebizitzatik alde egin behar izan duten emakumeak, genero-indarkeriaren biktima direnak, onartuko dira, beste etxebizitza batean alokairuan bizitzen hasten badira eta betiere euren jabetzako etxebizitzatik ere errendimendua lortzen badute; alokairuko etxebizitzan ordaintzen duten zenbatekoaren eta euren etxebizitza alokatzeagatik lortzen duten zenbatekoaren arteko aldea diru-sarreratzat hartuko da, alderik baldin badago.
    • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek Lanbideko bulego-aldaketa eskatu ahal izango dute, baldin eta haiek eta erasotzaileek bulego bera esleituta badute eta biek DBEa jasotzen badute.

Etxebizitza-arloan:

  • Etxebizitza zuzenean esleitzea, alokairu-erregimenean:

Genero-indarkeriaren biktima den emakumeari alokairu-erregimeneko etxebizitza bat esleitzen zaio, eta alokairuaren kuota emakumearen diru-sarreren araberakoa izango da. Kuota urtero aztertu ahal izango da. Neurri hori kasu larrietan eta salbuespen-kasuetan aplikatuko da, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira: Eskatzailea udalaren edo foru-aldundiaren harrera-etxebizitzetako edo -zentroetako erabiltzaile izatea, gehieneko egonaldia bete izatea eta horietan egotea ezinezkoa dela egiaztatzea; etxebizitza bilatzen aritzea baina ez aurkitzea aldi jakin batean, eta lagun edo senitartekoekin bizitzera joateko aukerarik ez izatea. Horretaz gain, eskaera hori alkateak edo dagokion zinegotziak sinatu beharko du eta gizarte-zerbitzu eskudunaren txostenarekin justifikatuta egon beharko du.

  • Etxebiden erregistratzea alokairu-erregimenean:
    • 10 puntu gehiago baremazio orokorrean.
    • Gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzeaz salbuestea.
    • Etxebizitza ez izateko eskakizuna betetzeaz salbuesteko aukera.
    • Eskatzen duen udalerrian erroldatuta egotearen betebeharraz salbuestea.
  • Alokairu-erregimeneko etxebizitzaz aldatzeko aukera, arriskuan egonez gero.
  • Biktimen datuen tratamendu konfidentziala, hala eskatuz gero.

Igo

2. Segurtasun Saila

  • Ertzaintza.

Igo

3. Heri Administrazio eta Justizia Saila

Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak (BLZ):

  • Arreta psikosozialeko programa:prozesu judizialaren aurreko-bitarteko-ondorengo informazioa, gai penalari eta zibilari buruzko aholkularitza, doako justiziaren eskaera, diru-laguntzak eta bainerako baliabidetarako izapideak, etab.
  • Espetxeko komunikazioak.
  • Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eskarien kudeaketa egoitza judizialetan (erasotzaileak eta biktimak elkar ez ikusteko, bideokonferentzia bidezko deklarazioa, etab.)

Euskadiko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Koordinazio Zentroa.

Igo

4. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

  • Unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko bekak.
  • Ikasketa-espedienteak lekualdatzea

Igo

5. Osasun Saila

  • Arriskuko kasuetan, konfidentzialtasuna eskatzea.
  • Osasun-protokoloak, Osakidetzaren sarean genero-indarkeriaren biktimei laguntzearen inguruan.

Igo

6. Emakunde:

  • Sustapena, aholkularitza, plangintza eta ebaluazioa.
  • Koordinazioa

Igo

Kontaktua
Aholkularitza Teknikoa
945 019 327 / 945 019 316
violenciacontramujeres@euskadi.eus

Argitalpenak

Igo