Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Jardunaldiak

GOBERNANTZA +65 ekimena

JARDUNALDIA: EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALARI BURUZKO LEGEAREN AURKEZPENA

ELKARGUNE. Zahartze Aktiborako euskal estrategia. 2015-2020

ELKARGUNE. Adineko Pertsonen papera Euskadiko Ekonomian: Ekarpen ez monetarioa

ELKARGUNE. Diru sarrerak bermatzeko Politikak Euskadin. 25. urteurrena

ELKARGUNE. Adineko Pertsonen bizitzaren amaierako zaintza integrala

EUSKADIKO BIZITEGI-BAZTERKETA

ELKARGUNE. Zahartze Aktiborako euskal estrategia. 2015-2020

Programa (PDF, 353 KB).

Zahartze Aktiborako euskal estrategia. 2015-2020 (Argitalpena) (gaztelaniaz) (PDF, 1 MB).

ELKARGUNE. Adineko Pertsonen papera Euskadiko Ekonomian: Ekarpen ez monetarioa

Sarrera

Euskal Herriko adineko pertsonek duten papera, zehazki arlo ekonomikoan, da María Ángeles Duranek (Ikerketarako Kontseilu Gorena) Eusko Jaurlaritzarentzat egin duen ikerketaren gai nagusia. Ekitaldi honetan aurkeztuko dugu lan hau hain zuzen ere.

Ezer ekoiztu gabe kontsumitu eta arazo ekonomikoak beste zergapekoei pasatzen dizkien kolektiboa al da adinekoa? Edo, zaintzen ekoizle, higiezinen jabe, erkidegoko BPGaren igoera laguntzen dute, kontsumoaren bermatzaile... dira?

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila zahartzaro prozesuekin eta aidneko pertsonei ematen zaien arretarekin arduratuta, jardunaldi hau antolatu du Matia Fundazioarekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzak ekimen hau hausnarketarako eta eztabaidetarako sortu duen ELKARGUNE foroaren baitan kokatzen du.

Programa (PDF, 141 KB)

Eskutitza (PDF, 109 KB)

Adinekoak Euskadiko Ekonomian (liburua (PDF, 2 MB))

ELKARGUNE. Diru sarrerak bermatzeko Politikak Euskadin. 25. urteurrena

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan, euskal industriaren krisialdia langabeziaren eta pobreziarekin batera azaldu zen. Euskadi, 1973an ia langabeziarik gabe, 1984an %21.6ko langabezi tasa izatera pasatu zen. EAE da gainera, 1973 eta 1981 urteetan per capita errenta beheratu zitzaion erkidego autonomiko bakarra. 1981 eta 1985 urteetan egonkortu egin zen eta horrek atentzioa deitzen du; izan ere Espainian urte horietan %0.7ko igoera izan zuen. Egoeraren hondatze handiena jasan zuena Bizkaia da: familiek erabiltzeko moduan zuten errentan bigarren postua zuen lurraldea izatetik 1971n, 1985ean 21. posturaino erori zen.

2014. urtean ezin liteke islatu Euskadi iraganeko irudi horretan. Nahiz eta pairatzen ari garen krisialdi hau oso luzea eta gogorra izan, langabezi,
txirotasun eta desberdintasun indizeak ez dira 80ko hamarkadakoak baino baxuagoak; aldiz, Estatuko beste erkidegoko indizeekin alderatuz, modu
deigarrian aldentzen dira indize hauek. Aldaketa hau azaldu dezaketen faktoreetako bat Eusko Jaurlaritzak Txirotasunaren aurkako osoko plangintza
martxan jartzeko erabakia da. Plangintza horren ondorioz, 1989an euskal erkidegoko errentak bermatzeko lehen programa onartzea ekarri baitzuen.

Jardunaldi honek programa haren sorrerara itzuli nahi du, bere garapenaren logika ulertzeko eta gaur egungo berme-prestazioek (RGI/PVC/AES) dituzten
erronkak aztertu ahal izateko.

Elkargune Jardunaldia (2014.04.07). Triptikoa (PDF, 189 KB)
Txotengileen CVa (PDF, 283 KB)

Aurkezpenak

  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errenten historia eta bilakaera

Luis Sanzo. Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Estatistika arloko arduraduna (PDF, 804 KB) (gaztelaniaz)
José Manuel Muñoz. Pobreziaren aurkako Planaren Arduraduna 1986-2011 (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)

  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ikusmolde konparatuan

Miguel Laparra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)

  • Mahai-ingurua: Diru sarrerak bermatzeko politiken mugak eta ahalmenak

Adolfo  Alustiza, Lanbideko Zuzendari Orokorra (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)

  • Mahai-ingurua: Etorkizunerako perspektiba: hobekuntzarako bidea hartu edo modeloa agortu da?

Luis Sanzo. Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Estatistika arloko arduraduna (PDF, 700 KB) (gaztelaniaz)
Arantza Orbegozo, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako teknikaria (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)
Joseba Zalakain, SiiS-Eguia Careaga Fundazioa Dokumentazaio eta Ikerketa zengruko Zuzendaria (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)

ELKARGUNE. Adineko Pertsonen bizitzaren amaierako zaintza integrala

HELBURUAK

Adineko pertsonen bizitzaren amaieran zaintza integrala sustatu.
Hiltze on baten kontzeptua azaldu. Bizitzaren amaierako faseei atxikiturik dauden ingurumen baldintzen hausnarketa egin, eta, honi lotuta,  hiltze on bat garatu ahal izateko inplementatu ahal izateko gomendioak aurkeztu.
“Adineko Pertsonen bizitzaren amaierako zaintza integrala. Gomendio etikoen gida” aurkeztu

HARTZAILEAK

Dementziak dituzten pertsonen eta bere familiakoen zaintzan lanean diharduten edo interesa duten profesional, kudeatzaile, planifikatzaile eta zaintzaileak, bai eremu instituzionalean edo eta komunitarioetan.


EUSKADIKO BIZITEGI-BAZTERKETA