Segurtasun Saila

Guardian hasi eta Nafarroara eta Errioxara zabalduko den baso-sute baten simulakroak erakundeen arteko larrialdietako taldeen koordinazioa probatuko du

Argitalpen-data: 


      FOTO_SIMULACRO.jpg
  • Bihar egingo den ariketak mugaz gaindiko larrialdi-kasuetako erakundeen arteko koordinazioa eta eraginkortasuna hobetu nahi ditu

Euskadiko, Nafarroako, Errioxako eta Espainiako gobernuek mugaz gaindiko baso-sute baten simulazioa jarriko dute abian bihar, asteazkena, apirilak 10. Ariketa Araban, Guardian, hasiko da, baina Errioxara eta Nafarroara hedatuko da, larrialdiei aurre egiteko taldeen koordinazioa eta eraginkortasuna probatzeko. Zehazki, Abalos (Errioxa), Samaniego, Guardia, Leza, Bilar, Kripan, Lantziego, Ekora, Oion (Euskadi) eta Lapoblación, Marañón eta Aguilar Kodes (Nafarroa) artean, hiru autonomia-erkidegoen arteko mugan, egingo da ariketa.

Lehenengo aldiz, larrialdietarako sarea osatzen duten eragile guztien ordezkariak izango dituen aginte bateratu bat instalatuko da, Administrazio bakoitzaren eskumenak errespeta daitezen.  

Deialdia egin duten lau erakundeek “FX LAGUARDIA 2024” izena jarri diote ariketa honi, eta arrisku-egoerei aurre egiteko, esate baterako, baso-suteak itzaltzeko, prestatzeko larrialdietako taldeen etengabeko formakuntzaren parte da. Helburua koordinazioa, elkarri laguntzeko modua eta baliabide pertsonalen eta materialen baterako erabilera aztertzea da.

Euskal erakundeen aldetik, Ertzaintzak, udaltzaingoek, Arabako Foru Aldundiaren suteak itzaltzeko zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zerbitzuak parte hartuko dute.

 

DEIALDIA: Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak, Joseba Zorrillak, 12:30ean artatuko ditu komunikabideak Guardiako “Huerta Vieja” jatetxeko aparkalekuan instalatuko den Aginte Postu Aurreratutik (https://goo.gl/maps/PjHutBvbfMJP3VK67)

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)