Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Minbizia eta gizarte-bazterketaren arteko erlazioa

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Minbizia daukan pertsona izan eta langabezian egotea, lanbide arteko gutxieneko soldata kobratu edo autonomo legez lan egitea. Aipaturiko ezaugarri hauek dituen pertsona arrisku sozio laborala jasateko egoeran dago eta ondorioz gizarte-bazterketa jasateko.

Hauxe da Minbiziaren inpaktu ekonomikoa Espainiako familietan txostenak aipatzen duen ondorio nagusiena. Txostenaren egilea AECCko Minbiziaren Behatokia da eta Espainiako Minbiziaren Aurkako Erakundeak (AECC) aurkeztu zuen patologia honetako mundu mailako egunean.

Txostenaren helburua: Espainian adin aktiboan dauden paziente- onkologiko batzuk eta haien familiek jasaten dituzten arazo ekonomikoak ageriko bihurtzea.

Minbiziak eta minbiziak normalean daraman aldi baterako ezintasunak bizitzako dimentsio desberdinetan ondorio garrantzitsuak ditu bai gaixo dagoen pertsonengan zein bere familiengan. Ongizatearen alderdi hauetan eragiten du: emozionala, gizarte, ekonomiko eta abarrean. Minbiziaren diagnostikoa ematen denean sozio ekonomiko eta lan testuingurua oinarrizko faktorea da paziente eta familiaren ongizaterako. Izan ere, gaixotasuna, pertsona edo pertsona horren familiaren biziraupenerako arrisku sozio-ekonomikoaren sorburua izan daiteke edo sozio-ekonomiko egoera hori larriagotu dezake.

Azken batean, ez da berdina diagnostikoa jasotzea enplegu edo familiaren euskarria egoera onean badago edo langabezian eta lan zein arazo ekonomikoekin. 

Txostenean agertzen diren zifrek adierazten dute:

2017 urtean minbizia diagnostikoa jaso duten % 11k, arrisku sozio ekonomiko egoeran zeuden diagnostikoa jasotako momentuan edo diagnostikoa jasotzeak arrisku sozio ekonomiko egoera agertzea ekarri du.

  • Adin laboralean dauden 24.943 pertsonentzako, minbiziak aurrez edukitako egoera sozio ekonomikoarekin alderatuz, egoera larriagotu du. Arrazoiak: langabezian egotea (prestazioa kobratu edo ez), norberaren kontura lan egitea  eta/edo  diru-sarrera baxuak izatea.

Minbiziaren Behatokiak argitaratutako datuen arabera, Euskadin 2017 urtean:

Minbiziak dakarren aparteko gastuak bere gain hartu ezin duten etxeetako tasa % 18,8koa da.

  • Langabezi egoeran izaki, minbizi kasu berriak jasaten ari direnen kopurua 307 da, horietatik 184 pertsona langabezi egoeran daude prestaziorik kobratu gabe.
  • Lanean autonomo gisa daudenen artean, minbizi kasu berrien kopuruak gorantz egin du, 543ra heldu arte.
  • Lanbide arteko gutxieneko errenta baino baxuagoa edo berdinekoa daukaten pertsonen artean, minbizi kasu berrien kopurua 248 da.
  • Lan arriskua jasateko egoeran dauden pertsonengan minbiziaren intzidentzia, 1.097 izan zen..

Txosten honen aurkezpena abiapuntu hartuta, AECCk gobernuari minbizia jasaten ari diren familientzako ondorengoa eskatu dio: Plan integral bat sortzea,  koordinazio sozio sanitariotik  ahultasun egoeran dauden paziente eta familiei laguntza emateko.

Minbiziaren inpaktua arrisku sozio laboral handia (langabezi egoeran egoteagatik; lanbide arteko gutxieneko soldata baino lan sari baxuagoa jasotzen ari direlako)  jasaten ari diren hiru kolektiboen emaitzak gaia dela eta, informazio gehiago lortzeko, ikusi Espainiako Minbiziaren Aurkako Erakundeak aurkeztutako txosten exekutiboa Minbiziaren inpaktu ekonomikoa Espainiako familiengan.