Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020

Argitalpen-data: 

Bi sistema, xede bakarra: pertsonak

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategiko berriak. Euskadi 2017-2020 hausnarketa prozesu baten ondoriozkoak dira. Parte hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak  eta Osasun Saileko arduradun instituzionalak, hiru Foru Aldundiak, euskal udalerriak EUDELek ordezkatuta eta gizarte eta osasun sektoreetako eragile garrantzitsuak.

Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoek adierazi egiten dute Euskadiko arreta sozio sanitario ereduaren hedapena jarraitzeko behar den  filosofia, helburuak eta ekintzak.

Apustu hau oinarrituta dago, erakunde desberdinek artikulatzen dituzten sare-eskumen konplexuetan lortutako adostasun irmoan. Bere helburua da pertsonen beharrizan sozio sanitarioei erantzuteko jarduerak diseinatu eta hedatzea. Guzti hau profesionalen koordinazio asistentzialaz baliatuta egingo da.

Sistema bi, helburu bat: pertsonak

Lelo honekin Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoek azaleratzen dute zein garrantzitsua den giza eta osasun sistemen meso eta mikro mailetan jarduerak burutzea. Batez ere ikuspegi integral batekin eta pertsonen beharrizan sozio sanitarioetan eta haien bizi kalitatean oinarrituta.

Sei lehentasun estrategiko, 17 soziosanitario proiektu

Pertsonak eta bereziki diana kolektiboak dira 17 proiektu estrategiko hauek lehenesteko funtsezko elementua, 6 lehentasun handietan taldekatuta . Bere apustuak dira:

  • Koordinazio soziosanitarioaren egituraketa. Helburua da finkatze fasean dagoen gobernantza eredua formalizatzea.
  • Baliabideen egituraketa soziosanitarioa. Helburua da baliabide soziosanitarioak identifikatzea eta posible egiten dituenaren finantzaketa.
  • Arretaren egituraketa soziosanitarioa. Helburua da instrumentu eta koordinazio asistentzial prozesuak diseinatu eta hedatzea, beharrizan sozio sanitarioak dituzten pertsonen bizi kalitatean zuzenki eragiteko.
  • Prebentzio soziosanitarioa eta biztanleriaren parte hartzea. Helburua da erronka sozio demografikoak gainditzea. Izan ere, gizarte eta osasun sistemen iraunkortasunaren baldintzatzaile gisa azaleratzen dira.
  • Ebaluazio soziosanitarioa, ezagutza-esparru bat finkatuko duena bai koordinazio sanitarioari buruz, bai erakunde arteko, maila anitzeko eta diziplina anitzeko lanaren konplexutasunari buruz.
  • Berrikuntza soziosanitarioa, dimentsio eraldatzaile gisa eremu sozio sanitarioan ezagutza sortu eta zabaltzeko.

Arreta soziosanitarioko diana kolektiboak

Euskadiko Arreta soziosanitario ereduak pertsona jartzen du osasun eta giza sistemen jarduera bateratuen ardatz nagusi gisa, unibertsaltasun, ekitate, kalitate eta parte hartzen printzipioetan oinarrituta. Ondorioz bere apustu estrategikoa ,  ahultasun egoera berezian dauden pertsonei arreta sozio sanitario egokiena ematera begira dago. 

Lehentasun estrategikoen diana kolektiboak deritzonak dira, besteak beste: nahasmen mental larria duten pertsonak, desgaitasun edo mendekotasuna duten pertsonak, baztertze eta/edo babesgabetasun egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonak, beharrizan bereziak dituzten umeak, gaixotasun arraroak dituzten pertsonak, bizitzaren azken egunetan dauden pertsonak.

Aurkezpen ekitaldi instituzionala

Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak. Euskadi 2017-2020 izaera instituzionala izan zuen ekitaldi batetan aurkeztu ziren otsailaren 9an Donostian. Jaurlaritzako Lehendakaria den Iñigo Urkullu bertan izan izen. Partaideen artean ondorengoak egon ziren: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, EUDEL-eko presidentea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sailburua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Saileko sailburua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gizarte Ekintzetako foru diputatuak, EUDEl eta Arreta Sozio sanitarioko Euskal Kontseiluko kideak.

Parte hartzaileak: hirugarren sektoreko ordezkariak, maila asistentziak desberdinen giza eta osasun profesionalak, udal eremuko eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko eta Enplegu eta Gizarte Politikak Saileko Gizarte zerbitzuetako arduradunak eta sozio sanitario eremuko eragile garrantzitsuak.

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero kontsultatu, Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak. Euskadi 2017-2020 izeneko dokumentua.