Segurtasun Saila

Argitalpen-data: 2017/05/26

Segurtasun Sailak gaur arratsalderako ekaitzengatik abisu horia aktibatu du.

Gaur, maiatzaren 26a, ostirala, 18:00etatik 24:00etara ekaitzak izango direla aurreikusten denez, Segurtasun Sailak prezipitazio gogorrengatik abisu horia aktibatu du.

Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, ekaitz gogorrak izateko probabilitatea txikia bada ere, gerta daitezke, bereziki EAEko mendebaldean, hau da, Bizkaian eta Araban.

Azkenean ekaitzak agertuz gero, baliteke haize-bolada bortitzak ere ibiltzea eta noiz edo noiz txigorra ere botatzea, tamaina handikoa izan litekeena.

Hori dela eta, ekaitzen izaera tokian tokikoa denez, Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Euskalmeteko web-orriaren (www.euskalmet.euskadi.eus) eta bere Twitter kontuaren (@Euskalmet) bidez ekaitzen bilakaeraren jarraipena egiteko gomendatzen du.

Halaber, LAEMZk aire zabalean jarduerak egin behar dituzten pertsonei kontuz ibiltzeko gomendatu nahi die, bereziki, 19:00etatik 21:00etara.