Segurtasun Saila

Argitalpen-data: 2016/12/22

Euskalmetek eguraldi egonkorra iragartzen du Gabon eta Eguberri egunetarako.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi egonkorra iragarri du Gabon eta Eguberri egunetarako. Eguraldi lehorra eta eguzkitsua nagusituko da.

Euskalmeten iritziz, lainoak berriro ere trinkoak izan daitezke barnealdeko zenbait lekutan, batez ere hegoaldean, eta ez da baztertzen barnealdean izozteak ere izatea. Nolanahi ere, tenperatura goxoak izango dira urte-sasoi honetarako; isurialde kantauriarrean 15 ºC inguruko tenperaturak izango dira, eta barnealdean 10 eta 15 ºC artekoak. Hala ere, lainoak iraunkorrak izan daitezkeen lekuetan, tenperatura maximoak 10 ºC-tik beherakoak izango dira.

Larunbaterako, abenduaren 24rako, baliteke fronte batek isurialde kantauriarra ukitzea eta hodeiak ekartzea, batez ere goizez; segur aski, itsasertzean euri pixka bat egingo du. Edonola ere, egunak aurrera egin ahala, eguraldiak hobera egingo du, eta hodeitza saretuko da.

Tenperaturak 15 ºC ingurukoak izango dira itsasertzean, eta 10 eta 15 ºC artekoak barnealdean. Larunbat gauean, zeruak garbitzera egingo du, eta barrualdeko leku batzuetan lainoak sor daitezke; bertan tenperatura minimoak 0 eta 5 ºC artekoak izango dira. Itsasertzean tenperatura minimoak 5 ºC ingurukoak izango dira. 

Eguberri-egunean, igandean, lehen orduak hotzak izango dira, batez ere barnealdean, eta lainoguneek luze iraungo dute, Arabako haranetan batik bat. Eguerdi aldean, zerua garbi geratuko da eta tenperatu goxoak izango ditugu, batez ere isurialde kantauriarrean, 15 ºC inguruko tenperatura maximoekin.

Araban tenperaturak ez dira hainbeste igoko eta urte-sasoi honetarako ohikoagoak izango dira, lainoak baldintzatuta egongo dira. Segur aski, Arabaren zatirik handienean tenperatura maximoak 0 eta 15 ºC artekoak izango dira, baina lainoak luze irauten duen zonetan, batez ere hegoaldean, tenperatura hotzak izango dira, 10 ºC-tik beherako minimoekin.

 

Oharra: Euskalmetek bere web-gunearen bidez (http://www.euskalmet.eus) eta Twitter bidez (@Euskalmet) eguneratzen ditu iragarpenak. Jarraitzea gomendatzen dizuegu.