Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

 
Eginkizunak eta zerbitzuak


 

Eginkizunak 

Ogasun eta Finantzak Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia eginkizun bikoitza du: 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren burutza da
  • Administrazio Orokorraren kudeaketa‑agiritegiek eta, dagokionean, Administrazio Instituzionalaren agiritegi zentralek, transferitutako dokumentazioa jaso eta kudeatzeko ardura duen bitarteko agiritegia eta agiritegi historikoa da. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoari eginiko eskumenen transferentzien ondorioz, Estatuko Administrazioak eta foru‑administrazioek sortutako dokumentazioa ere jaso eta kudeatuko du.

 Fondo dokumentalak

 Eusko Jaurlaritzaren atal funtzional guztien dokumentazioa gordetzen da, zenbait gai transferituri buruz (meategiak, urak, fundazioak, osasuna, hezkuntza), batez ere, XIX. mende amaieratik gaurdaino doazen fondoekin. Duten bolumenagatik eta interesagatik, hona hemen atal aipagarrienak: 

  • Urak
  • Hezkuntza
  • Industria
  • Meatzaritza
  • Osasuna
  • Lana
  • Etxebizitza 

Zerbitzuak 

  • Dokumentu-fondoen antolaketa
  • Dokumentazioaren azterketa, dokumentazioa Balioesteko, Hautatzeko eta Eskuratzeko Batzordearentzat
  • Gordailua egiten duten bulegoei, dokumentazioaren kontsulta eta mailegua.
  • Bere fondo historiko edota administratiboak kontsultatzerakoan kasu egin hura eskatzen duen herritar orori, beti ere indarrean dagoen legedia gordetzen badu.
  • Dokumentazioaren erreprodukzioa, egokiago datorkion euskarrianHerritarrari eta Administrazioari berari informazioa ematea
  • Herritarrari eta Administrazioari berari informazioa ematea.
Azken eguneratzea: 2013/10/28