Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Kontsulta bat egin nahi dut

Kontziliak posta elektroniko bat jartzen du herritarren eta enpresen zerbitzura, kontziliazio erantzukideari buruzko kontsulta indibidual eta konfidentzial oro egiteko, hala nola, enpresan kontziliazio-neurri bat nola aplikatu, nola erantzun langile batek egindako eskaera bati, neurri zehatz bat aplikatzearen lan-kostuak edo araudi aplikagarria, besteak beste.

Erantzuna ahalik eta zehatzena izan dadin, honako datu hauek eman behar dira: aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa, langile-kopurua eta kasuaren deskribapen zehatza.

Kontsulta helbide elektroniko honetara helaraz diezagukezu, gaian "Kontziliazioari buruzko kontsulta" adierazita:

Kontzilia@euskadi.eus