Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Seme-alaben Hazkuntzarako Hileko Laguntza Berriak

Telefono bidezko arreta  (Zuzenean):

  • Euskal Autonomia Erkidegotik deitzeko: 012/945 01 80 00
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko lekuren batetik deitzeko: 945 01 80 00
  • Atzerritik deitzeko: 00 34 945 01 80 00

Jendeaurreko ordutegia: 

Jendeari arreta emateko ordutegia etenik gabe garatzen da urte osoan zehar, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30era, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Deiaren kostua:

  • 2012ko azaroaren 21eko Ebazpenaren arabera (2012ko abenduaren 10eko BOE, 296. zk.), 012 zenbakira egindako deiaren kostua D tarifako modalitateari dagokiona da (deitzen duen harpidedunari ez dio kosturik eragingo).
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora dagoen tokiren batetik deitzen bada 945 018000 telefono-zenbakira, kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da deiaren kostua. Kontsultatu zure telefonia-operadorearekin

Posta elektronikoa 

Familia eta Haurren Zuzendaritzak herritarren eskura jartzen du helbide elektroniko hau, seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntza berriekin lotutako kontsultei erantzuteko: umeak@euskadi.eus

 

Laguntza berria jaso dezaket?

Laguntza berria jaso dezakezu zure ardurapean dauden seme alabengatik, bai jaiotzez, adopzioz, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintazaren delegazioz ala tutoretzaz izan. 

Laguntza mota bi egongo dira:

  • 0-3 urte bitarteko seme - alabengandik
  • 3-7 urte bitarteko hirugarren edo ondorengo seme – alabengandik 

Zenbateko dirulaguntza jaso dezaket? 

Laguntza berria hileko diru kopuru bat izango da, egoera familiar bakoitzaren araberakoa izango dena.

  • 200 euro hilean, semeak edo alabak 3 urte bete arte.
  • 100 euro hilean, semeak edo alabak 3 urte betetzen dituenetik 7 urte betetzen dituen arte, hirugarren edo hurrengo semearen edo alabaren kasuan.

Banku kontua hirugarrenen sarrerak onartzen dituena izan behar da.

Ez dadila aurrezki plana izan, ez balio- konturik, ez etxebizitza – konturik.

 

Arazo bat antzeman da MAC ekipoetatik edo iOS sistema duten gailu mugikorretatik Safari nabigatzailea erabiltzean.

Eskaera amaitzean, errore hau agertzen da, nahiz eta cookie-en blokeatzailea desaktibatuta eduki zure nabigatzailean:

 

 

Arazoa konpondu ahal izateko, hainbat aukera daude: 

  1. Beste nabigatzaile mota bat erabiltzea: Chrome, Firefox...
  2. Safari nabigatzailea erabili nahi baduzu, konfigurazioa aldatu behar duzu.
  • MAC ekipoetan:

Joan Ezarpenak > Safari eta Pribatutasuna erlaitzean desmarkatu ere “Guneen arteko jarraipena eragotzi”.

 

 

Hau da, desmarkatuta eduki behar dituzu " Guneen arteko jarraipena eragotzi " eta "Blokeatu cookie guztiak" aukerak (edo eidas.izenpe.com, eidas2.izenpe.com igarotzen den webguneetakoak ahalbidetzen dituena konfiguratuz). 

  • iOS sistema duten gailu mugikorretan:

Ezarpenak > Safari eta probatu cookie-en blokeoa desmarkatzen eta, era berean, "Guneen arteko jarraipena eragotzi ".

2023ko martxoaren 1etik aurrera aurkez dezakezu.

 Eskaera behin eskatuta dagokion epe guztian indarrean jarraituko duela gogorarazten da.

Adibidez: Ane, nire alaba 2023ko azaroaren 2an jaio da eta  azaroaren 20an laguntza eskatu dut. Laguntza onartu didate eta dirulaguntza 2023ko azarotik 2026ko urrira arte onartu didate. 2023ko azaroaren 20ko eskaerarekin nahikoa da, EZ dut berriro eskaera aurkeztu  beharrrik.

 

Eskaera eta beharrezko dokumentuak aurkezteko hiru aukera dauzkazu. 

Bide elektronikoa/ telematikoa 

Eskaera elektronikoki/ telematikoki web helbide honetan www.euskadi.eus/zerbitzuak/0045802 aurkez daiteke. 

Elektronikoki/ telematikoki aurkeztu ahal izateko identifikazio elektronikoa izan behar duzu. Identifikazio elektronikoari buruzko informazioa hurrengo web helbidean daukazu:https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

KZguneko zentroetan bide telematikoz aurkeztea, bertako langileak lagunduta

  • 2024ko urtarrilaren 22tik aurrera, KZgune batera joan ahal izango zara aurrez aurre (betiere, aldez aurretik hitzordua eskatuta). Bertan, eskaera telematikoki egiten lagunduko dizute. 

2024ko urtarrilaren 22tik aurrera, aurrez aurreko laguntza eskatu ahal izango duzu KZguneetan, eskaera telematikoki aurkezteko. Laguntza hori, honako kasu hauetan jaso ahal izango duzu:

  • Eskaera NAN edo AIZ.arekin aurkezten baduzu. (Pasaportearekin identifikatzen bazara, ezin izango zaizu arreta eman. Hurrengo atalean adierazitako lekuetan, eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu.) 
  • 0-3 edo 3-7 eskaera aurkeztu nahi baduzu. (Desgaitasuna edo mendekotasuna dela eta, DS eskaera aurkeztu nahi baduzu, ezin izango zaizu arreta eman. Hurrengo atalean adierazitako lekuetan, eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu.)
  • Laguntza eragin duen alaba edo semea egungo bikotekidearena bada (beste kasuetan, ezin izango zaizu arreta eman. Hurrengo atalean adierazitako lekuetan, eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu.) 

KZguneen sareak 236 zentro ditu EAEko 208 udalerritan.

Arreta jaso ahal izateko, hitzordua eskatu behar duzu telefonoz, 945 062 555 telefono – zenbakira deituta. Esteka honetan kontsulta dezakezu: https://www.kzgunea.eus/eu/zentroak, zure beharretara ondoen egokitzen den KZgunea aurkitzeko.

Aurrez aurre 

Aurrez aurre aurkeztu nahi izan ezkero, segidan zehazten diren lekuetan aurkez dezakezu: 

  • ZUZENEAN bulegoetan – herritarrentzako arreta bulegoakZuzenean bulegoen helbideak hauek dira:
    • Ramiro de Maeztu, 10 behea - 01008 Vitoria-Gasteiz
    • Kale Nagusia, 85 - 48011 Bilbao
    • Andia, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián 

Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoetan arreta jasotzeko, aldez aurretiko hitzordua eskatu behar da.

Hitzordua online eskatzeko: online (Oharra: Gaur egun, nabigatzaile hauekin erabili daiteke: Google Chrome, Safari, Mozilla Firefox, Opera eta Edge)

Telefonoz eskatzeko, telefono zenbaki honetara deitu: 945 01 90 00

Informazio gehiago - ZUZENEAN -( 012 - 945 01 80 00)

  • Zuzentzen zaizkion administrazio edo organismoaren erregistro elektronikoan, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan ere. Azken hauek, hurrengoak dira:
    • Gogoan izan eskabidea beteta eta beharrezko dokumentuak eraman behar dituzula.
    • Adierazi behar duzu hurrengo kodera bidaltzea:
      • Erregistro-erakundea: O 00016303 (lehenengoa O letra larria da)
      • Izapidetze-unitatea: A 16034215 
    • Gogoan izan eskabidea beteta eta beharrezko dokumentuak eraman behar dituzula.
    • Adierazi behar duzu hurrengo kodera bidaltzea:
      • Erregistro-erakundea: O 00016303 (lehenengoa O letra larria da)
      • Izapidetze-unitatea: A 16034215 
    • Gogoan izan eskabidea beteta eta beharrezko dokumentuak eraman behar dituzula.
    • Adierazi behar duzu hurrengo kodera bidaltzea:
      • Erregistro-erakundea: O 00016303 (lehenengoa O letra larria da)
      • Izapidetze-unitatea: A 16034215 
    • Gogoan izan eskabidea beteta eta beharrezko dokumentuak eraman behar dituzula.
    • Adierazi behar duzu hurrengo kodera bidaltzea:
      • Erregistro-erakundea: O 00016303 (lehenengoa O letra larria da)
      • Izapidetze-unitatea: A 16034215 
    • Udalak - Toki-administrazioko erakundeak.
    • Autonomia-erkidegoetako administrazioak.
    • Estatuko Administrazio Orokorra.
    • Sektore publiko instituzionala.
  • Posta bulegoetan: 
    • Adierazi behar duzu hurrengo ORVE kodera bidaltzea: A16034215 - Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila. Erreferentzia 0045802   
    • Eskaera beteta eta beharrezko dokumentuak digitaliza ditzaten eskatu.
    • Posta- bulegoko langileek egiaztagiri ofizial bat emango dizute, egindako erregistroaren ziurtagiri gisa.
      • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako gainerako lekuetan.

      Zer gertatzen 2023an, 30/2015 Dekretuarekin eta Dekretu berriarekin eskaera aurkeztu badut?

      Bi laguntza-eskabideak aurkeztu badituzu, berriaren arabera jasoko duzun zenbatekoari 30/2015 Dekretuaren eskaerarekin kobratutako zenbatekoa kentzen zaio. Ez zaizu kenduko 2022. urtean diruz lagundu daitezkeen egoerengatik dagozkizun zenbatekoak. 

      Hala ere, 30/2015 Dekretuarekin eskaera aurkezten baduzu, eta, ondoren, dekretu berriarekin, edo dekretu berriaren laguntza bakarrik aurkeztea erabaki baduzu, 2023. urtean diru-kopuru bera jasoko duzu. 

      • 1. adibidea: 
        • Nire alaba 2023ko urtarrilaren 25ean jaio zen.
        • 2023ko otsailean, 30/2015 Dekretuaren laguntza eskaera aurkeztu nuen eta 900 € eman zizkidaten.
        • Geroago, 2023ko apirilean, Dekretu berriarekin eskaera aurkeztu dut eta 2023. urteari dagozkion 2.400 € (200€ x12 hilabete (2023ko urtarriletik abendura arte)) aitortzen zaizkit. 

      2023 urtean zer dagokit?

      30/2015 Dekretua: 900 €

      Dekretu berria: 2.400 – 900= 1.500  €

      2023an jasoko dudan zenbateko guztia: 2.400 € 

      • 2. adibidea:
        • Nire semea 2022ko azaroaren 25ean jaio zen.
        • 2023ko urtarrilean 30/2015 Dekretuaren laguntza eskaera aurkeztu nuen, eta 900€ ordaindu zizkidaten.
        • Geroago, 2023ko apirilean, Dekretu berriarekin eskaera bat aurkeztu dut eta 2023 urteari dagozkion 2.400€ eman dizkidate.

      Zenbat jasoko dut 2022. urteari dagokionez? 900 euro.

      Zenbat jasoko dut 2023. urteari dagokionez? 2.400 euro.

      • 3. adibidea:
        • Nire bigarren alaba 2021eko maiatzaren 25ean jaio zen
        • 2022ko urtarrilean, 30/2015 Dekretuaren laguntza eskaera aurkeztu nuen eta 900€ eman zizkidaten.
        • 2023ko urtarrilean, 30/2015 Dekretuaren laguntza eskaera aurkeztu nuen eta 900€ eman zizkidaten.
        • Geroago, 2023ko apirilean, Dekretu berriarekin eskaera aurkeztu nuen eta 2023. urteari dagozkion 2.400 € aitortu dizkidate.  

      Zenbat jasoko dut 2022. urteari dagokionez? 900 euro.

      Zenbat jasoko dut 2023. urteari dagokionez?

      30/2015 Dekretua: 900 €

      Dekretu berria: 2.400 – 900= 1.500 €

      2023an jasoko duzun zenbateko guztia: 2.400 €

      Bi Dekretuen eskaera aurkeztuz gero, lehenengo 30/2015 Dekretuaren eskaera ebatziko da eta, ondoren, Dekretu berriaren arabera aurkeztutakoa ebatziko da.

      Nola egiten da kenketa bi dekretuen bidez laguntza eskatu bada?

      Adibidez:

      2023an 900 € eman dizkidate 30/2015 Dekretuaren bidez.

      Geroago, 2023an, 2.400 euro dagozkit dekretu berriagatik.

      Zer kopuru dagokit guztira 2023an? 2400- 900 = 1.500 euro. 

      Nola jasoko dut?

      Hilabetea             Zenbatekoa

      Urtarrila                 0

      Otsaila                  0

      Martxoa                0

      Apirila                    0

      Maiatza                 100

      Ekaina                  200

      Uztaila                  200

      Abuztua                200

      Iraila                      200

      Urria                      200

      Azaroa                  200

      Abendua               200  

      Laguntza berriak PFEZtik salbuetsita al daude?

      Foru Aldundi bakoitzak urtero zehaztuko du laguntza berriak PFEZetik salbuetsita dauden ala ez.

      Arabako Foru Aldundiaren PFEZ informaziorako esteka: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/errenta

      Bizkaiko Foru Aldundiaren PFEZ informaziorako esteka: https://web.bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia/informazio-gehiago

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren PFEZ informaziorako esteka: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/zergak/errenta/zergaren-deskripzioa-eta-ereduak

      Bateragarriak al dira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzekin?

      Bai, bateragarriak dira.

      Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/informazioa/lana-eta-familia-bateragarri-egiteko-laguntzak/web01-a2famil/eu/

      Bateragarriak al dira ama langileentzako Estatuak duen laguntzarekin? 

      Euskadin bizi bazara, ezin da laguntza hau eskatu, Estatuko Zerga Agentziaren kenkari fiskala delako.

       Informazio gehiago: Agencia Tributaria: Deducción por maternidad - Abono anticipado de la deducción 

      Bateragarriak al dira beste laguntza mota batzuekin?

      Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira edozein administrazio publikok antzeko helburu baterako eman edo ezar ditzakeen beste batzuekin.

      Era berean, diru-sarrera gisa zenbatuko dira eskatzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko eta baliabide nahikorik ez duten pertsonen pobreziako eta gizarte-bazterketako arrisku-egoerak leuntzeko laguntzetan eman beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, dagozkien arauetan aurreikusten den moduan. 

      Beste laguntza mota batzuen adibideak:

       

      Zer baldintza bete behar ditut laguntza eskatu ahal izateko? 

      • Semearen edo alabaren zaintza eta babesa duen familia-unitateko aita edo ama izatea
      • Ebazpen judizialez ezarritako zaintza partekatuaren kasuetan, gurasoek berariazko akordio bat aurkeztu beharko dute zeinetan laguntza bietako nork eskatuko duen zehaztuko duten. Akordio-eredua eskaerarekin batera eskuragarri egongo da.
      • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta bertan erroldatuta egotea. Edo azken hamar urteetan bost urtez jarraian Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta erroldatuta egon izana egiaztatzea.
      • Familia eta Haurren Zuzendaritzak aldian-aldian benetako bizilekuaren baldintza betetzen den egiaztatuko du.
      • Laguntza eragiten duen semearekin edo alabarekin erroldatuta egotea, bai eta, hala badagokio, familiaren osaera zehazteko zenbatzen diren seme-alaba guztiekin ere.  
      • Zaintza eta babesa partekatuaren kasuan, seme-alabak beren zaintza eta babesa esleituta duten pertsonetako edozeinekin erroldatuta egon daitezke.

      Noiz bete behar ditut baldintzak?

      • Laguntzak emateko baldintzak eskaera aurkezten den unean bete beharko dira, horretarako ezarritako epeetan egiaztatu beharko dira, eta laguntza kobratzea dagokion aldi osoan mantendu beharko dira.

      Eskaeran jakinarazi dizkiguzun datuetan gertatzen den edozein aldaketaren berri eman behar diguzu; adibidez, familia- unitateko edozein kideren erroldatze-helbidean izandako aldaketak, seme-alaben zaintzan eta jagoletzan izandako aldaketak, banku- kontua aldatzea edo ezereztea, etab… 

      Zein egoeratan ematen da laguntza?

      Laguntza hau 0 urtetik 3 urtera bitarteko seme-alaba guztiei ematen zaie. 

      Noiz ematen dira dirulaguntzak egoeraren arabera

      Noiz/egoera

      Noiztik

      Noiz arte

      Zenbatekoa

      Jaiotza

      Jaiotza

      3 urte bete arte

      200 euro (€)

      Adopzioa*

      Adopzioaren inskripzioa

      3 urteko aldiaren amaiera

      200 euro (€)

      Tutoretza*

      Tutoretzaren inskripzioa

      3 urteko aldiaren amaiera

      200 euro (€)

      Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa*

      Admnistrazio-ebazpena

      3 urteko aldiaren amaiera

      200 euro (€)

      *Adingabeak soilik 

      • Laguntzak jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza gertatu zen hilabete osoa lagunduko du diruz.
      • Ez da dirulaguntzarik emango semeak edo alabak 3 urte betetzen dituen hilabetean.

       Adibidea: Nire lehenengo alaba 2023ko otsailaren 25ean jaio zen. Zer dagokit?

      ADINA ZENBATEKOA HILEKO NOIZTIK NOIZ ARTE
      0-3 200 € 2023ko otsaila 2026ko urtarrila

      Zer eskaera mota aurkeztu behar dut? 

      • 0-3 eskaera: Zure seme edo alabarengatik 0 eta 3 urte bitarteko epean laguntza jaso ahal izateko eskaera hau aurkeztu behar duzu. 
      • Seme edo alaba bakoitzeko eskaera bat aurkeztu behar da. 
      • Erditze anizkoitzetan edo adopzio nazional anizkoitzetan, eskaera bakarra aurkeztu behar da jaio edo adoptatu diren ume guztiengatik. 

      Zer epe daukat hileko laguntza eskatzeko?  

      Laguntza osoa kobratu ahal izateko eskaera 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu. Egoeraren arabera, epe horren hasiera desberdina da: 

      • Jaiotza: jaio eta hurrengo egunean hasiko da epea.
      • Adopzioa edo tutoretza: adopzioa, bai nazionala bai nazioartekoa, edo tutoretza, dagokion Erregistro Zibilean (kontsularrak barne) inskribatu eta hurrengo egunean hasiko da epea.
      • Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa: epea eskatzaileari administrazio- ebazpenaren hurrengo egunean hasiko da epea. 

      3 hilabeteko epean ez baduzu eskaera aurkezten, ezingo duzu laguntza hasieratik kobratu. Kasu honetan, laguntza eskaera aurkeztutako hilabetetik aurrera kobratuko duzu.

      Epe hau luzatzeko bi salbuespen daude: 

      • Salbuespen gisa, 2023an, 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitartean gertatutako diruz laguntzeko moduko egoeretarako, 2023ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango duzu laguntza-eskaera. 

      Horrela, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aitortuko zaio laguntza-eskubidea, jaiotza, adopzioa, tutoretza edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa gertatu den unetik aurrera edo dagokizun unetik aurrera.

      Eskabidea epe hori amaituta aurkezten baduzu, hau da, 2023ko azaroaren 1etik aurrera, eskaera aurkeztu duzun hilabetetik aurrera kobratuko duzu laguntza. 

      • Laguntza jasotzeko eskubidea sortzen duen semea edo alaba lehenengo hiru hilabeteetan gutxienez 10 egunez ospitalean egoten bada, eskaera aurkezteko epea ospitalean egondako beste egun luzatuko da. Egoera hau ospitale-txostenaren bidez egiaztatu beharko da. 

      Laguntza zure semeak edo alabak 3 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte aurkez dezakezu.

      Eta adopzio, tutoretza eta adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioaren kasuetan, laguntza;

      • adopzioa edo tutoretzaren inskripziotik
      • adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioaren administrazio- ebazpenetik

             3 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte aurkez dezakezu. 

      1. adibidea: zure alaba 2023ko azaroaren 25ean jaio da.

      • 2023ko azaroaren 26tik 2024ko otsailaren 25erarte eskaera aurkezten baduzu, laguntza jaio zen hilabetetik aurrera kobratuko duzu.
      • Eskaera 2024ko otsailaren 26tik zure alabak 3 urte bete aurreko hilabetera arte aurkezten baduzu, laguntza eskaera aurkezten duzun hilabetetik aurrera kobratuko duzu. 

      2. adibidea: zure semea 2021eko otsailaren 18an jaio zen.

      • Martxoaren 1etik 2023ko urriaren 31ra arte aurkezten baduzu eskaera, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera kobratuko duzu laguntza.
      • Eskabidea 2023ko azaroaren 1etik zure alabak 3 urte bete aurreko hilabetera bitartean aurkezten baduzu, eskaera egiten duzun hilabetetik aurrera kobratuko duzu laguntza.  

      Zenbat denboraz kobratuko dut laguntza?  

      • Laguntza jasotzeko baldintzak betez gero, laguntza semea edo alaba jaio den hilabetetik 2 urte eta 11 hilabete betetzen dituen hilabetera arte kobratuko duzu, bi hilabeteak barne.

      Hau da, epe guztian zehar laguntza jasotzeko baldintzak betetzen badituzu, laguntza 36 hilabetetan zehar kobratuko duzu (3 urte x 12 hilabete). 

      • Ez da dirulaguntzarik emango semeak edo alabak 3 urte betetzen dituen hilabetean.
      • Beti hilabete osoa ordaintzen da, inoiz ere ez da ordainketa hainbanaketatuta   egingo.

      * Eta adopzio, tutoretza eta adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioaren kasuetan, laguntza 3 urtez kobratuko duzu, laguntza eskatzeak kausatzen duen egoera gertatzen denetik zenbatzen hasita, betiere baldintzak epe guztian zehar betetzen badituzu. 

      Noiz jasoko dut laguntzaren ordainketa? 

      Dekretu berriaren arabera laguntza 2023an eskatzen baduzu, erantzuna jasotzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, zure eskaera erregistrora sartzeko egoitza elektronikoan sartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta erantzunik jaso ez bada, eskaera ezetsitzat joko da. 

      Zure eskaera onartzen badugu, laguntza ordainketa bakar gisa jasoko duzu, eskaera egin zenuen unetik lehenengo ordainketa egin arte dagozkizun kopuru guztia jasoz. Hortik aurrera, hilero jasoko duzu laguntza.

      Zein egoeratan ematen da laguntza? 

      Laguntza hau 3 urtetik 7 urtera bitarteko hirugarren edo ondorengo seme-alabei ematen zaie.

      Noiz ematen dira dirulaguntzak egoeraren arabera

      Noiz/egoera

      Noiztik

      Noiz arte

      Zenbatekoa

      Jaiotza

      3 urte

      7 urte

      100 euro (€)

      Adopzioa*

      Adopzioaren inskripziotik 3 urte betetzean

      4 urteko aldiaren amaiera

      100 euro (€)

      Tutoretza*

      Tutoretzaren inskripziotik 3 urte betetzean

      4 urteko aldiaren amaiera

      100 euro (€)

      Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa*

      Admnistrazio- ebazpenetik 3 urte betetzean

      4 urteko aldiaren amaiera

      100 euro (€)

      *Adingabeak soilik 

      • Laguntzak jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza gertatu denetik 3 urte betetzen diren hilabetea diruz lagunduko da, beti ere umea adingabea baldin bada.
      • Ez da diruz lagunduko seme alabak 7 urte betetzen duen hilabetea.
      • Era berean, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratu denetik 7 urte betetzen diren hilabetea ez da diruz lagunduko, beti ere umea adingabea baldin bada.

      Adibidea: Nire hirugarren alaba 2023ko otsailaren 25ean jaio zen. Zer dagokit?

      ADINA ZENBATEKOA HILEKO NOIZTIK NOIZ ARTE
      0-3 200€ 2023ko otsaila 2026ko urtarrila
      ADINA ZENBATEKOA HILEKO NOIZTIK NOIZ ARTE
      3-7 100€ 2026ko otsaila 2030eko urtarrila

      Zer eskaera mota aurkeztu behar dut? 

      • 3-7 eskaera: hirugarren seme edo alaba edo hurrengoengatik 3-7 urteko epean laguntza jaso ahal izateko eskaera hau aurkeztu behar duzu.
        • Seme edo alaba bakoitzeko eskaera bat aurkeztu behar da.
        • Eskaera onartzen bada, seme edo alaba bakoitzagatik 100 euro hileko laguntza dagokizu.
      • Hurrengoa gogoratzea garrantzitsua da: Hirugarren seme edo alaba edo hurrengoengatik 0-3 eskaera aurkeztu arren, umeak 3 urte betetzen dituenean edo adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza eratu zenetik 3 urte betetzen direnean, 3-7 eskaera aurkeztu behar duzu 100 euro hileko laguntza jaso ahal izateko.  

      Zer epe daukat hileko laguntza eskatzeko?  

      Laguntza osoa kobratu ahal izateko eskaera 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu. Egoeraren arabera, epe horren hasiera desberdina da: 

      • Jaiotza: zure semeak edo alabak 3 urte bete eta hurrengo egunean hasiko da epea.
      • Adopzioa edo tutoretza: adopzioa, bai nazionala bai nazioartekoa, edo tutoretza, dagokion Erregistro Zibilean (kontsularrak barne) inskribatu zenetik 3 urte bete eta hurrengo egunean hasiko da.
      • Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa: administrazio- ebazpenetik 3 urte bete eta hurrengo egunean hasiko da epea. 

      3 hilabeteko epean ez baduzu eskaera aurkezten, ezingo duzu laguntza hasieratik kobratu. Kasu honetan, laguntza eskaera aurkeztutako hilabetetik aurrera kobratuko duzu.

                      Epea hurrengo kasuan luzatuko da: 

      • Salbuespen gisa, 2023an, 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra bitartean gertatutako diruz laguntzeko moduko egoeretarako, 2023ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango duzu laguntza-eskaera.

      Horrela, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aitortuko zaio laguntza-eskubidea, jaiotza, adopzioa, tutoretza edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa gertatu den unetik aurrera edo dagokizun unetik aurrera.

      Eskabidea epe hori amaituta aurkezten baduzu, hau da, 2023ko azaroaren 1etik aurrera, eskaera aurkeztu duzun hilabetetik aurrera kobratuko duzu laguntza. 

      Laguntza zure semeak edo alabak 7 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte aurkez dezakezu.

      Eta adopzio, tutoretza eta adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioaren kasuetan, laguntza;

      • adopzioa edo tutoretzaren inskripziotik
      • edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioaren administrazio- ebazpenetik

             7 urte bete aurreko hilaren azken egunera arte aurkez dezakezu. 

      Adibidez: Nire hirugarren alaba 2023ko otsailaren 25ean jaio bada, zein laguntza dagokit? 

      *0-3 eskaera 2023ko otsailaren 26tik urriaren 31rarteko epean aurkeztu dut:

      Adina

      Zenbatekoa/hileko

      Noiztik

      Noiz arte

      0-3

      200€

      2023ko otsailetik

      2026ko urtarrila arte

       *3-7 eskaera 2026ko otsailaren 26tik maiatzaren 25erarteko epean aurkeztu du:

      Adina

      Zenbatekoa/hileko

      Noiztik

      Noiz arte

      3-7

      100€

      2026ko otsailetik

      2030ko urtarrila arte

       *0-3 eskaera 2023ko abenduaren 10ean aurkeztu dut:

      Adina

      Zenbatekoa/hileko

      Noiztik

      Noiz arte

      0-3

      200€

      2023ko abendutik

      2026ko urtarrila arte

      * 3-7 eskaera 2026ko azaroaren 5ean aurkeztu dut:

      Adina

      Zenbatekoa/hileko

      Noiztik

      Noiz arte

      3-7

      100€

      2026ko azarotik

      2030ko urtarrila arte

       Zenbat denboraz kobratuko dut laguntza?

      • 3-7 laguntza jasotzeko baldintzak bete ezkero, laguntza semeak edo alabak 3 urte betetzen dituen hilabetetik 6 urte eta 11 hilabete betetzen dituen hilabetera arte kobratuko duzu, bi hilabeteak barne.

      Hau da, epe guztian zehar laguntza jasotzeko baldintzak betetzen badituzu, laguntza 48 hilabetetan zehar kobratuko duzu (4 urte x 12 hilabete).

      • Ez da dirulaguntzarik emango semeak edo alabak 7 urte betetzen dituen hilabetean.
      • Beti hilabete osoa ordaintzen da, inoiz ere ez da ordainketa hainbanaketatuta egingo.

      *Eta adopzio, tutoretza eta adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioaren kasuetan, laguntza 4 urtez kobratuko duzu, betiere baldintzak epe guztian zehar betetzen badituzu. 

      Adibidez:

      Nire hirugarren alaba 2023ko otsailaren 25ean jaio da.

      1. 0-3 eskaera 2023ko martxoaren 25ean aurkeztu badut, laguntza 2023ko otsailetik 2026ko urtarrila arte kobratuko dut. 
      2. 3-7 eskaera 2026ko martxoaren 15ean aurkeztu badut, laguntza 2026ko otsailetik 2030eko urtarrila arte kobratuko dut. 

      Noiz jasoko dut laguntzaren ordainketa? 

      Dekretu berriaren arabera laguntza 2023an eskatzen baduzu, erantzuna jasotzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, zure eskaera erregistrora sartzeko egoitza elektronikoan sartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta erantzunik jaso ez bada, eskaera ezetsitzat joko da. 

      Zure eskaera onartzen badugu, laguntza ordainketa bakar gisa jasoko duzu, eskaera egin zenuen unetik lehenengo ordainketa egin arte dagozkizun kopuru guztia jasoz. Hortik aurrera, hilero jasoko duzu laguntza.

      Nire semeak edo alabak desgaitasun edo mendekotasunen bat aitortuta badu, ba al dut laguntza bereziren bat jasotzeko eskubiderik?

      Laguntza sortzen duen semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun-egoera aitortuta badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira (bider bi egingo dira), taula honetan ikus dezakezunez:

      Adina

      Zenbatekoa/hileko

      Desgaitasuna/mendekotasuna

      Guztira hileko

      0-3 urte

      200€

      200€

      400€

      3-7 urte*

      100€

      100€

      200€

      *Hirugarren edo hurrengo semea edo alaba bada.

      Seme edo alabagatiko laguntza eman ondoren desgaitasun-gradua edo mendetasun-egoera aitortu dela jakinarazten baduzu, ordura arte jasotako zenbatekoen bikoizketa emango da, baldin eta:

      • Ez badira 5 urte baino gehiago igaro jaiotzatik, adopziotik, tutoretzatik edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegaziotik.
      • Laguntzaren onuradunak baldintzak betetzen jarraitzen badu.

      Bost urte horiek igaro ondoren, dirulaguntza bikoiztuko da, hala badagokio, desgaitasuna edo mendekotasunaren aitorpena jakinarazi duzunetik aurrera. 

      Oharra: Zure semeak edo alabak mendekotasun-egoeraren bat badu, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko duzu. 

      Adibidea:

      Nire lehen semea 2022ko abenduaren 4an jaio zen.

      2023ko ekainean, jaiotzagatiko laguntza-eskaera aurkezten dut, Dekretu berriarekin.

      2023ko urrian, hilean 200 euro ematen dizkidate 2023ko urtarriletik 2025eko azarora arte. 

      2.000 euro ordaindu dizkidate atzeratutako hilekoengatik. 

      Ondoren, 2023ko abenduan, DS (desgaitasuna/mendekotasuna) eskaera aurkezten dut, nire semearen % 33ko desgaitasuna egiaztatuz, jaiotzagatiko laguntzen bikoiztasuna eskatzeko. 

      Zenbateko dirulaguntza dagokit? 

      • Aurretik emandako laguntzak bikoiztu egin dira: 2.000 euro ematen dizkidate.
      • Ordutik aurrera, hileko laguntzak bikoiztu egiten dira ziurtagiria berrikusten den egunera arte edo nire semeak edo alabak 3 urte bete arte (ziurtagiriak berrikuspen-datarik ez badu): 400 euro jasoko ditut hilean. 

      Zenbat denboraz kobratuko dut laguntza?

      Hileko laguntzen bikoiztasuna aitortuko zaio desgaitasunaren edo mendetasunaren ziurtagiria indarrean dagoen aldian. 

      Zer eskabide mota aurkeztu behar dut laguntzen bikoiztasuna eskatzeko? 

      Eskaera bat edo bestea aurkeztu behar duzu egoeraren arabera:

      • 0-3/3-7 eskaera 

        • Laguntza eragiten duen semeak edo alabak desgaitasuna edo mendetasuna aitortuta badu laguntza-eskaera egiteko unean (0-3 edo 3-7), adieraz ezazu eskaeran, dagokion laukitxoa markatuz.
      • DS eskaera (Desgaitasuna/Mendekotasuna)
        • Zure semeari edo alabari desgaitasuna 0-3 edo 3-7 eskaera aurkeztu ondoren aitortu badiote, DS (Desgaitasuna/Mendekotasuna) eskaera bat bete behar duzu eta organo kudeatzaileari aurkeztu edo bidaliko diozu, laguntzaren bikoiztasuna kudea dezan. 

      Kasu horretan, DS eskaeran “Hasierakoa” laukia markatu behar duzu.

      Nire alabak edo semeak desgaitasun bat du eta bere ziurtagiria berrikusteko data iritsi da. Zer egin behar dut? 

      Berrikuspen-data iristean, desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik laguntza kobratzen jarraitzeko baldintzak mantentzen badira (% 33ko desgaitasuna edo handiagoa edo mendetasun-egoera aitortua izatea), DS (Desgaitasuna/Mendekotasuna) eskaera berri bat aurkeztu behar duzu hileko laguntzaren bikoizketa kobratzen jarraitzeko. 

      Kasu horretan, DS eskaeran “Berrikuspena” laukia markatu behar duzu.


       

      Zer laguntza mota ematen dira? 

      • Erditze anizkoitzagatik: haurdunaldi beretik bi seme-alaba edo gehiago jaiotzen direnean.
      • Adopzio nazional anizkoitzagatik: Espainian aldi berean bi seme-alaba edo gehiago adoptatzen direnean, adingabeak direnak. 

      Noiz ematen dira?

      Ordainketa bakarreko laguntza da eta metagarria da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko hileko laguntzei dagokienez.        

      Zenbatekoa da laguntza bakoitza?

      Laguntzaren zenbatekoa honen araberakoa da: 

      • erditze edo adopzio anizkoitzeko seme-alaben kopurua
      • familia-errenta estandarizatua

      Gutxienez: 2.000 euro (€)

       Zenbatekoa kalkulatzeko formula: 2.000 x (erditzean izandako edo adopzioan hartutako seme-alaba kopurua -1) x familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea.

      Haztapen-faktorea familia-errenta estandarizatuaren arabera ezartzen da: 

      Familia-errenta estandarizatua

      Haztapen-faktorea

      Urtean 20.000 € edo gutxiago

      2

      20.000 eta 30.000 € arte

      1,5

      30.000 € baino gehiago

      1

       Familia-errenta estandarizatua kalkulatzeko esteka

       Adibidez: 

      2 seme-alaba adoptatzeagatik laguntza eskatu dut.

      Nire familia-errenta estandarizatua 25.000 eurokoa da.

      Zenbateko dirulaguntza dagokit? 2000 x (2-1) x1 ,5 = 3.000 euro. 

      Zer epe daukat erditze anizkoitza edo adopzio nazional anizkoitzagatik aparteko laguntzak eskatzeko? 

      Eskaera 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu laguntza jaso ahal izateko. Egoeraren arabera, epe horren hasiera desberdina da: 

      • Adopzioa edo tutoretza: adopzioa nazionala edo tutoretza, dagokion Erregistro Zibilean (kontsularrak barne) inskribatu eta hurrengo egunean hasiko da epea.
      • Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa: administrazio- ebazpenaren hurrengo egunean hasiko da epea. 

      Salbuspen gisa, laguntza eskatzeak kausatzen duen egoera 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arteko epean gertatzen bada, eskaera aurkezteko epea 2023ko urriaren 31ra artekoa izango da. 

      Zer eskabide mota aurkeztu behar dut?

      Aparteko laguntza automatikoki eskatzen da, adopzioagatik, tutoretzagatik edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioagatik hileko laguntza lortzeko 0-3 eskaera aurkeztean. 

      Aurten bikiak izan ditut. Eskaera bat aurkeztu behar dut seme-alaba bakoitzeko? 

      Ez. 0-3 eskaera bakarra bete behar duzu. Kasu horretan, erditze anizkoitza edo adopzio nazional anizkoitza dela adierazi behar duzu, eta egoera horri dagozkion eskaera-atalak bete. 

      Hirugarren seme edo alabaren bat edo ondorengo bat izanez gero, 3-7 eskaera bat aurkeztu behar duzu seme edo alaba bakoitzeko.

       Zer laguntza mota ematen dira? 

      Adingabe bat edo gehiago nazioartean adoptatzeagatik.

      Atzerrian bizi den eta adoptatua izan daitekeen adingabe bat legalki norbere seme-alaba bihurtzen denean nazioarteko adopzioa dagoela esan daiteke.

      Horretarako, atzerriko agintaritza batek emandako ebazpen judizial bat edo legezko dokumentu bat egon behar da.

      Noiz ematen dira?

      Ordainketa bakarreko laguntza da eta metagarria da ardurapeko seme-alaba bakoitzeko hileko laguntzei dagokienez.      

      Zenbatekoa da laguntza bakoitza?

      Laguntzaren zenbatekoa honen araberakoa da: 

      • adopzioaren seme-alaben kopurua
      • familia-errenta estandarizatua

      1. kasua: Pertsona baten adopzioa

      Gutxienez: 2.000 euro (€) 

      Zenbatekoa kalkulatzeko formula: 2.000 x FP 

      2. kasua: Pertsona bat baino gehiagoren adopzioa

      Zenbatekoa kalkulatzeko formula: 2.000 + (1.500 pertsona bakoitzeko, aldi berean adoptatutako bigarrenetik aurrera) x FP  

      Familia-errenta estandarizatua

      Haztapen-faktorea

      Urtean 20.000 € edo gutxiago

      2

      20.000 eta 30.000 € arte

      1,5

      30.000 € baino gehiago

      1

       Familia-errenta estandarizatua kalkulatzeko esteka

      1.    Kasua / Adibidea:

      18.000 euroko errenta estandarizatua duen familia batean persona baten adopzioa.

      2.000 x 2 = 4.000 euro.

      2.    Kasua / Adibidea:

      2 pertsonen adopzioa 32.000 euroko errenta estandarizatua duen familia batean.

      2.000+ 1.500 x 1 = 3.500 euro. 

      Zer epe daukat nazioarteko adopzioagatik laguntza eskatzeko? 

      Eskaera 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu laguntza jaso ahal izateko.

      Epea hasten da: nazioarteko adopzioa dagokion Erregistro Zibilean (kontsularrak barne) inskribatu eta hurrengo egunean. 

      Salbuespen gisa, laguntza eskatzeak kausatzen duen egoera 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arteko epean gertatzen bada, eskaera aurkezteko epea 2023ko urriaren 31ra artekoa izango da.

      Zer laguntza dagokit? Zer eskaera mota aurkeztu behar dut?

      1. adibidea:

      Nire lehen alabak 3 urte betetzen ditu 2023ko urtarrilaren 18an. Laguntza eska dezaket? 

      • Ez. 
      • Hiru urte bete arte seme-alaba orok hilean 200 euroko laguntza jasoko du, eta dirulaguntza jaiotza, adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa edo tutoretza gertatu zen hilabete osorako izango da.
      • Aitzitik, ez da dirulaguntzarik emango semeak edo alabak 3 urte bete dituenean edo adopziotik, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegaziotik edo tutoretzatik 3 urte bete diren hilabetean.
      • Beraz, 2020ko urtarrilean jaiotako seme-alabei dekretu berriaren laguntzarik ez dagokie. 

      2. adibidea:

      Nire hirugarren semeak 3 urte beteko ditu 2023ko maiatzaren 29an. Zer laguntza mota eska dezaket? 

      0 eta 3 urte bitarteko seme-alabengatiko laguntza eska dezakezu:

      • Zer eskaera bete behar dut eta noiz?
        • 0-3 eskaera bat bete beharko duzu.
        • Dekretua indarrean sartzen denetik 2023ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango duzu eskaera.
      • Zer jasoko dut?
        • Baldintzak betetzen badituzu, 200 euro dagozkizu hilean, 2023ko urtarriletik 2023ko apirilera arte (biak barne).
        • Ez da ordaintzen semeak edo alabak 3 urte betetzen dituen hilabetea. 

      3 eta 7 urte bitarteko hirugarren seme edo alabarengatiko laguntza eska dezakezu:

      • Zer eskaera mota bete behar dut eta noiz?
        • 3-7 eskaera bat bete beharko duzu.
        • Dekretua indarrean sartzen denetik 2023ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango duzu eskaera.
      • Zer jasoko dut?
        • Baldintzak betetzen badituzu, 100 euro dagozkizu hilean, 2023ko maiatzetik 2027ko apirilera arte (biak barne).
        • Laguntza jasotzeko baldintzak aldi osoan betetzen badira, laguntza 48 hilabetez kobratuko duzu (4 urte x 12 hilabete).
        • Ez da ordaintzen semeak edo alabak 7 urte betetzen dituen hilabetea.
        • Hileroko osoak ordaintzen dira beti, inola ere ez egunka hainbanatuta.

      3.adibidea:

      Nire lehen alaba 2022ko abenduaren 15ean jaio zen. Zer laguntza mota eska dezaket?

      • 30/2015 Dekretuaren bidez eska dezakezu laguntza: familia-errenta estandarizatuaren arabera.
        • Baldintzak betetzen badituzu, 400, 500 edo 900 euro dagozkizu.
        • 2022ko abenduaren 16tik 2023ko martxoaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango duzu eskaera.
      • Dekretu berriaren bidez eska dezakezu laguntza:
        • Baldintzak betetzen badituzu, hilean 200 euro dagozkizu, 2023ko urtarriletik 2025eko azarora arte (bi hilabeteak barne). 
        • Dekretu berria indarrean sartzen denetik 2023ko urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango duzu eskabidea, dekretu berriaren laguntza-eskaera betez.

      Bi dekretuen bidez laguntza eskatu ahal izateko, horietako bakoitzerako eskaera bat aurkeztu beharko duzu.

      4.adibidea:

      Nire bigarren semeak urtea bete zuen 2022ko azaroaren 19an. Zer laguntza mota eska dezaket 2023an?           

      • 30/2015 Dekretuaren bidez eska dezakezu laguntza:
        • Eskaera 2023ko urtarrilaren 1etik dekretu berria indarrean sartu arte aurkeztu ahal izango duzu.
        • Baldintzak betetzen badituzu, 400, 500 edo 900 euro dagozkizu, familia-errenta estandarizatuaren arabera.
      • Dekretu berriagatik laguntza eska dezakezu:
        • Dekretu berria indarrean sartzen denetik 2023ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango du eskaera. 
        • Baldintzak betetzen badituzu, hilean 200 euro dagozkizu, 2023ko urtarriletik 2025eko urrira arte (bi hilabeteak barne).

      Bi dekretuen bidez laguntza eskatu ahal izateko, horietako bakoitzerako eskaera bat aurkeztu beharko duzu.

      Zenbateko dirulaguntza jasoko duzu 2023. urteari dagokionez, bi laguntza horiek eskatzen badituzu?

      • Egungo 30/2015 Dekretua: 400 €, 500 € edo 900 € (familia-errenta estandarizatuaren arabera)
      • Dekretu berria: 2.400 € - 400 €, 500 € edo 900 € (familia-errenta estandarizatuaren arabera)
      • Guztira: 2.400 €

      Zenbateko dirulaguntza jasoko duzu 2023. urteari dagokionez, dekretu berriagatik bakarrik eskatzen baduzu laguntza?

      • 2.400 €

       

      Azken aldaketako data: