Hiri-Berroneratzea
- Aurkezpena
- Hiri-kalteberatasunaren inbentarioa
- Euskadiko eraikin-parkean epe luzera esku hartzeko estrategia
- ZTBP
- OPENGELA
- EAEko Eskala
- Europako Eskala
- Eskala Internazionala
Ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legearen arabera, Hiri-berroneratzea ingurumenaren eta baldintza fisiko, urbano, sozial eta ekonomikoen inguruko alderdiak integratzen dituen esku-hartze publikoko prozesua da, eta hiriguneko multzo bateko edo biztanlegune bateko biztanleriaren bizi-kalitatea eta eraikinen, urbanizazioaren eta zuzkiduren baldintzak hobetzeko aukerak ematen dituena.
Web-orri honek eskala ezberdinetan egin diren esku-hartzeak aurkezten ditu.
Proiektu hau Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri-inguruneen kalteberatasunari buruzko azterlan eta analisi geo-estatistiko bat errepikatzean datza, eguneratzeko asmoz. 2011n egindako lanaren eguneratze horren helburua, hiri-inguruneen bilakaera eta benetako egoera zehaztea eta bere garaian aztertutako kalteberatasun-parametroak eguneratzea da, birgaitze-estrategiak definitu eta esku hartzeko lehentasunak eta estrategiak ezarri ahal izateko. Ereduak honako dimentsio hauetan egituratutako aldagaiak biltzen ditu: GIZARTE-KALTEBERATASUNA Soziodemografikoa Sozioekonomikoa BIZIGARRITASUNA IRISGARRITASUNA EGONKORTASUNA EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ERAIKUNTZA- ETA BIZTANLERIA-DENTSITATEA ESKU-HARTZE PREMIEN DIAGNOSTIKOA EUSKADIN ERAIKITA DAGOEN ETXEBIZITZA-PARKEA BERRITZEKO Lanaren xedea eraikitako espazio fisikoaren benetako egoera zein den zehaztea da, eta horretarako, errolda sekzioaren eskalan, 1980 baino lehen eraikitako bizitegirako eraikuntzen eta haien hiri inguruaren inbentarioa eta diagnostikoa osatu da. Inbentario honek birgaitzeko estrategiak definitu eta esku hartzeko lehentasunak eta estrategiak ezarri ahal izatea du helburu. “Parke eraikiaren % 31k ahulezia maila altua edo oso altua du, eta esku-hartze premia oso larria du.” Dokumentazio gehigarria. Esku-hartze premien diagnostikoa Euskadin eraikita dagoen etxebizitza-parkea (PDF, 2 MB) Metodologia. (PDF, 1 MB) Esku-hartze premien diagnostikoa (PDF, 4 MB) Kasu pilotua Araban (PDF, 37 KB) Kasu pilotua Bizkaian (PDF, 36 KB) Kasu pilotua Gipuzkoan (PDF, 34 KB) Azken aldaketako data:
Hiri-kalteberatasunaren inbentarioa
Tecnalia, Donostia eta Madrileko arkitektura eskolak Etxebizitza sailerako 2011an egindako azterketa
da.
Eraikuntzaren sektorea guztiz eraldatzailea den erronka baten aurrean dago: gizarteak sozialki beharrezkoak diren bizigarritasun-baldintzak sortzeko duen konpromisoa eta baliabideen kontsumoa eta atmosferako berotegi-efektuko gasen isurketa murrizteko betebeharra uztartzea.
Sektorearentzat garrantzi handia duen testuinguru honetan, proiektu honen helburua da bizitegi-parkearen diagnostiko oso bat ezartzea, "Euskadiko eraikin-parkean epe luzera esku hartzeko estrategia" egiteko oinarriak finkatu ahal izateko.
Erabilitako metodologiak aukera ematen du, lehen aldiz erkidego-mailan, eraikinez eraikin egiteko diagnostikoa, eta horrek aurrerapen esanguratsua dakar eskala handiko estrategiak egiteko orain arte erabilitako metodologietan. Prozesu analitiko hori, hainbat informazio-iturriren prozesatze zorrotzean eta baterako analisian oinarritua, bizitegi-higiezin bakoitza sakon ezagutzea da, eta lurraldeka sailkatutako adierazle sektorialen multzo batean gauzatzen da, izaera arkitektoniko, energetiko eta ekonomikokoak, eraikitako ingurunearen birgaitze-berezitasunak, -beharrak eta -ahalmenak detektatzea ahalbidetzen dutenak.
Alde horretatik, proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikin guztien birgaitze energetikorako ekintza-plana egiteko lehen hurbilketa ematen du. Horrela, helburu bikoitza lortu nahi da: bizigarritasun sozialki onargarria bermatzea, bizitegi-parkeari dagokionez dauden desberdintasunak murriztuz, eta eraikuntzaren sektorea deskarbonizatzeko Europako helburuak betetzea 2020-2050 aldirako.
Esparru orokorra
"Euskadiko eraikin-parkean epe luzera esku hartzeko estrategia" proiektuaren garapena 3 fasetan egituratzen da, honako ordena honetan:
- fasea. Arkitekturaren karakterizazioa
Bizitegi-parkearen ezaugarri arkitektonikoen bidez, eraikinaren portaera energetikoan eragin handiena duten parametroak eta adierazleak definitu nahi dira, baita energiaren aldetik birgaitzeko dituen aukerak ere. Azterlanaren lehen fase hau Big Data tekniketan oinarritutako software bat erabiliz egiten da, katastroko datu-baseak erauztea, prozesatzea eta eraldatzea helburu duena, baita higiezin bakoitzaren eraikuntza-ezaugarriak integratzea ere, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) CAVIAR ikerketa-taldeak ad hoc egindako azterlanean oinarrituta. Prozesu hori zortzi parametroren definizioan eta bizitegi-parkea 12 klusterretan eta 36 segmentutan sailkatzean datza. Horri esker, azterlan honetan sortutako informazioa eremu nazionaleko beste hiri-sare batzuetan garatutako informazioarekin alderatu ahal izango da, baita eraikuntza-sistemen definizioa eta parkearen karakterizazioa ere, eraikuntza-egoeraren araberako hiru adierazle arkitektonikoren bidez (2).
- fasea. Energiaren karakterizazioa
Bizitegi-parkearen energia-karakterizazioaren helburua portaera definitzea da, eraikin bakoitzak egungo egoeran bizigarritasun-baldintza jakin batzuk mantentzeko duen ahalmenaren ikuspegitik, baita birgaitzeko esku-hartzearen bidez hobetzeko potentzialaren ikuspegitik ere. Azterketaren bigarren fase hau simulazio energetikoko software propio baten bidez egiten da, hiri-eskalan, ISO 52.016-1:2017 arauan oinarrituta, eta barne-tenperaturaren egokitzapenari lotutako portaera termikoa eta energia-eskaria orduro zenbatesteko gai izango da. Hurbilketa berritzailea da, eta eraikinez eraikin aztertzea ahalbidetzen du, autonomia-mailan. Prozesua eraikuntzaren portaera, etxebizitzaren portaera eta birgaitze energetikoko esku-hartzea ezartzen dituzten hamahiru adierazle energetikoren definizioan datza, eraikuntza-egoeraren (2), bizigarritasun-atalasearen (2) eta bektore energetikoaren hipotesiaren (2) arabera.
- fasea. Ezaugarri ekonomikoak
Bizitegi-parkearen karakterizazio ekonomikoa eraikin bakoitzaren definiziora bideratuta dago, energiaren kostuaren eta horrek etxeetako ekonomian dituen ondorioen ikuspegitik, baita birgaitze energetikoko esku-hartzearen inpaktuaren eta haren eraginkortasun ekonomikoaren ikuspegitik ere. Azterlanaren azken fase hori egiteko, kontabilitate propioa erabiltzen da, eta, bertan, energia-bektore bakoitzaren fakturazio-sistema erreproduzitzen da (2), eta familia-errenta erabilgarriari buruzko kontsiderazio ekonomikoen multzo bat jasotzen da, energia-pobreziara hurbiltzeko; birgaitze-sektorearen berezko aldagaiak dira, aurrekontu-egitura eta obra-bolumenaren arabera aplika daitezkeen deskontuak, esku-hartzearen kostua zehazteko. Prozesua bederatzi adierazleren definizioan datza. Adierazle horiek, ikuspegi ekonomikotik, etxebizitzaren portaera eta birgaitze energetikoko esku-hartzea ezartzen dituzte, eraikuntza-egoeraren (2), bizigarritasun-atalasearen (2) eta bektore energetikoaren hipotesiaren (2) arabera.
Dokumentuen antolaketa
Proiektua bi ikuspegiren arabera antolatzen da, publiko hartzailearen arabera:
Ikuspegi metodologikoa, teknikariei zuzendua: hurbilketa horrek aukera ematen du jarraitutako barne-prozesuak eta diagnostikoa osatzen duten fase bakoitzerako lortutako emaitzak zehatzago ezagutzeko. Arkitektura-, energia- eta ekonomia-karakterizazioari dagozkion 3 txostenetan egituratzen da.
Talde politikoari zuzendutako Lurralde-ikuspegia: hurbilketa horrek aukera ematen du aztergai den lurralde-eremu bakoitzerako bizitegi-parkearen diagnostikorako adierazle eta indize giltzarrien sintesira zuzenean iristeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako 3 txostenetan egituratzen da.
2005.1_Informe_I1.pdf (PDF, 1 MB)
2005.1_Informe_I2.pdf (PDF, 1 MB)
2005.1_Informe_I3.pdf (PDF, 1 MB)
A0 (PDF, 848 KB) A1 (PDF, 4 MB)
A2 (PDF, 1 MB)
A3 (PDF, 1 MB)
B0 (PDF, 1 MB) B1 (PDF, 8 MB)
B2 (PDF, 1 MB)
B3 (PDF, 1 MB)
G0 (PDF, 857 KB) G1 (PDF, 5 MB)
G2 (PDF, 1 MB)
G3 (PDF, 1 MB)
Escola d’Arquitectura del Vallès de la Universitat Politècnica de Catalunya
Albert Cuchí Burgos | Coordinador |
Anna Pagès-Ramon / Juan Pablo Arca Jaime / José Manuel Gómez Santiago
Cíclica [space · community · ecology]
Joaquim Arcas-Abella | Coordinador |
Ander Bilbao Figuero / Paul Charbonneau Cayuela / Teresa Monzó Fita / Ariadna Conesa Buscallà / Adriana Castrillo Alvera / Laia Mojica Gasol / Albert Calabria Ferrer
Grupo de investigación CAVIAR de la UPV/EHU
Rufino Hernández Minguillón | Investigador principal |
Olatz Grijalba Aseguinolaza | Investigadora coordinadora |
ZTBP EUSKADI 2020 - ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO PLANA EUSKADI 2020
Eusko Jaurlaritzako sailen programa bat da I+G+b proiektuak garatzeko.
ZTBP-RIS3 HIRI HABITATA
RIS3 espezializazio adimendu estrategikoari deritzo eta ZTBParen lehentasun eremu bat da. Eremu horren ikerketa eta berrikuntza lerroetariko bat dugu “Hiri habitata”.
RIS 3 EUSKADI Sozializazio jardunaldia
- 2020ko abenduaren 3ko jardunaldia (Online). HIRI-MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO IRTENBIDEAK "Hiri-mugikortasuneko sistema integraturantz"
- Programa (PDF, 191 KB)
- Hitzaldiak
- 1_HIRI BERRONERATZEAREN ZERBITZUA (PDF, 2 MB)
- 2- Jesús Mª Erquicia (PDF, 4 MB)
- 3-Ivan Pedreira (PDF, 302 KB)
- 4-Jokin Garatea (PDF, 1 MB)
- 5-Josu Ramirez (PDF, 2 MB)
- Bideoak
- 6-Joseba Lasa
- 7-New Mobility Lab
- Programa (PDF, 191 KB)
- 2018ko urriak 29ko jardunaldia Bilbo Berrikuntza Faktoriako Areto Nagusian. “Hiri-Ekonomi Berriak" aurkezpenean oinarrituko da, hiriak giza eskala haundiago batean diseinatzeko aukera-leiho gisa.
- RIS3: ZTBP Euskadi 2020ren «HiriHabitat» aukera-nitxokodeskribapenaeta helburuak (PDF, 554 KB)
- Nola sustatu eta inplementatu Ekonomia Zirkularra Euskadin (PDF, 3 MB)
- Hiri-ekonomia berriak. Hiriak, eraginkortasuna eta produktibitatea. Hiria “plataforma ireki” gisa (PDF, 2 MB)
- Erronkaglobalaktokiantokikotikaurreeginez: ekonomialankidetzaeta hiri-ekonomiberrienekarpenak (PDF, 5 MB)
"Hiri Habitata" pilotaje taldea.
- 2018ko ekainaren 26ko. (Aurkezpena (PDF, 21 MB))
- 2018ko martzoaren 13ko jardunaldia (1. Aurkezpena (PDF, 26 MB), 2. Aurkezpena (PDF, 34 MB)
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza OPENGELA proiektu europarraren buru da.
OPENGELA Euskadin hirien birsorkuntza zabaltzea ardatz duen egitasmoa da. Horretarako, kontzeptu berri bat erabiltzen du: auzo-bulegoak, leihatila-bakarra bezala arituko direnak auzokideak artatzeko.
Auzo bakoitzeko bulegoak (Opengela) eraikinen birgaitze integralarekin zerikusia duten kudeaketak zentralizatzen ditu: agiriak betetzea eta aurkeztea, lanetan arituko diren gremioekin harremanetan jartzea, diru-laguntzen kudeaketa…
Egitasmo hau Europar Batzarraren Horizon 2020 programak finantziatu du, eta bi auzotan hasi du froga pilotua: Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar).
- GIDA: "GENERO-IKUSPEGIDUN HIRI-BERRONERATZEA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HIRI-AGENDAREN ESPARRUAN. BULTZATU 2050 "
"Genero-ikuspegidun hiri-berroneratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri-Agendaren esparruan. Bultzatu 2050" gidak bere egiten ditu Agenda horren printzipioak eta helburuak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan jasotako hiria berroneratzeko ikuspegia ere, non genero-ikuspegia funtsezko elementua den lurralde eta hiri iraunkorrago eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiteko. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri berroneratze Zuzendaritzak hiri-berroneratzearen arloan egiten duen lanean eta esperientzian oinarritzen da, eta politika publiko horren arretaren erdigunean udalerrietako auzo kalteberak jartzen ditu.
Hiri-berroneratzea, halaber, auzo horietarako genero-ikuspegiarekin integratutako estrategiak abian jartzea da, haien errealitatea jasangarritasunaren ikuspegitik hobetzera eta tokiko komunitatean ahultasun-egoera gainditzea ahalbidetuko duen ikaskuntza-prozesu bat sortzera bideratuak. Kokagune horien erresilientzia-maila hobetzeko, gaitasuna garatzeko prozesua funtsezko elementutzat jotzen da, berroneratze estrategia inplementazioaren bitartez.
Gidaliburua gai horri buruz euskal lurraldean garrantzia duten eragile guztiei irekitako gogoeta baten abiapuntu gisa planteatzen da, eta dokumentu ireki eta bilakaeran dagoen dokumentu gisa proposatzen da, hura aberastu eta osatuko duten esperientziak, ikuspegiak eta ikuspegiak integratzeko gai izango dena.
- HIRIA ETA BERRIKUNTZA: AUKERAK ETA ERRONKAK" JARDUNALDIA”
“Etorkizuneko belaunaldientzako berrikuntzak eta bizitza hobeagoa” izan zen Munduko Hirien Eguna ospatzeko mundu mailan aukeratutako lema, eta horretan oinarritu ginen eztabaida sortzeko, Bilbon ospatu genuen egunean.
HIRI HOBEA, BIZITZA HOBEA
HIRI-BERRIKUNTZAK: ETORKIZUNEKO BELAUNALDIENTZAKO BIZITZA HOBE BATEN ALDE - Euskal Adierazpena - Bide Berriak Europako Hiri eta Herritarrentzat (2016)
“Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8.konferentzian 40 herrialdetako 900 partehartzaile inguruk Euskal Adierazpena sinatu zuten, hiri-gizarteei inguru produktibo, jasangarri eta erresiliente bilakatzeko bideak emateko asmoz. Adierazpenak haratago joateko beharra azpimarratzen du, baita modu berritzaileak bilatzekoa ere, erronka ekonomikoei, ingurumenekoei eta sozialei aurre egiteko helburuarekin.”
OSASUNA ETA HIRI-GARAPEN JASANGARRIA. Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean zer eragin daukaten aztertzeko gida praktikoa. Udalsarea 21. (2014)
Osasun eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Ihobek bultzatu duten Udalsarea 21en koaderno berri honen funtzioa tokiko hirigintza-ekimenek osasunean daukaten eragina aztertzeko gida praktiko bat izatea da, eta ondokoei zuzenduta dago: hiri-ingurunea aldatzea dakarren, eta beraz, bizimodu osasungarria sustatzeko erabiltzea ahalbidetzen duen edozein ekimen (plan, programa, jarduera) planifikatzen, garatzen edo jarraipena egiten esku hartzen duten pertsona guztiei.
UDALSAREA 21ek argitaratutako beste argitalpen batzuk jardunbide egokien inguruan.
- ENERGÍA Y EDIFICACIÓN: IMPLICACIONES DE LA NORMATIVA ENERGÉTICA Y POTENCIAL DE AHORRO EN REHABILITACIÓN, Fundación Deusto, Instituto Vasco de Competitividad, 2013.
Dokumentu honek eraikuntza arloan eraginkortasun energetikoaren inguruan hartu diren neurrietan sakontzea ahalbidetzen du, energiari buruz bete beharreko araudia aztertuz. Euskal Herriko Komunitate Autonomoan dauden etxebizitzen birgaitzearen bidez energia aurrezteko potentziala aztertzen du baita ere, bai eta bizitegi-erabilera duten eraikinetan eraginkortasun energetikoan esku hartzeko kostua ere, egungo tendentziak jarraitzen dituzten irizpide zorrotzekin.
- EBO PROIEKTUA
Etxebizitzak birgaitzearen onurak Euskal Herrian jarduera ekonomikoa sortzean, enplegua sortzean eta energia aurreztean (Institut Cerdà 2010) (PDF, 1 MB)
- HIRIA ETA BERRIKUNTZA: AUKERAK ETA ERRONKAK" JARDUNALDIA”
“Etorkizuneko belaunaldientzako berrikuntzak eta bizitza hobeagoa” izan zen Munduko Hirien Eguna ospatzeko mundu mailan aukeratutako lema, eta horretan oinarritu ginen eztabaida sortzeko, Bilbon ospatu genuen egunean.
HIRI HOBEA, BIZITZA HOBEA
HIRI-BERRIKUNTZAK: ETORKIZUNEKO BELAUNALDIENTZAKO BIZITZA HOBE BATEN ALDE
- Birgaitze Integratuko Eremuak (BIE) eta Eremu Degradatuen izendapenak, bai eta izendatzeko hasitako espedienteak ere:
- Zerrenda alfabetikoa: Araba (PDF, 76 KB), Bizkaia (PDF, 68 KB) y Gipuzkoa (PDF, 70 KB).
- Hiria Birgaitzeko Hirigintza-Sozietateen zerrenda (PDF, 230 KB).
- ”Hiri-berroneratzea” geruza berria Geoeuskadi bisorean
- Toledoko Deklarazioa 2010
Hiri-Berroneratze integrala Toledoko Deklarazioaren ondorio da, 2010eko ekainaren 22an onartua. Deklarazio hori Europar Batasunean Hiri-Garapenaren ardura dutenek onartu zuten, Toledon bertan egin zen Hiri-Garapenaren Ministroen Bilera Informalean. Toledoko deklarazioak funtsezko 3 alde ditu eta erreferentziazko dokumentu batek osatzen du: Hiri-Berroneratze Integratuaren garrantzia nabarmentzen da eta baita horren potentzial estrategikoa ere, hiri-garapen zentzudun, jasangarri eta sozialki inklusiboagoa lortzeko Europan.
Denboran arinago onartu ziren honako agiri hauen emaitza da: 2020 Estrategia Europarra, Brundtland txostena, 1994ko Aalborgko Karta, Leipzig Karta, etab.
- Directiva 2012/27/UE del Parlamento Europeo y del Consejo
Energia-eraginkortasunari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentaraua Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean 2012ko azaroaren 14an argitaratu zen. Bere oinarrizko helburua da Europar Batasunean eraginkortasun energetikoa bultzatzeko neurrien esparru-komun bat ezartzea, eraginkortasun energetikoaren helburu nagusiena beteko dela ziurtatzeko, hau da, 2020 urterako %20a aurreztea.
- Espainiako eraikuntza arloaren erreabilitazio-energetikorako epe luzerako estrategia, 2012/27/EB Zuzentarauaren 4. artikulua garatzen duena. (2014 urtea)
Eraikinena Batasuneko energiaren azken kontsumoaren %40a da, hori dela eta, 4. artikuluak derrigortu egiten ditu erkidegoko estatuak epe luzerako estrategia bat (PDF, 2 MB) diseinatzera, 2020a baino gehiago lor dezan estrategia bat. Helburua higiezin-parkearen errendimendu energetikoa hobetzea da horretarako etxebizitzen eta eraikuntza komertzialen berrikuntzan inbertsioak eginez.
- Amsterdameko Ituna
2016ko maiatzaren 30ean, hiri gaien inguruko ardura duten gobernuen ministroek Amsterdameko Ituna hitzartu zuten eta horren helburua da toki-erakundeen parte-hartze handiagoa Europar Batasuneko politika plangintza eta diseinuan. Itun horren bitartez Europarako Hiri-Agenda sortu da eta bere helburua da interesatuak dauden alde guztiekin lanean hastea era bateratu batean, berdintasuna oinarritzat, hiriak, udalerrietako hiriguneak eta aldiriak hobetzeko.
Europako Hiri Agenda
2016ko Europako Hiri Agendak bere aldetik 8 jarduketa-printzipio eta lehentasunezko 12 gai ezartzen ditu: airearen kalitatea, hiri-pobrezia, etxebizitza, migratzaile eta errefuxiatuen inklusioa, enplegua eta ekonomia lokalean konpetentzia, ekonomia zirkularra, klimara egokitzapena, mugikortasun hiritarra, trantsizio energetikoa, trantsizio digitala, kontratazio publikoa, eta lurraren erabilera jasangarria eta naturan oinarritutako soluzioak.
- “Espainiako eraikuntza arloaren erreabilitazio-energetikorako epe luzerako estrategiaren eguneratzea (PDF, 5 MB)”. (2017 urtea)
Garapen jasangarriari buruzko 2015eko Nazio Batuen Goi-bilera, New York
NBEren goi bileraren emaitza ondorengoa da:
- GARAPEN JASANGARRIARENTZAKO 2030 AGENDA
- GARAPEN JASANGARRIAREN 17 HELBURUAK:
11. helburua hirietara bideratua dago, zeinen bidez lortu nahi den hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, indartsuak eta jasangarriak
2016ko urriaren 17 eta 20 bitartean Quiton, Ekuadorren, egin zen Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Hirugarren Biltzarra da. 1976az geroztik 20 urtean behin egiten da eta bere helburu nagusia honako hau da: mundu mailako konpromiso politikoa indartzea herri, hiri eta giza kokalekuen hiri-garapen jasangarria bultzatzeko, hiri zein landa lurretan.
Aurreko biltzarrak:
-HABITAT I, Giza Kokalekuei buruzko Nazio Batuen Lehenengo Biltzarra. Vancouver, Kanada, 1976.
-HABITAT II, Giza Kokalekuei buruzko Nazio Batuen Bigarren Biltzarra. Istanbul, Turkia, 1996.
Hiri-Agenda Berria
Hiri-Agenda Berria Habitat III biltzarretik sortu den azken txostena da, zeinetan auzuneetarako datozen bi hamarkadetako mundu mailako estrategia finkatu den, konpromiso eta betekizun berriekin.
Azken aldaketako data: