Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

HIRI AGENDA BULTZATU 2050

Ingelesezko bertsioa

2019ko azaroaren 20ko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Aginduaren bitartez, Euskadiko Hiri Agenda - Bultzatu 2050 onartu da.

Agenda hori Nazio Batuen Hiri Agenda Berritik abiatzen da eta Garapen Jasangarriko Helburuen 11. zenbakiarekin lerrokatzen da eta horren helburua hiri inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak lortzea da; bertan, inor eta toki bat ere ez da atzean geratzen.

Aurkezpen bideoak

BULTZATU 2050. Aurkezpena. 8 minutukoa

BULTZATU 2050. Parte hartzeko prozesua. 4 minutukoa

Dokumentuak 8 lehentasun estrategiko eta 5 printzipio transbertsal jasotzen ditu eta esku hartzeko 33 ardatz eta 104 jarduera-ildoetan artikulatzen da, hurrengo 30 urteetan zehar garatzeko. 

"Hiri Agenda 2030-Bultzatu" delakoari buruzko 1.jarraipen-txostena (PDF, 18 MB) jaso da, eta herritarrei eskuragarri utzi zaie.

"Genero-ikuspegidun hiri-berroneratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri-Agendaren esparruan. Bultzatu 2050" gidak bere egiten ditu Agenda horren printzipioak eta helburuak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan jasotako hiria berroneratzeko ikuspegia ere, non genero-ikuspegia funtsezko elementua den lurralde eta hiri iraunkorrago eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiteko. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri berroneratze Zuzendaritzak hiri-berroneratzearen arloan egiten duen lanean eta esperientzian oinarritzen da, eta politika publiko horren arretaren erdigunean udalerrietako auzo kalteberak jartzen ditu.

Hiri-berroneratzea, halaber, auzo horietarako genero-ikuspegiarekin integratutako estrategiak abian jartzea da, haien errealitatea jasangarritasunaren ikuspegitik hobetzera eta tokiko komunitatean ahultasun-egoera gainditzea ahalbidetuko duen ikaskuntza-prozesu bat sortzera bideratuak. Kokagune horien erresilientzia-maila hobetzeko, gaitasuna garatzeko prozesua funtsezko elementutzat jotzen da, berroneratze estrategia inplementazioaren bitartez.

Gidaliburua gai horri buruz euskal lurraldean garrantzia duten eragile guztiei irekitako gogoeta baten abiapuntu gisa planteatzen da, eta dokumentu ireki eta bilakaeran dagoen dokumentu gisa proposatzen da, hura aberastu eta osatuko duten esperientziak, ikuspegiak eta ikuspegiak integratzeko gai izango dena.

BULTZATU 2025 – EUSKADIKO ERAIKUNTZA JASANGARRIAREN IBILBIDE-ORRIA.

Dokumentu (PDF, 18 MB) hau 2012an egin zen, plangintza estrategikorako eta epe luzeko aktuazio-horizonte baten ekintzen inplementaziorako euskarri gisa. Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinek bultzatu dute eta PCTI2015 proiektu estrategikorekin zerikusia duen ekimena da.

Laburpen Exekuriboa (PDF, 3 MB).

Azken aldaketako data: