Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Sailkapen koadroa

Sailkapen koadroa irudikapen hierarkizatu eta logikoa da, Artxibo Nagusian zer dokumentazio dagoen eta nola antolatuta dagoen jakiteko aukera ematen duena. Hona hemen bertara sartzeko eta barrutik nabigatzeko esteka: sailkapen koadroa.

Funtzional-organikoa da Artxibo Nagusiaren dokumentazioaren antolaketa. Irizpide nagusia da dokumentuak garatu, edo jaso, eta kudeatu diren funtzioa. Hala ere, EAEko Sektore Publikoko zenbait erakundek beren atal propioa dute koadroaren barruan: hauxe da irizpide organikoa.

Artxibo Nagusiaren sailkapen koadroa bost mailatan egituratuta dago. Orokorrenetik laburrenera, honako hauek dira: funtsa, azpifuntsa, sekzioa, azpiatala eta dokumentu segida (edo seriea):

  • Funtsak bat datoz Ekidegoko administrazioari egotzitako eskumen arlo handiekin. Bi letrarekin kodetzen dira. Adibidez: SA-OSASUNA.
  • Azpifuntsak funts baten zatiak dira, besteetatik bereizten dira eta nolabaiteko autonomia maila duten mendeko administrazio entitateei dagozkie. Bi letrarekin kodetzen dira ere. Adibidez: OS-OSAKIDETZA-Euskal Osasun Zerbitzuak, SA-OSASUNA funtsaren menpean dago eta funts baten antzeko antolaketa du.
  • Atalek eremu funtzionalak identifikatzen dituzte gaitasun arlo baten barruan. Bi digiturekin kodetzen dira. Adibidez: OS.03-OSPITALEKO ARRETA.
  • Azpiatalak sortzen dira atalaren konplexutasunak eskatzen duenean. Letra bakarrarekin kodetzen dira. Adibidez: OS.03.F-BASURTUKO OSPITALEA (Bilbo).
  • Dokumentu-segidak biltzen ditu administrazio funtzio edo jarduera bat gauzatzean sortu diren dokumentuak eta/edo espedienteak. Hiru letrarekin kodetzen dira. Adibidez: OS.03.F.DHB-Basurtuko Ospitaleko Dokumentazio historikoa.