Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Faqs, zalantzarik bai? Ohiko Galderak. Covid-19 osasun krisialdiaren Kontziliazio eskubideen aplikazioen inguruko galdera eta erantzunak

ABEEE (ERTE) bat Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientea da, eta espediente horren eraginpean dauden langileen “kontratuak etetea edo lanaldia murriztea” dakar.

 

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuko 45. eta 47. artikuluetan arautzen da.

ABEEE (ERTE) prozesatzeko, behin-behinekoa izateaz gain, arrazoiak izan behar dute ezinbestekoak edo arazo ekonomiko, tekniko zein antolakuntza edo ekoizpenaren ondorio.

Covid-19 osasun krisialdiaren barruan egungo egoera ezinbesteko egoera da. Hori dela eta, ez da beharrezkoa aldez aurretiko kontsultarik enpresa eta langileen artean akordioa lortzearren.

Egun, Covid-19 krisialdiarekin, martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz lan egiteari utzi dioten enpresa guztiek eskatu dezakete ABEEE (ERTE) ezinbesteko kasua dela eta.

Telelana egitea da enpresa eta langilearen arteko erabakia. Krisialdi egoera honetan, aurrera eramateko aukera egonez gero, lehentasuna izango du kontratua etetea edo murriztearen aurrean. Hau da, langileak badu eskubidea telelana egiteko baita, lanpostuaren malgutasun neurrien eskaera bideratzeko.

Bai, martxoaren 17ko, 8/2020 Errege Lege-dekretuak dioenez, langileek badute eskubidea euren lanaldia egokitu edo murrizteko familiarren zaintza-lanak egin ditzaten. Familiarrek odol bidezko bigarren graduko ahaideak izan behar dute. Aldi berean, familiar hauek behar duten zaintza zuzen eta pertsonal horrek Covid-19 egoeraren ondorioz izan behar du, adin, gaixotasun edo desgaitasuna dela eta (6. artikulua)

Martxoaren 17ko, 8/2020 Errege Lege-dekretuaren, 6.1 artikuluak 3 salbuespen egoera aurreikusten ditu:

  • Langilearen presentzia behar-beharrezkoa denean Covid-19 egoeraren ondorioz adin, gaixotasun edo desgaitasuna duen familiarra zain dezan. (Familiarrek odol bidezko bigarren graduko ahaideak eta zaintza zuzen eta pertsonala izan behar dute)
  • Gobernu-agintaritzak Covid-19 egoeraren ondorioz hezkuntza zentroak edota bestelakoak ixtea erabakitzen duenean, zaintza edo arreta behar duten pertsonekin egotea.
  • Orain arte ezkontide edo odol bidezko bigarren graduko familiarra zaintzen zuen pertsonak ezin duenean arduratu Covid-19 egoera dela eta.

Bai. Enpresa eta langilearen arteko akordioa ezinezkoa balitz, langilea joan daiteke auzitegira haren egokitze edo murrizketa lanaldi eskubidea eskatzera. Enpresak ezetza edo desadostasuna adierazten dioen momentutik, langileak 20 eguneko epea du lan-arloko epaitegian aurkezteko.

Badaukazu eskubidea enpresari eskatzeko Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak aurreikusten dituen haurdunaldiko neurriak ezar ditzan. Hala ere, prebentzio-neurriez gain -lanaldi egokitzea, lanpostuaren aldaketa- arriskua badirau, zure edota fetuaren osasunean, laneko baja eska dezakezu haurdunaldiaren arriskua egoteagatik.

Kontratua etenda duzun bitartean jarraituko zenuke Gizarte Segurantzatik jasotzen duzun prestazio ekonomikoarekin.

Bai. Kasu horretan langabeziaren ordainketa moztuko litzateke eta jaiotzarena hasi.

Kasu horretan jarraituko zenuke haurdunaldiaren arriskuaren prestazioa jasotzen. Arriskuaren baja bukatzen bada jaiotzagatik, jaiotzarena kobratuko zenuke.

16 aste igarotzean, ERTEk badirau, ERTEren parte izango zinateke eta, horren ondorioz, hasiko zinateke jasotzen langabeziaren prestazioa.

Ez. ERTE behin amaituz gero eta lanera bueltatzeko aukera ematen dizutenean, edoskitze baimena eska dezakezu, umea 9 hilabete izan arte.

Azken aldaketako data: