Edukien egitura konplexuak
Eduki gehienak sortzean ala aldatzean, hirugarren pausuan hautatu dezakegu “egitura konplexua”:

Honi esker eduki baten barruan sortu dezakegu hainbat atal edo arlo, bisualki tolesgarri, fitxa edo menu moduan agertuko direnak. Horrek lagunduko digu edukia ataletan banatzen eta ulergarriago egiten.

Atalak sortu, editatu eta mugitu ditzakegu. Barruan “editore” eremuarekin beteko dugu informazioa, eduki guztietan bezala.

Behin atalak sortuta, aurkezpen-mota ere aldatu dezakegu edozein momentuan. Aldaketa horrek ez du sortutako informazioa ezabatuko.

Egitura konplexuagoak behar baditugu (adibidez, atal tolesgarriak beste tolesgarri baten barruan edo fitxak edo eta bere barruan atal tolesgarriak) bigarren mailako tolesgarriak eskuz sortu ditzakegu HTML editorean.