Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Erabiltzailearen identifikazioa

Eduki kudeatzailearen sarbidea URL honetatik egingo da: https://platea.cms.euskadi.eus

Tresnaren baimenak eskatzeko, Web-zerbitzuarekin jarri behar duzu harremanetan.

Identifikazio modu ezberdinak

XLNets-eko erabiltzaile eta pasahitzaren bidez, edo erabiltzaile horri lotutako ziurtagiri digitalaren bidez.

Posta elektronikoko kontu baten bidez, zeinak Euskadi.eus domeinua edo Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakundeen korporatibo bat duen.

Googleren kontu baten bidez edo Googleri lotutako kontu baten bidez sartuko gara. Gomendagarriagoa da kanpoko enpresen edo erakundeen domeinuak erabiltzea, gmail.com kontu pertsonalak erabiltzea baino. Horretarako, Googleren kontuak estekatu behar dira honela:

ERABILTZAILEA@DOMEINUA kontua Googlerekin lotzea:

Horretarako:

Behin kontua lotu ondoren,

jarraitu urrats hauei:

  • Sartu atarien kudeatzailean: https://platea.cms.euskadi.eus
  • Hona jo ez duzu erabiltzaile korporatiborik?
  • Sakatu Google-ren botoia
  • Hautatu Google-ri lotutako @DOMEINU kontua

Erabiltzailea erregistratuta geratuko da sisteman eta eduki eremu guztietara sartzeko baimena eman ahalko zaio eduki kudeatzailearen erabiltzaile-administratzailearen bidez.

Aplikazioaren goiko eskuinaldean ikusi ahal izango da zein erabiltzailerekin sartu den sisteman, hizkuntza aldatu ahal izango da eta sistematik ere irten ahalko da.