Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Bigarren mailako tolesgarriak edukietan

Eduki Kudeatzailean, eduki batean atalak egiteko aukera dugu "Egitura Konplexua" aukeratuz, baina kasu batzuetan hori ez da nahikoa, eta oso konplexuak diren edukiek eskatzen dute egitura konplexuago bat, hainbat mailatako atalekin.

Horretarako, "include" teknika erabili izan da, hau da, eduki bat beste eduki baten barruan erakustea, honako kodearekin:

 <!--#include virtual="edukiaren-urla"-->

Teknika honek funtzionatzen du, baina ez du HTML kode estandarra eta irisgarria sortzen, eta eduki kudeatzailearen barne-logikatik kanpo geratzen da. Horregatik, hobe da azpi-atal horiek <details> HTML etiketaren bidez sortzea.

Hona hemen adibidea HTMLn:

<details class="tolesgarria">
<summary>Summary etiketaren barruan idatziko dugu atala ireki eta itxiko duen testua</summary>
<p>Nahi dugun edukia, hau defektuz tolestuta agertuko da</p>
</details>

Eta horrela ikusten da:

Tolesgarriaren izena, <summary> etiketan ezartzen dena

Summary etiketaren ostean nahi dugun informazioa gehitu dezakegu, bai testua zein irudiak, multimedia, formularioak...

Autor: Pascale Bourget. Origen de la imagen (leiho berri batean irekitzen da).

Azpi atala tolestuta agertuko, baina irekita agertzera behartu dezakegu "open" propietatearekin, horrela:

 <details class="tolesgarria" open="">

Gogoratu, lehen mailako tolesgarriak egiteko erabili beti eduki kudeatzaileak ematen duen "egitura konplexua" aukera, ez <details> etiketa. Azken etiketa hau erabili bakarrik bigarren mailako tolesgarriak egiteko. Bigarren mailako tolesgarri hauek funtzionalak dira Euskadi.eus-eko edozein atarian, baina haien itxura grafikoa bakarrik dago prestatuta Jaurlaritza eta Sailetako atarietan. Beste atari batean erabiltzeko jarri zaitez harremanetan Web Zerbitzuarekin

Tolesgarri baten barruan <details> etiketa erabiltzen badugu honek beste itxura hartuko du, lehen mailako tolesgarriarekin nahasmena ez sortzeko.:

Tolesgarri hau lehen mailako tolesgarri baten barruan dago

Beti bezala, hemen barruan nahi dugun edukia sartu dezakegu

Tolesgarri hau ere lehen mailako tolesgarri baten barruan dago

Bi azpitolesgarri hauek "lotu" ditugu "name" propietatearekin, bata irekitzen bada bestea itxiko da automatikoki.

Hemen dago informazio gehiago -details- etiketari buruz: https://developer.mozilla.org/en-US/docs/Web/HTML/Reference/Elements/details 

Azken aldaketako data: