Web analitika
Matomo da Euskadi.eus-eko atarietan web-analitika egiteko aukeratutako sistema. Sistema hau 2025eko amaieran hasi zen erabiltzen, Google Analytics 4 sistema ordezkatzeko.
Matomo software askean oinarritutako plataforma da, datuen gaineko erabateko kontrola, subiranotasun digitala eta pribatutasun-araudi zorrotzak betetzea lehenesten duena. Bere funtzionamendua atariko orrialde guztietan “jarraipen-kode” bat gehitzean oinarritzen da, erabiltzaileen nabigazioa eta datuak jasotzen dituen kodea hain zuzen ere. Datu horiek Matomo sistema biltegiratzen dira, ondoren aztertzeko web interfaze baten bidez.
Oinarrizko konfigurazioa
Euskadi.eus-eko atari berria batean Matomorekin lotzeko hauxe egin behar da:
- Ataria Matomon erregistratzea. Web Zerbitzua, atari bakoitzeko arduradun teknikoek zuzenean eskatuta (telefonoz edo posta elektronikoz), atari berria Matomon erregistratuko du.
- Atariaren konfigurazioan estatistiken jarraipena aktibatzea. Sailaren edo erakundearen ardura izango da atarian estatistikak aktibatzea atariak kudeatzeko tresnaren bidez. Atariaren konfigurazio orokorrean sartuko da Matomok emandako jarraipen-kodea, eta orrika gaitu edo desgaitu ahal da.
Erabiltzaileen baimenak eta rolak
Matomon sartzeko erabiltzaileek OKTA sarrera izan behar dute, eta hortaz aparte, Matomon bertan profil bat esleituta atari jakin batean (edo batzuetan). Kontsultatu Matomon baimenak eskuratzeko fluxua (Jaurlaritzaren sarean egon beharko duzu dokumentua ikusteko) .
Matomoko rolak hauexek dira:
- Super User: Sistema osoa kontrolatzen du. Hau erabiltzaile gutxik izango dute.
- Administratzailea: Webgune baten kudeaketa osoa, erabiltzaileen kudeaketa barne.
- Idatzi: Konfigurazio batzuk editatu, panelak kudeatu, gertaerak sortu…
- Ikusi: Datuak ikusi eta aztertu bakarrik
Google Analytics 4
Aldi baterako aurretik erabiltzen zen Google Analytics 4 sistema mantenduko da. Edozein moduan, GA4ko azken hiru urteetako datuak Matomora inportatu dira, estatistiken jarraipen osoagoa lortzeko. Edozein moduan, gomendatzen da edozein analitika gertakari, txosten edo konfigurazioa egitea Matomo plataforman, Euskadi.eus GA4 sistematik deskonektatuko baita epe motzean.
