Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Katalogatzea

Bideo honetan, eduki-kudeatzailean Euskadi.eus-eko edukiak katalogatzeko eman beharreko urratsak azaltzen dira:

Nola katalogatu eduki bat

Euskadi.eus-eko eduki guztiek katalogatuta egon behar dute, edo, bestela esanda, etiketa semantikoak lotu behar zaizkie. Etiketa semantiko horiek, funtsean, bilaketetan erabiltzen dira.

Edukien katalogazioak honako hauetan du eragina:

  • Herritarren bilaketak Euskadi.eus-en.
  • Atarien kudeatzailearen erabiltzaileek atariak sortzean.
  • Herritarrek beren intereseko edukietara egindako harpidetzak edo RSSak.

Katalogazio-etiketak etiketa-poltsetan gordetzen dira, eta haien arteko erlazio hierarkikoak sortzen dira, katalogatzeko orduan errazago aurkitzeko.

Nahitaezko etiketen poltsa batzuk daude:

    • Egitura: Edukiaz arduratzen den administrazio-unitatea.
    • Nahitaezko egitateak: Aldia edukiaren hartzailearen bizitzan.
    • Gaiak/Azpigaiak: zein gai eta azpigairekin erlazionatuta dagoen edukia.
    • Jasotzaileak/Helburu den publikoa: Edukiaren hartzailea.

Etiketa partikularren beste poltsa batzuk ere badaude, erakunde, ekimen edo gaiaren arabera taldekatuta.

Ohikoa da, besterik adierazi ezean, sortutako edukia etiketa jakin batzuetan katalogatuta egotea, jarduera-eremu eta workarea jakin batekoa delako.

Askotan, etiketa edo katalogazio espezifiko gehiago osatu eta gehitzera behartuta gaude, katalogazio-zuhaitz horren sakontasun-mailaren arabera.

Era berean, derrigorrezko katalogazioez gain, katalogazio gehiago gehitu ahal izango ditugu, gure edukia aberastu ahal izateko.

Katalogazioaren bista orokorra

Lokalizatzaile geografikoa

Edukiaren bilaketa gegrafikoak egitea posible egiten du. Ez da derrigorrezko katalogazioa.

Lokalizazio geografikoa