Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Edukia sortzea

Bideo honetan, Euskadi.eus-eko edukien kudeatzailean eduki bat sortzeko eman beharreko urratsak azaltzen dira:

Nola sortu eduki bat

Menu nagusiko Edukiak erlaitza hautatuko dugu. Sortu/Aldatu/Ezabatu aukerak zabaltzen dira.

Edukia sortzea

Orain ikusiko dugu nola sortu eduki bat. Agertzen diren bi aukeretatik (hutsetik aurrera edo beste eduki bat kopiatuta) lehenengoa azalduko dugu.

Edukia zerotik hasita sortzea

Jarduera-eremua eta gure edukia sortuko dugun workarea aukeratuko ditugu. Hau da, gure edukia zein toki zehatzetan kokatuko den eduki-zuhaitz osoaren barruan: jarduera-eremua edo antzeko gaiak dituzten edukiak biltzen dituen karpeta, eta jarduera-arloak azpibanatzen dituen workarea edo azpikarpeta.

Workarea eta jardun-eremua aukeratzea

Sortu beharreko eduki mota hautatuko dugu. Eduki-kudeatzailean sor daitezkeen eduki moten zerrenda zabalduko zaigu, familien edo antzeko tipologiako edukien arabera taldekatuta. Adibidez, "Informazio orokorra" familiak eduki hauek biltzen ditu: "FAQs: Ohiko galderak", "Informazioa" eta "Baliabide Tekniko Komuna".

Eduki mota aukeratzea

Oso garrantzitsua da gure eduki berriaren familia eta eduki mota zehaztea, horren mende egongo baitira etorkizunean egingo diren bilaketak, bai barne-tresnak, bai kanpoan, Interneten, agertzen diren bilaketa-emaitzak.

Behin lekua eta eduki mota aukeratuta, orain bai, izena emango diogu, gehienez 30 karaktere, minuskulak, zenbakiak eta gidoi baxua dituena. Adibidez: nire_edukia_2016.

Edukiari izena ematea

Edukiak kudeatzen ditugunean beti beteko ditugu lau urrats:

Jarraitu beharreko lau urratsak

  1. Sortzeko moduak eta datu orokorrak: nola sortu nahi duzun edukia (zerotik aurrera/beste eduki bat kopiatuz), non sortu nahi duzun (lan-eremua/workarea), sortu beharreko eduki mota, edukiaren izena.
  2. Katalogazioa: Edukiari etiketak gehitzeko aukera ematen du.
  3. Bertsio idiomatikoak: Datuak atzemateko formularioa. Bertan, eremuetako balioak sartu behar dira hizkuntza-bertsio desberdinetan: euskaraz eta gaztelaniaz (gutxienez).
  4. Argitaratu: Edukiaren hizkuntza-bertsioak argitaratzeko/desargitaratzeko eragiketak egiteko aukera ematen du.

Edukia sortu ondoren, eta 4 urratsetako edozeinetan egonda, pantailaren goiko aldean, eskuinean, honako hau egin daiteke:

Eduki bakoitzean dauden aukerak

  • Edukiari lotutako fitxategietara sartzea (irudiak, bideoak, estilo-fitxategiak, etab.)
  • Edukiari estilo eta javascript fitxategiak gehitu (edukien erabilera aurreratua)

Eduki bat sortzean, bere derrigorrezko bi hizkuntza-bertsioak automatikoki sortzen dira: euskara eta gaztelania.

Eduki baten kudeaketan egin beharreko 4 urratsak osatu ahala aktibatuko dira, eta horietan zehar nabigatu ahal izango da (edo pantailaren beheko botoien bidez).