Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Edukia kopiatzea

Bideo honetan, Euskadi.eus-eko edukien kudeatzailean aurretik sortutako eduki bat kopiatzeko eman beharreko urratsak azaltzen dira:

Nola kopiatu eduki bat

Menu nagusiko Edukiak erlaitza hautatuko dugu. Sortu/Aldatu/Ezabatu aukerak hedatuko dira.

Edukia sortu

Orain ikusiko dugu nola sortu eduki bat. Agertzen diren bi aukeretatik (Ezerezetik aurrera edo beste eduki bat kopiatuz) bigarrena azalduko dugu.

Beste eduki batetik eduki berria sortu

Zerotik abiatuta sortzeko prozeduraren oso antzekoa da. Aldea da eduki baten kopia bat egiten dugula kudeatzailean lehendik dagoen beste batetik abiatuta.

Lehenik eta behin, kopiatu beharreko edukiaren izena badakigu, bilaketa-kutxatileank bilatuko dugu.

Haren izena jakingo ez bagenu, bilaketa aurreratua zabalduko genuke. Hor bila dezakegu kopiatu beharreko edukia, parametro askoren arabera: zer jarduera-eremutan eta zer workarean dagoen, zer familia edo eduki-motatakoa den, zer katalogazio duen, etab.

Kopiatu beharreko edukia aurkitu ondoren, non sortu nahi dugun eskatuko digu (jardun-eremua eta workarea zehatza), eta, gainera, jatorrizkoa ez den beste izen bat eman behar diogu. Lehenetsita, kopia_nire_eduki_2016 gisa agertzen da.

Oso garrantzitsua da kontuan hartzea kopiatu beharreko edukiaren familia eta eduki mota, eduki berrian mantenduko baita, eta ezin izango dugu gero aldatu.