Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadi.eus-eko edukiak, orriak eta aplikazioak garatzeko betebeharrak

Kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta indarrean dagoen legeak betetzeko, hurrengo baldintzak ezarri eta bete beharko dira Euskadi.eus-eko edukiak, orriak edota aplikazioak garatzeko kontratu guztietan:

108/2004 Dekretua: Interneten presentzia-eredua

108/2004 Dekretuak ezartzen dituen arauak eta tresna komunen erabilera betetzea. Horrez gain, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak ezarritako estilo-liburuak eta jarraibideak jarraitzea. Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu http://www.euskadi.eus/webzerbitzua.

Erabilerraztasuna eta 1112/2018 Errege-dekretua

EN 301 549 Europar Batasuneko Arauak ezartzen ditu IKT produktu zein zerbitzu guztiek bete beharreko baldintzak herritar guztientzako erabilerraztasuna ziurtatzeko. Arau horren betebeharrak erosketa publikoko prozesuetarako zein edozein erabilerarako daude zuzenduta.

Era berean, Webgune eta gailu mugikorrentzako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko 1112/2018 Errege-Dekretuak (Europar Batasuneko UE 2016/2102 Direktibaren aplikazioaren ondorioz sortutakoa) zera ezartzen du: administrazioaren eduki, orrialde zein aplikazio guztiek bete beharko dute WAIk ezarritako WCAG 2.1 irizpideak, AA mailan. Errege-dekretuak indarrean sartu denetik (2018ko irailaren 20tik hain zuzen ere), administrazioaren webgune berri guztiek bete beharko dituzte irizpide horiek , intranet eta extranetak izan ezik, hauentzako epea 2019ko irailan ezarri baita. Dagoeneko argitaratuta dauden webgune zein app guztiek irizpide horiek bete beharko dituzte 2020 eta 2021 urteetan.

Hizkuntza irizpideak

Euskadi.eus-eko eduki, orrialde zein aplikazio guztiak, eta dagokien dokumentazio guztia EAEko bi hizkuntza ofizialetan egongo dira eskuragarri, 108/2004 Dekretuak ezartzen duen moduan. Edozein kasuan, lehentasuna emago zaio Euskarari, eta Euskara izango da beti lehenetsitako hizkuntza.

Halaber, hizkuntza ez-sexistaren erabilera bermatuko da. Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu http://www.euskadi.eus/elebitasuna-eta-hizkuntza-irizpideak/web01-a2wz/eu/

SEO (Bilatzaileentzako optimizazioa)

Euskadi.eus-eko informazio eta zerbitzuen posizionamendua hobetzeko eta herritarren erabilera errazteko, Euskadi.eus-eko eduki, orrialde zein aplikazio guztiak garatuko dira SEO irizpideak jarraituz. Irizpide horiek izango dira, beste batzuen artean, hurrengoak:

  • URLs semantikoak: URL guztiak semantikoki garrantzitsuak diren gako-hitzekin osatuko dira. "Stop words" edo "hitz hutsak" saihestuko dira URL horietan. Horrela, edukirik erakustiko ez duten orrialdeek zein eduki guztiek beti izango dute URL semantiko bat, eta URL semantiko hori erabiliko da estekak sortzeko garaian. Edukiak erakusten dituzten orrialdeen URLaren egitura hauxe izango da: www.euskadi.eus/edukiaren-url-semantikoa/atari-orrialde-kodea.
  • URL bakarrak aplikazioetan: URL semantikoak sortzeko beharraz gain, aplikazioen URLak bakarrak izango dira, hots, parametro guztiak URLan ezarriko dira, URL horiek egoki indexatu eta elkarbanatu ahal izateko. Beraz, aplikazioa erabilgarria izango da beste elementuak (cookie-ak, saio-aldagarriak, etab.) erabili gabe.
  • Izenburu (<title>) motzak, zehatzak eta bakarrak sortzea. Euskadi.eus-eko edukietan, <title> etiketak beti hartuko du, automatikoki, edukiaren izenburua.
  • Izenburuak eta HTML etiketen erabilera zuzena egitea, W3Cren arauak errespetatuz.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, bisitatu http://www.euskadi.eus/posizionamendua-bilatzailetan/web01-a2wz/eu/.

Azken aldaketako data: