Erabiltzaileen baimenak kudeatu
Eduki kudeatzailearen erabiltzaileak
Eduki kudeatzailean altak, bajak eta aldaketak eskatzeko prozesua ondoko hau da:
- Eskaera egin aurretik, ziurtatu erabiltzaileek XLNETS sarbidea dutela. Horrela ez bada, jarri zaitez harremanetan Saileko Informatikariarekin XLNETS sarrera eskatzeko.
- XLNETS sarreraz aparte posiblea da eduki kudeatzailean baimenak jasotzea Gmail kontu baten bidez. Horrela bada, eskaera egin aurretik erabiltzaileak "login" saiakera egin beharko du eduki kudeatzailean sistemak bere datuak jaso ditzan.
- Bidali posta elektroniko bat Web Zerbitzuari honako informazioarekin: erabiltzaileen izen-abizenak (edota XLNETS erabiltzailea) eta erabiliko dituen workareak.
Atari kudeatzailearen erabiltzaileak
Atari kudeatzailean altak, bajak eta aldaketak eskatzeko prozesua ondoko hau da:
- Bidali posta elektroniko bat Web Zerbitzuari, non zehaztuko dira zein atarietan behar diren baimenak eta erabiltzaileen izen-abizenak.
- Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta Platea-EJIEri bidaliko dio.
- Platea-EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko du eskatzailea.
Atari kudeatzaile berriraren erabiltzaileak (2022tik aurrera sortutako edo migratutako atariak)
Hiru baimen mota daude:
- Atariaren jabea edo administratzailea: Baimen mota hori, gutxienez, "Web Arduradun Teknikoak" izango du atari bakoitzean (91/2023 Dekretuan definitua). Erabiltzaileak kudeatzeko aukera du. Ataria editatu eta konfiguratu dezake. Gainera, gainerako atarietarako sarbidea ere badu, irakurketa moduan.
- Web garatzailea (Web developer): Sarbidea duen atariko Arlo Bisualen barne-kodea aldatzeko eta edukiak editatzeko (Editatu eta konfiguratu). Gainera, gainerako atarietarako sarbidea ere badu, irakurketa moduan. Rol teknikoa denez, ezagutza teknikoak dituzten profilei bakarrik esleitzea komeni da.
- Erabiltzaile funtzionala edo editorea: Orrialdeak eta haien ikus-eremuak editatzea eta konfiguratzea. Zerrendetara elementuak gehitzea, estekak sortzea, irudiak gehitzea. Gainera, gainerako atarietarako sarbidea ere badu, irakurketa moduan. Atariko informazioa kudeatzen duten pertsonei esleitu ohi zaien baimena da, orrialdeetako txantiloiak edo ikusizko arloak aldatu beharrik gabe.
Web Zerbitzuak baimen "orokorra" izango du atari guztietan. Beraz, "Jabe" rola esleituta ez duten atarietan, dagokion Sailak edo Erakundeak izendatutako pertsonei esleituko die "Jabe" rol hori. Horretarako, bidali mezu bat Web Zerbitzura "jabe" baimenak eman nahi zaizkien pertsonen izenak edota XLNETS erabiltzaileak erantsita.